Manga euskaraz

Txikitatik euskaraz Dragoi Bola, Doreamon, Sin Chan eta antzekoen zale amorratu izan zaretenok oraindik gogoratuko dituzue nik neuk bezala haien abesti eta esaldi famatuak, euskaraz. Manga euskaraz kontsumitzeko zaletasuna mantendu eta sustatu nahian manga eta animea euskaraz sustatzeko komunitatea sortu dute: Eusko Manga. Pozarren hartu nuen Twitterren hauen berri.

Manga euskarazKezka batetik sortutako proiektua omen da; euren ustez, gaur egun, ez da manga produkturik bikoizten. Egia da orain ez ditudala lehen beste marrazki bizidun kontsumitzen eta agian horregatik izan daitekeela baina, neuk ere antzeko sentsazioa daukat aspaldian.

Momentuz, itzulpen lana da gehien egiten dutena, baina etorkizunean parte hartze handiko komunitatea izan nahi dute. Bi urte daramatzate jada proiektuan buru-belarri. Hasiera batean bi eragile hasi baziren ere gero eta gehiago dira lan taldera batu direnak.  Parte hartu nahi duen ororentzat irekia dago bai webgunea, bai eta proiektua bera ere.

Manga zalea bazara eta euskaraz kontsumitzea atsegin baduzu ez galdu aukera eta kuxkuxeatu webgunea. Aukera mordoa eskaintzen ditu: hainbat saio eta pertsonai ezberdinei buruzko informazio osoa ikusi eta deskargatzeko aukera; bakoitzaren fitxa teknikoa; Manga bilduma ezberdinak (Dragon Quest – Dairen abenturak, Altzairu Alkimista, One Piece, Death Note, Rabbit Doubt…); Tutoriala, artikuluak, edukiak…

Umetan mangaz gozatu genuen bezala, orain ere mangaz eta gainera euskaraz gozatzeko aukera eskaintzen du.

euskara, Manga, marrazki bizidunak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude