Maddi Zubeldia, bidelaguna: “Euskara zementu duela komunitate berria osatzea abentura polita da”

 

“Maddi dut izena. Donostian sortu nintzen duela 59 urte eta Lapurdin bizi naiz haurtzarotik. Irakaslea naiz Seaskan, Azkaingo ikastolan. Irakurzalea, kantuzalea naiz eta lanetik kanpo idatzi eta kantatu ere egiten dut.

Mintzaneten berri adiskide baten bitartez ukan nuen duela pare bat urte, eta buruaren xoko batean gorde nuen parte hartzeko xedea. Ez nuen berehala funtsa egin, baina noiztenka gogora heldu zitzaidan, geroko uzten den betebehar baten gisara, eta  joan den udan tartetxo bat hartu nuen izena emateko, pentsatuz udazkenean-edo hasiko nintzela beharbada… Eta hara non eskaini zidaten berehala hastea, Inigo Iruskieta bidelariarekin. Aitzina beraz!

Irakurri Maddik partekatu digun esperientzia MINTZANET.NET atarian…

Maddi Zubeldia, Mintzanet bere ahotan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude