Lege berria, poztu gaitezen

Lege berria, poztu gaitezen –

Lege berria, poztu gaitezenEuskaldunok naturalizatu egin dugu hizkuntza zapalkuntza egoera, baina hori ez da naturala. Hainbesterako da barneratzea, ezen poztu egiten baikara gure etxean euskaraz egiten digutenean ere, arrunta behar lukeenean.

Pozten gara, kide bat topatzen dugulako parean, baina batez ere, aitortuak sentitzen garelako pozten gara. Lehena, gutxiengo izaera duen komunitatearen ezaugarria litzateke, ordea, bigarrena, gutxiagotutako jendartearena.

Nafarroan bi ezaugarrietatik gogorrena gutxiagotzearena da. Ez diogu onartzen PSNko Chiviteri esatea euskaldunok gutxiago merezi dugula, gutxiago garelako. PSNk ez die ukatzen mendekotasunen bat duten pertsonei artatuak izateko eskubidea, proportzioan gehiengoa ez izan arren. Funtsean, PSNk ez digu aitortzen euskaldunoi pertsona izaera ere, supremazismoa erakutsiz.

Baina PSNk hori esateko heldulekua du, euskaldunonganako bereizkeria inposatzen duen Euskararen Legea indarrean baita, oraindik. Gobernuak dio Lege horrekin ere berma daitezkeela euskaldunon hizkuntza eskubideak. Gezurra dio, eta badaki. Legearen garapen diren dekretuek baimena dute aukera bakartzat, ez bermea edo betekizuna. Gaztelaniaz bizitzeko eskubidea osoa da, Nafarroa osoan. Euskaraz bizitzeko eskubidea, izatekotan, partziala da, herritarrak ez baitu euskaraz artatua izateko ziurtasunik. Egoera hori eskubideen bermetzat har daiteke?

Euskaldunok izan nahi dugu betebeharrez adina eskubidez gaitutako subjektuak, pertsona adinez nagusiak. Legezko bereizkeria bertan behera uzteko ardura dute “aldaketaren” indarrek. Ez dute balio oposizio zireneko argudioek, agintean daude. Nafar guztientzat duina izango den euskararen Lege berria egiteak Errejimenaren aldekoen artean izan dezakeen eraginari erreparatzen diote, eta ez jendartean eragingo duen uhin positiboari. Euskararen Lege berri duina onartuz, berdintasun aitortza jasoko dugu euskaldunok, eta horrek izugarri poztuko gaitu. Irudika ezazue une hori… baietz?

kontseilua.eus

Lege berria, poztu gaitezen
diglosia, euskara, hizkuntza, Lege berria, poztu gaitezen
Zigor Etxeburua

Kontseiluko kidea

Zer duzu buruan “Lege berria, poztu gaitezen”-ri buruz

  • JJ Agirre

    Arrazoi duzu, baina “aldaketaren” gobernuarentzat eta bera babesten duten alderdi abertzaleentzat, euskara zama da, edo folklorea. Ikus bestela zein hizkuntz politikak “garartu” dituzten gobernatzen dituzten herri eta mankomunitate gehienetan ere.
    Podemoseko zuzendaritzak nahi luke euskaltzaleago agertu, baina oinarriek, oso españolistak oro har, ez diote uzten. IE aldiz, PSNtik gertuago dago, abertzaleetatik baino, euskarari dagokionez.
    Hortik (ere) ultraeskuindarrek ematen diguten egur gupidagabea.
    Euskaldunok hobe dugu antolatu, biziraun nahi badugu. Alderdi abertzaleak eginkizun “garrantzitsuagoetan” murgilduta daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude