Lansarean, normalizaziorako

Lansarean

Lan bila nenbilenean edozer gauza erabiltzen nuen: deialdi ofizialak, Infojobs, Linkedin, iragarkiak, lagun batek esan dit bere lagun baten koadrilako baten tailerrean…

lansareanLan munduaren isla garbia da lan eskaintzen eremua, dena normalean gaztelaniaz egoten delako. Aipatu berri ditudan sare sozialak ez dira salbuespena. Denbora luzez aritu nintzen ogibide xerka nirea ez den hizkuntza batean, harik eta Lansarean atariaren berri eman zidaten arte. Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartearen eskutik jaso nuen ekimen honen berri, eta egoera dezente aldatu zela oroitzen dut. Honela definitzen dute proiektua:

“Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak LANSAREAN proiektua jarri du martxan, alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko. Lan-atariak enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko du:

  1. Alde batetik, enpresek hautaketa-prozesuak kudeatu ahal izango dituzte  eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte.
  2. Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.”

Euskarak balio erantsia ematen du, eta konfidantza; dirua lapurtzeko jendea engainatzen dabilen euskaldunaren afera lekuko. Ez nuen tratu oso txarrik espero euskaraz lana eskaintzen zidan jabe txiki batetaz; zer esango dizuet ba, gaztea eta tuntuna nintzen. Majo damutu zitzaidan.

Bizardunak musika taldeak abesten du “ez al dakizu euskaraz eska dezakezula hipoteka?”. Mundua estatuetan banatuta dagoen bitartean, nik nirea nahi dut; zergatik izan behar dira gauza negatiboak beste hizkuntza batean? Nire hizkuntzan nahi ditut, onak bezala. Mundu berri bat eraikitzeko borroka ere euskaraz egiten gabiltza, hori gure kontu.

Lansarean
bai euskarari, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, euskara, hizkuntza normalkuntza, Lansarean, normalizazioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude