Lotsagarria iruditu zait, Miren

Lotsagarria iruditu zait, Miren –

Lotsagarria iruditu zait, Miren

Lotsagarria iruditu zait Miren (eta Ahal Dugu-ko lagunak?), esatea (Berria, 2022-3-29, 4): “Euskadin bi hizkuntza ofizial daude[la]”, eta “Biak jakiteko, ikasketak bietan egin behar dir[ela]”. Zu(e)k badakizu(e) hori esatea sinplekeria hutsa dela hoberenera, inozokeria, baina okerrago seguru asko, gu engainatu nahia. Halakorik esateko ez dago ezkerreko izan beharrik, ez euskaldun, ez demokrata. Ez dakit zu(e) hala izan nahi duzu(e)n.

Horiek irakurrita, balirudike Euskal Herrian (eta zure/zuen Euskadin) bi hizkuntza ofizial ditugula, biak babes, indar, garapen eta zabaltze maila berberekin gizartearen esparru guztietan. Salbu, agidanean, hezkuntzan, non zu(e)k demokratikoki eskatu nahi duzuen nonbait ikasketak orain bi hizkuntzetan egin beharra.

Halakorik esatea ez legoke gaizki gure Iparraldean, edota Nafarroa Garaiko hizkuntz eremu misto eta espainol hutsezkoetan (eta ez dakit sikiera hori defendatzen duen Nafarroa Garaiko Ahal Duguk edo Podemosek edo dena delakoak, euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osoan, bai? Ala ez?).

EAEn berriz badakigu (zu(e)k agian ez duzu(e) jakin nahi) euskaraz murgiltzeko D ereduan ere ikasleek maiz ez dutela lortzen euskara maila nahikorik, beren espainolezko erabilera maila orokor zabalaren parekorik. Aldiz bada euskarazko D murgiltze ereduan espainol maila nahikorik lortzen ez duenik? Espres azaldu behar ote dizu(e)t zergatik? ez, ezta? Zer esan euskarazko hizkuntz eredu apalagoez…?

Bi hizkuntzetan ondo jakitea lortzeko Euskal Herri osoan, gutxieneko, euskarazko murgiltze eredua orokortu beharko litzateke, eta are indartu kasuan-kasuan irakaskuntza baliabide gehiagoz hornitu.

Zure / Zuen adierazpenak irakurrita, are dirudi zu(e)k baino demokratagoa Espainiako Epaitegi Konstituzionalak, soilik espainolaren %25eko proportzioa derrigortuz ‘demokratikoki’ Kataluniako irakaskuntzan.

Onargarri izan liteke irakaskuntzan ikasketak bi hizkuntzetan egitea gizartearen beste esparru guztietan ere gutxieneko hala egingo balitz. Zuri / Zuei ordea ahaztu zaizu(e) aipatzea “Euskadin bi hizkuntza ofizial daude[nez]” “biak jakiteko, gizartearen esparru guztietan egin beharko litzatekeela bietan”, gutxienez maila berean, eta ez bakarrik hezkuntzan, ala? Ezagutza maila bera gutxienez, hedabideen zabalpena gutxienez maila berean bi hizkuntzetan, erabilera maila berean…

Horiek guztiak egiten ez diren bitartean gutxienez maila berean bi hizkuntzetan, inork ez daukagu “Bi hizkuntzak maila berean jakiteko, ez erabiltzeko aukerarik”. Eta hala, ez dago demokrazia linguistikorik euskaldunontzako, eta bai espainolentzako. Orain zu(e)k demokrazia linguistiko hori aldarrikatu nahi duzue hezkuntzaren esparruan, gizartearen beste indar guztiei aurre egin lekiekeen esparru bakarrenetakoan neurri apal batean bada ere.

Amarrua iruditzen zait. Iruditzen zait ez zaudetela euskaldunontzako demokrazia linguistikoaren alde, eta horrelako adierazpen eta jarrerekin betikotu baino ez duzuela egiten eta egin nahi euskaldunon bazterketa eta gutxiespena. Hala da?

Halakoak esateko ez dago ezkerreko izan beharrik, ez euskaldun, ez demokrata.

Lotsagarria iruditu zait, Miren

7 pentsamendu “Lotsagarria iruditu zait, Miren”-ri buruz

  • Bittor,
    Çurequin guztiz bat nathor!
    Adeitassunez

  • Joseba Aurkenerena 2022-03-29 13:58

    Ni ere, guztiz ados zurekin.
    Izan ongi.

  • Erabat ados zurekin, Bittor.
    Eredu eleaniztunarekin gol ikaragarria sartu digute. Gaztelania eta ingelesak ez dute irakaskuntza hizkuntza izan behar. Euskara da diglosia egoeran dagoena.
    Penagarria euskal alderdi guztien konformismoa. Katalunian gutxiagogatik hautsak harrotu dira…
    Anestesiatuta gaude.

  • Erabat ados. Diglosia egoera onartu nahi ez izateak errespetu falta erakusten duela uste dut eta, gainera, egoerak okerrera egin dezan bidea zabaltzen du.

  • Hori da politikari espainiar abertzaleen eta politikari euskal abertzaleen arteko alde nagusienetako bat. Haiek oso argi dute “herri bat, hizkuntza bat” kontzeptua. Español hutsez edo nagusiki españolez jardun ohi dute, eta euskararen berreskurapenari trabak eta debekuak ezartzen ez dira nekatzen. Gazteleraren nagusitasuna defendatzen dute eremu eta aukera guztietan.
    Politikari euskal abertzale gehienek bere egin dute inposatutako hizkuntza, eta onenean, euskara eta gaztelera erabiltzen dituzte, gaztelerari lehentasuna emanez gehientsuenek. Badira euskara oso nekez edo batere ez duten erabiltzen ordezkari “txit abertzaleak” ere.
    Aspaldiko garaietako “herri bat, hizkuntza bat” kontzeptutik, “gizarte bat, hamaika hizkuntza” lelo fikziozko eta suizidara igaro dira.
    Ataka honetatik atera ahalko gara!

  • Argiago ezin da esan. Lotsagarria benetan Mirenek esandakoa.
    Guztiz ados zurekin Bittor!

  • Has etxetik, segi lagunetarik… kolonialisten politika menperatzailea salatzen. Banan bana, komunikabideak berenak dituzte eta, El Correo, Diario Vasco, Diario de Navarra eta nahi duzuena artio.
    Hegemonia esparru guzietan.
    Ahoz ahoko gelditzen zaigun komunikabide ia bakarra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude