Lagun baten begirada kosmopolita

Lagun baten begirada kosmopolita

Lagun baten begirada kosmopolitaDuela urte batzuk, Bilboko jaietan, hasperenka — ordu txikietan sartuak ginen —, lagun euskaldun bati esan nion: «Ai, zer  egingo dugu jende hau guztia euskalduntzeko!» Inoiz ez dut haren begirada ahaztuko. Ez dakit zerbait esan zidan, haren begirada baino ez dut gogoan.

Mesprezuzko begirada hura, erruki puntu batez,  ondo ezagutzen nuen, kosmopoliten begirada baitzen, kosmopoliten begirada unibertsala, hain zuzen. Horrela izan zen nire lagunaren begirada, unibertsala! Jaso al duzu noizbait halako begirada? Ezberdina dena ezerezten duen begirada unibertsala? Berezia dena ikusezin bihurtzen duen begirada unibertsala?

Partikularra onartzen du begirada unibertsal horrek, baina ezberdina ez, ezberdina ukatzen du. Ezberdina eta partikularra ez dira gauza bera. Oso ondo bereizten ditu biak begirale unibertsalak. Partikularra eskema unibertsaletan sartzeko jaio da, nolabait esateko. Horregatik, partikularra moldagarria eta otzana da.  Bihurria eta managaitza da ezberdina, ordea, parametro unibertsaletatik kanpo dago eta. Ez du bere burua makurtzen eredu unibertsal batean sartzeko. Matxinatzeko joera ere badu ezberdina denak.Lagun baten begirada kosmopolita

Nire lagunaren begirada unibertsal hark  nire ametsa —  euskal herria euskaldun!  — ameskeria bihurtu zuen. Begirada unibertsal hark zibilizatuen mundutik bota ninduen.

Eta, begiratu haren poderioz, ameskeria hori nire lagun kosmopolitaren aurrean adierazi izanaz lotsatu nintzen. Eta, okerrago dena, begiratu haren poderioz ameskeria hori desiratu izanaz ere lotsatu nintzen.

Begirada kosmopolitak herri ezberdinen ametsak ameskeria bihurtzen ditu; eta okerrago dena, herri ezberdinen amesteko ahalmena ere ezerezten du. Begirada kosmopolitak gurea bezalako herri txikiak desagertzera kondenatzen ditu. Begirada unibertsalak  gurea bezalako herri txikiak ikusezin egiten ditu.

BainaLagun baten begirada kosmopolita begirada horrek kikildu ninduen eta nire desiraz —  Euskal Herria euskaldun! — lotsarazi ninduen.

Artean filosofo nintzen. Artean biziraupen-eredu unibertsal bat bilatzen nuen. Artean ez nekien euskaldunok, herri txiki guztiek bezala, gure biziraupen-eredu berezia eta ezberdina asmatu behar genuela bizirik irauteko eta libre izateko.

Artean filosofo nintzen. Artean nire burua hipotekatuta eta okupatuta nuen.

Lagun baten begirada kosmopolita
euskara, kosmopolita
Galo

FILOSOFO OHIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude