Garitano, Mossoak eta ‘la lengua común’

Garitano, Mossoak eta la lengua común –

Garitanori Almerian gertatu zitzaiona ez zen kirol kazetari narrats zenbaiten baldarkeria isolatua izan. Atzo berriz ere errealitate gordinaz jabetu ginen Subirats herriko operazioaz informatzeko Mossoek deitu zuten prentsaurrekoan. Hainbat ustezko kazetarik alde egin zuten haserretuta, katalunieraz egindako galderak katalunieraz erantzutea errespetu falta barkaezina iruditu zitzaielako. Ez da lehen kasua izan, eta ez da azkena izango ere.
Garitano, Mossoak eta la lengua común

Garitanoren kasuan, entrenatzailea bera izan zen prentsa aretoa utzi zuena. Kazetari batzuri errespetu falta iruditu zitzaielako EiTBk euskaraz egindako galderak euskaraz erantzutea. Aldi hartan Almeria futbol taldeko prentsa arduradunak isiltzeko eskatu zien kazetariei: “Hau errespetu falta bat da, bestetan Bartzelona etorri denean ere hala egin dugu”. Hemen duzu bideoa.

Trapero polizia, katalanismoaren eroia

Josep Lluís Trapero Mossoen buruak prentsa aretoa uzten zuten kazetariei “Bueno pues molt bé, pues adiós” epiko batekin erantzun zien. Sare sozialetan meme bihurtu da poliziaren erantzuna, hamaika mezu eta irudi topatu ditzakezu. Hemen batzuk.

Batek esango lukeen bezala, merezi ditugun kazetariak dauzkagu.

Garitano, Mossoak eta la lengua común

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

Zer duzu buruan “Garitano, Mossoak eta ‘la lengua común’”-ri buruz

  • ganbaratxotik 2017-08-27 21:05

    Norbaitek Ertzaintzako buru bat halakorik egiten irudikatzen du?