Krutwig gaztea

Krutwig gaztea –

FEDERICO KRUTWIG-EN BIOGRAPHIA

Federico Carlos Krutwig Sagredo Getxon jaio zen, Areetan hain zuzen ere, 1921.eko Maiatzaren 15ean, Mendekoste egun batez. Aita alemana zen, Coloniatik ethorria; ama, ordea, bizkaitarra, nahiz Sagredotarrok jathorri venetoa zedukatenarren.

Guti goiti beheiti, hamar urthekoa zelarik euskara ikasten hasi zen. Orduko, bazekizkien alemana, espainola eta frantsesa. Frantsesa, zeren Collegio Frantsesean Lehen Hezkuntza egin bait zuen. Batxillergo alemana eginen zuen geroxeago Aleman Ikastetxean, non handik passaturiko ikasleen artean emaitza akadêmiko distiratsuenak lorthu dituztenetarikoa izana den.

Hamalaur urthez ba zekien, bada, euskaraz mintzatzen; eta hirur ezpa laur urthe geroxeago, Resurrección María de Azkue ezagutu eta adiskide mindu ziren, azken hunen heriotzera arte, 1951. urthean, Federicoren aurrean azken hatsa eman zuen arte.

1942.eko Urriaren 29an euskaltzain urgazle izendatzen dute. Ba zituen itzulirik, bai eta Azkue jaunari berari erakutsirik ere, ehuntadaka poiêsi aleman’ bizkaiera garbiz. Halaber, zenbait hizkuntzarekiko affinitateak eta erkhatzapenak aztertzen zituen izkribuak ere. Hauk guziok, zorigaitzaren zorigaitzaz, atzeherrirat joan behar izan zenean itsasoaren hondoraino egotziak izan ziren, lan hauk familiaren kaltetan joango zirelakoan.

EUSKALTZAINDIA

1947.eko Azaroaren 29an euskaltzain oso izendatzen dute, beraz aurthen 50 urthe betheko ditu euskaltzain gisa. Euskaltzaindiaren bileretan euskararen atzeramenduaz, beronen remedioez, euskalkien batasunari buruz eta mintzatu zen, magistralki mintzatu ere.

Bitarte huntan zenbait poiêsi, itzulpen eta articulu emaiten ditu argitara GERNIKA, EGAN eta EUZKO GOGOA aldizkarietan, zeinetan aiphagarriak bait dira Euskaltzaindiaren reorganizationeaz, orthographiaz eta litteratur hizkuntzari buruzkoak.

Berak restructuratu egiten du Euskal Hizkuntzaren Akadêmia, eta euskaltzain berri zenbaiti harrera-hitzaldia emaiten deraue, Lafoni eta bertzeri. Krutwig jaunaren proposamenez euskara’ lan-tresna bilhakatuko zen Euskaltzaindian, zeren orduan daino bilerak gaztelaniaz egiten bait ziren.

Bizkitartean, “Julio Urquijo” Investigation Institutuan, zeinaren praesident ere bait zen, Studio Orientalen Sectionean, cargu eman zitzaion Krutwig jaunari arabe, perso eta industani grammatikêak scriba zitzan, eta hala egin ere zuen, nahiz eta gero, obra hauk ere, galdu eginen ziren.

Azkue jauna zendu zen urthe berean, 1951.ean al’egia, Bilbaoko Asociación Artística Vizcaína-n Federico Krutwig jaunak “El Simbolismo en la Plástica” izeneko conferentia eman zuen, zeina geroago bere romanaren lehenbiziko tomo “Mikelditarrak” izenekoan, 107.en orrialdetik aurrera irakurteko haukera bait dugu.

Ba da aiphatu beharreko factu historiko bat, zeinak Federicoren bizitzan determinant izanen bait zen: 1952.eko Maiatzean, Aita Villasante Kortabitarte jaunak “Litteratur Euskara Laphurtar Klassikoaren gain eratua” izeneko lanaz, Euskaltzaindian sarrera-mintzaldia egin zuelarik, Reception Hitzaldia Federikok berak egin zeraukon Bizkaiko Deputation Jauregian antolaturiko caeremonian. Hitzaldi hau ez da 1986.era arte publicatu, nahiz eta beronen itzulpen espainolezkoa “Vasconia” liburuan eranskin gisa agertua zenarren. Eliza Katholikoari orhoit arazten zerauzkion zeintzu ziren beraren obligationeak eta bethebeharrak euskararekiko, eta ezinago kritika zorrotzak egin zerauzkion, mementu heietan, ezin hunkituzkoa zen Institutione horri. Han erranikako egien gatik, desterruko bidea hartu behar ukhan zuen, zeren bertzenaz auctoritate faxistek gartzelaratuko bait zuten.

PERIPLOA

Hemen hasten da bertze epokhê bat: atzeherrian barnako hogei ta sei urtheko periploa, al’egia, 1978. urthean Euskal Herri Peninsularrera berriz ethor zedin arte. Odysseia huntan, Parisen hirur urthe eman zituen, sei Alemanian, non lehenengo aldiz ezkonduko bait zen. Berriz, Euskalherrian, Biarritzen hain justu, hirur urthe bizi izan zen Franciako De Gaulle-en Gubernuak, 1963.ean, ohil zezan arte “Vasconia” liburua dela causa. Ba doa, orduan, Belgikara. Hemendik Erromara laur urthez, Algerian zazpi hilabethez egoiten da, Aosta Haranean zortzi hilabethe, eta berriz ere Belgikara.

Belgikan, bere litteratur obra osoa ongienik ezagutzen duen Agnes Caers Proffesoresarekin ezkondu zen.

Jaun Krutwig Euskal Herritik kanpo zela, laburdara classikoaren defendatzaile ziren Villasantek eta amore emaiten dute Euskaltzain berrien aurrean eta EUSKARA BATUA sortzen hasten da.

Periplo huntan Federico Krutwig Fernando Sarrailh de Ihartza bilhakatzen da bere activitate politiko hedatuak desarroilatzeko eta aintzinat eramaiteko. Bere liburu “Vasconia. Estudio dialéctico de una nacionalidad” izenekoan Euskal Nationalismo Modernoaren oinharriak ezartzen dituelarik arrakasta ezin hobea lortzen du belhaunaldi gazteen gan. Laur bat urthe beranduago “La Cuestión Vasca” obra scribatzea encargatzen derauko Espainiako Alderdi Communista marxista Leninistak espainolen artean Euskal Qaestionea zertan zen explicatzekotz.

ETAren ideologo izaitetik khide militant izaitera ethorten da urthe hauietan, BRANKA izeneko aldizkarian eta bertze batzutan bere ideiak agertarazten dituelarik: Nationalismo Iraultzaileaz eta Stratêgia Guerrilleroaz. ETAren V. assambladan Krutwigen izkribu bat assambladaren oinharri-informe bilhakatzen da.

Geroxeago, Mao Tzedung-en zenbait obra itzultzen ditu, zeinen artean aiphagarriena Liburu Gorria bait da, “Mao Tzedung Buruzagiaren Aiphuak” izenaz argia ikhusiko zuena, Txinako Alderdi Communistak ordainduriko editionea delarik.

BERRIZ EUSKALHERRIRA

Gaztetan ikasi zuen guztiari, zeren hamalaur ordu egunean studiatzen bait zuen, erantsi egin derauko atzeherrian ikasitako guztia ere. Han non egon bait da, bertako hizkuntza eta cultura ikasiak ditu. Hortakotz, hogei hizkuntza baino gehiago ongi menperatzera ethorri da, nahiz eta askoz gehiago theôrikoki ezagutzen dituen. Bainan bi dira hizkuntzak’ zeintzuei bere bizitzaren mementurik preziatuenak eskaini bait derauzte: euskara eta graikarara. Bi hizkuntza hauk dira, Federicoren aburuz, Physika Modernoa hulertzeko erramintarik aproposenak, zeren denboraren conceptione berria bat bait dathor hizkuntza bi horietan erabilten denarekin. Baldin euskara euskaldun izaiteko conditione sine qua non ba da, graikara, ordea, euskaldun irauteko, eurôpêar eta persona cultuak izaiteko bide ezin bazterrera utzizkoa iruditzen zaio. Hori delata, 1985.en urthean JAKINTZA BAITHA fundatzen du zenbait lagunekin. Lagun hauk, lehenik Euskaltzaindiaren Litteratur Batzordean bildu gintuen, non graikara irakasten bait zeraukun, Axular eta Leizarraga ongi aztertzen genituen bitartean. Guziok haren liburu “Computer Shock Vasconia Año 2001” ongi ezagutzen genuen, bai eta “Garaldea” izenekoa ere.

Federiko_Krutwig_euskaltzaina

Ezin genezake aiphatu gabe utz bere obra magnoa, bere roman BELATZEN BARATZA, zeinaren laur tomo bertzerik ez bait dira publicatu egin euskaraz. Bere emazte ohiak, Agnes Caers-ek frantsesarazko itzulpena prestatzen ari da bederatzi tomoena, eta Federikok berak espainol itzulpena prestaturik du aspaldian danik.

Erran behar dugu ezen oso guti irakurria izan dela obra hau: alde batetik zeren oso euskara classiko graikizatuan iratzita bait dago, (nahiz eta euskalkiak ere tartekatzen diren) eta bertzaldetik zeren tractatzen diren gaiak euskal litteraturan ez bait dira ohikoak izan. Han praesentatzen den euskara mota eta thematikêa oraino ez dagoen publiko bati zuzenduta dagozkio, bere helburuetarik bat bait da publiko hori sortaraztea.

Aristôn Ammôn da Federico Krutwigek Jakintza Baithan darabilen izena, ezen Studio Classiko Graikoen Associatione huntan khide bakhoitzak bigarren baptismoa eta izena recebitzen bait ditu, GOI-CULTURAren ithurriko ur garden eta krystallinoetan.

Bere ideia gaurkoenak Jakintza Baitharen organo officialean plazaratu derauzkigu, HIERAX aldizkarian hain zuzen ere. Revista huntarik publicatu den ale bakhoitzari Graikiako Televisionearen lehen kateak ordu erdiko saioa eskaini egin derauko. Harrigarria ba da ere, Krutwig ezagunagoa da gure culturaren sorlekhua den Graikian, Euskal Herrian berean baino. Athênetan eta bertze zenbait hiri graikotan, bertako elkharte scientifiko eta culturaletako khide izendatu dute, non graikara classikoz bere sarrera-hitzaldiak emanak bait ditu. Halaber, zenbait sari, domina eta distinctione jasoak ditu beraren praesentia sollicitatu duten elkhargo eta udaletxeetan.

Ait leza egun batez bere obra osoak argia ikhus, guk geuk ere geure begi maiz itsutuotan ezin-hilezko jainko bethierekoen sua berphitz genezantzat.

[Federico Carlos Krutwig Sagredo 1998ko azaroaren 15ean hil zen.]

 

JOSU LAVIN (Jakintza Baitha)

Bilbaon, 1997.eko Ekhainaren 19an

Bidebarrietako Bibliothêkêan

Krutwig gaztea

NAFFARRERA

35 pentsamendu “Krutwig gaztea”-ri buruz

  • Joseba Aurkenerena 2021-03-10 20:37

    Artikulu ederra Krutwig handiaz idatzi duzuna, Josu. Atsegin handiz irakurri dut.

  • Anhitz esquer, Joseba.
    Duela ia mende laurden bat idatzi nuen. Eta Bilbaon iracurri nuen beçala ekarri dut hona. Krutwigeraz hain çucen ere. Orhoit naiz nola saloina guciz betheric baitzen eta han hache guztiac onsa pronunciaturic iracurri ahal ukan nuen.

  • Testu interesgarria, eskerrik asko. Galdera bat dut: zurekin euskaraz hitz egiten zuen Krutwig-ek? Erran gabe doa ez erantzuteko eskubide osoa duzula, jakina.

  • Kabe,
    Hamaçorci hemeretzi urthe nituela eçagutu nuen lehenengoz Krutwig personalqui. Guthunen bidez, lehenagotic. Euscaraz eguiten gueneraucon elkarri. Neu bethi beraren euscaran minço ninçaion, berac iracatsi cerautalacotz.
    20 urthetan cehar ia ia astero ikusten guenuen elkar eta ia ia egunero telephonoz minçatzen. Neu osso krutwigçalea içana naiz.

  • Jathorri veneciarrarena Krutwigen gueçurño bat içan da. Haren ama Algortan jaio cen, Burebatic ethorritaco familia baten baithan. Beraz, Sagredo deithura Burgoseco ipharraldetic dathorquio.
    Adeitsuqui

  • Eskerrik asko erantzunagatik, Josu.

  • Jarraipena emaiten deraucogu hemen hitz internationalen familiac azterceari:

    certu
    Honetaric dathorque gure guerthu.

    certitude
    incertu
    incertitude

    certificatu
    certificatione
    certificable = certificagarri
    certificatore = certificatzaile

    “Euskaltzaindiaren Hiztegia”n:
    zertifikatu
    iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, zertifikatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ziurtagiri; sinestamendu].

    Erran deçagun clarqui ecen certificatu eta bere erathorriac guztiz internationalac direla. Ceharo. Ez erabilcecotan gutchigorabeherismoan erorcen gara bethe bethean, batueran ohicoa denez.

    Leiçarragac: certificança
    ceina Orotaricoan “zertifikanza” moldera ekarri baitute. Seguruena date Leiçarragac /zertifikantza/ ahoscatzea.

    accertatu = acertatu
    accertant = accertante = acertant = acertante
    desaccertatu = desacertatu

  • celu = ceru

    celeste
    celestino
    celestina
    celestite = celestita
    celestial
    celesta
    celestista

  • *cento = ehun

    centenario
    bicentenario
    tricentenario
    quadricentenario
    quincentenario
    sexcentenario
    septicentenario
    octocentenario
    novocentenario
    multicentenario

    centesimo
    centesima
    centesimal
    centigramma = centigrammo
    centimetro
    centimo
    centima
    centimal

    centumviro
    centuple
    centuplicatu
    percentage
    percentual

    centener
    centuria
    centurione

    centennial
    semicentennial
    multicentennial
    bicentennial
    sesquicentennial
    tricentennial
    quadricentennial
    quincentennial
    sexcentennial
    septicentennial
    octocentennial
    novocentennial

  • cessatu
    Orotaricoan: zesatu

    cessant = cessante
    cessantia /zesantía/
    incessant = incessante
    incessable = cessaecin
    cessatione
    cesse

  • marca

    marcatu
    marcatore = marcatzaile
    marcagailu
    marcage /markaje/

    demarcatu
    demarcatione
    demarcatore = demarcatzaile

    dismarcatu = desmarcatu

    remarcatu
    remarcabile
    remarcatore = remarcatzaile

    contramarca
    contramarcatu

    marches = marques
    marchesa = marquesa

    marco

    marquetero
    marqueteria

  • sigillo
    signo hitzaren diminutivoa.

    sigillu = cigulu = ciguilu

    seilu
    seilatu

    sigillatu = ciguilatu
    sigillatore = sigillatzaile = ciguilatzaile
    dissigillatu = desciguilatu

  • clement = clemente
    clementia = clemencia
    inclement = inclemente
    inclementia = inclemencia

  • grege

    gregatu
    gregario
    gregarismo

    aggregatu
    aggregable
    aggregabilitate
    aggregatione
    aggregativo
    aggregatore = aggregatzaile
    aggregatorio

    disaggregatu = desaggregatu
    disaggregatione = desaggregatione

    congregatu
    congregant = congregante
    congregatione
    congregational
    congregationalismo
    congregationalista

    disgregatu
    disgregatione
    disgregativo

    segregatu
    segregant = segregante
    segregatione
    segregational
    segregationalismo
    segregationalista
    segregativo

    egregio
    egregioqui

  • sacro

    sacrista = sacristano = sacristan
    sacristia

    sacratu
    sacramentu
    sacramental
    sacramentario

    consecratu
    Leiçarragac: consecratu
    Batueraz: kontsakratu, sagaratu

    consecratione
    consecratore = consecratzaile

    execratu
    execrable
    execratione
    execratore = execratzaile
    execratorio

    obsecratu
    obsecratione

    sacrilego
    sacrilegio

    sacrificio
    sacrificatu
    sacrificatore = sacrificatzaile

    sacrosanctu = sacrosaindu

    sacerdote
    sacerdotio = sacerdocio
    sacerdotal

  • edi-: etche, sutondo
    -fic-: eguin

    edificio
    edificatu
    edificant = edificante
    edificable = edificagarri
    edificabilitate = edificagarritassun
    edificatione
    edificativo
    edificatore = edificatzaile
    reedificatu
    reedificatione

    Leiçarragac:
    edificaçale = edificatzaile

  • -loquitu
    -locutu

    loquace = loquaz
    loquacitate

    grandiloquent = grandiloquente
    grandiloquentia = grandiloquencia

    locutione
    locutore

    *alloquitu
    allocutione

    *circumloquitu
    circumlocutione

    *colloquitu
    colloquio
    colloquial
    colloquialismo

    *eloquitu
    eloquent = eloquente
    eloquentia = eloquencia
    elocutione

    *interloquitu
    interlocutione
    interlocutore
    interlocutorio

    ventriloquo
    ventriloquia
    ventriloquismo
    ventriloquista

    multiloquo
    multiloquent = multiloquente
    multiloquentia = multiloquencia

    somniloquio
    somniloquo
    somniloquista

    soliloquio
    soliloquitu = soliloquiatu

  • ambassada
    ambassatore = ambassadore
    ambassatrice = ambasadrice = ambassadoressa
    ambassadorego

    Leiçarragac: embachadore
    Leiçarragac: embachadorego(a)

    Batueraz: enbaxadore, enbaxada, enbaxadorego

  • barca
    barco = barcu

    barcata = barcada
    barchero = barquero

    disbarcatu = desembarcatu
    disbarcamentu = desembarcamendu
    disbarcatorio = desembacadero

    imbarcatu = embarcatu
    imbarcamentu = embarcamendu
    imbarcatione = embarcatione
    imbarcatorio = embarcadero

    disimbarcatu = desembarcatu
    disimbarcatione = desembarcatione
    desembarcadero
    desembarcadore
    desembarcamentu = desembarcamendu

  • empleatu = emplegatu
    empleo = emplegu
    empleable = emplegagarri
    empleabilitate = emplegagarritassun
    empleatore = emplegatzaile
    reempleatu = reemplegatu = berremplegatu

  • emendatu
    emendamentu = emendamendu
    emendatione
    emendable = emendagarri
    emendagailu = emendagarri
    emendatore = emendatzaile
    emendatorio
    emendaçale = emendatzaile
    emendio
    emendiozco

    menda
    mendoso = mendos

  • fluitu
    *fluctu
    *fluxu

    fluido
    fluiditate
    fluidificatu
    fluidificatione
    semifluido

    fluent = fluente
    fluentia = fluencia

    fluvio
    Leiçarragac: fluvio
    Orotaricoan: flubio

    superfluo
    superfluitate

    effluvio

    fluxione
    fluxo = fluxu

    flucto = fluctu
    fluctuatu
    fluctuant = fluctuante
    fluctuatione

    affluitu
    affluent = affluente
    affluentia = affluencia
    affluxo = affluxu

    confluitu
    confluent = confluente
    confluentia = confluencia

    defluitu
    defluent = defluente

    effluitu
    effluent = effluente

    influitu
    influent = influente
    influentia = influencia
    influentiatu = influenciatu
    influentiable = influenciable = influenciagarri
    influxo = influxu

    refluitu
    refluxo = refluxu

    mellifluo
    mellifluitate

    rorifluo

  • Orotaricoan:

    estiratu.
    1. (Lar, Dv?A), eztiratu (SP).
    “Donner la torture” SP. “Angustiar” Lar. “Angustiado, […] estiratua” Ib. “Dolorido, […] estiratua” Ib.
    Bada seguranza hunetarik aldaraturen gaitu aflikzionek, presoindegik, estiratu izatek edo berze tormentak? Lç Adv ** 6v. [Jesu-Kristoren] hezur kurutzian estiratuz bere kroketarik idokiek erakasten dizie […]. AR 159. Jainkoaz gozatu nahiak […] estiratzen eta lehertzen baitute arima damnatua. Dh 159. Nola den [nahi] hetaz nahasia, deboilatua, estiratua. Ib. 159.
    2. (AN-ilzarb-olza ap. Bon-Ond 158; Urt II 268, Lar, Añ, Foix ap. Lh). “Estirar, estiratu, luzatu” Lar. “Tendre” Lh.
    3. (Part. en función de adj.). Noble, estimable.
    Morroe galant estiraduak, / oi defendidu nagizu. Lazarraga 1169v.

    Eta estira:

    estira.
    1. (Urt IV 251, Ht VocGr, Lar, Dv, H, A), eztira (SP, H).
    Tormento, tortura, suplicio. “Torture” SP. “Angustia” Lar. “Dolor, miña, oñazea, estira” Ib. “Distension de membres, supplice, roue, tourment” H.
    Tr. Documentado en autores labortanos del s. XVII, y en Eguiateguy, Duhalde y Duvoisin. Al Sur se encuentra un ej. aislado en EEs . La forma eztira la emplean Pouvreau, Gasteluçar y Etcheberri de Ziburu (éste junto con estira ).

    [Iongoikoak] sentenzia ematen du […] / fin gabeko eztirara doan tormentatzera / edo purgatoriora. EZ Man I 58 (92 estira). Halatan pairatzen zuten [sainduek] hanbat […] heriotze eta martirio, dolore eta estira. Ax 487 (V 314). [Gizonak dü] estirak ezarkitü. Egiat 265. Eta zer deboilamendu, zer estira arima dohakabe haren baithan. Dh 159. Ikus detzagun damnatuak ifernuan beren estiren erdian. Dv LEd 232. Ifernuak asma ahal detzakeen toleiu eta estira garratzenak. Ib. 205 (Cb Eg II 114 tormentu ta pena guziak). Herioaren estirek ez dituzte […] ukituko. Dv Sap 3, 1 (Ol, Ker o(i)ñazeak). Estirak (tormentos) eta oiñazerik gogorrenak eramaten. Ayerb EEs 1912, 180. Ezina egin nahian penagarrizko estiran luzaro urratzen direnak. MEIG IX 99.
    Instrumento de tormento.
    Burreuek eztirez eta bertze errementez gorputza pena zezaketen. SP Phil 439. Zatozte hunat / bethiereko burreuak; […] / altxa suak, kheak, eztirak, / altxa burdiña-gatheak. Gç 182.
    2. (Lar, H).
    “Estirón, estira, estirada” Lar. “Tensión, erstira, estira” Ib. “Tiraillement douloureux. Sabeleko estira gogorrak, les cruels tiraillements d’entrailles” H. v. herstira.
    3. “Estira, action violente qui pousse un corps vers un autre, et qui place un troisième corps entre les deux extrêmes qui l’étreignent” VocBN .
    4. “Tendon de muscles. Zainei darraizten estirak, les tendons qui terminent les muscles” H.
    ESTIRA-EMAILE. “Carnifex, […] gizon hiltzaillea, presondegizaña, estira emáillea” Urt IV 251.
    ESTIRA-LEKU. “Carnificina, […] estira lékhua, estira eman lékhua, exekuzio lekhua” Urt IV 251.
    ESTIRAN.
    a) En tensión; atormentando. v. estiratu.
    Berze aldiz dütielarik bihotzaren barnian kokatzen [minak] ager eztitian, die begithartia estiran ezarten. Egiat 232. Eztezazuen estiran eman zuen izpiritua bildua idukitzekotzat. Birjin 134. Ezta hargatik bethi izpiritua estiran iduki behar. Ib. 565. Mundutik ilkhitzeak, bere urhe-zilharren galtzeak […] estiran ematen diote bihotza. Dh 195 (Dv traduce por ‘ils lui mettent le cœur au supplice’).
    b) Estirando.
    Batek begi bat apenaz zuen erdi zabaltzen, / Bertzeak estiran beso biak nekhez luzatzen. Gy 78.

  • tiratu

    tira
    tiro
    tirada
    tirage /tiraje/
    tiramentu = tiramendu
    tiratore = tiradore = tiratzaile
    tiratorio
    retiratu
    retiro
    retira Batueraz: erretira
    retirada
    retiramentu = retiramendu

    extiratu = estiratu
    extira = estira
    extiramentu = estiramentu = estiramendu

  • estimatu

    estima
    estimable = estimagarri
    inestimable
    estimatione
    estimativo
    estimativoqui
    estimatorio
    disestimatu = desestimatu
    disestima = desestima
    disestimatorio = desestimatorio
    subestimatu
    subestimatione
    superestimatu = sobrestimatu
    superestimatione = sobrestimatione
    autoestima
    autoestimativo

  • Esquerrac eman nahi derauzquiot Portugaleteco Gaizkari Leiçarragaren ale bat erossi berri baiteraut,

    josulavin@gmail.com

    eta batez ere dedicatzen derauzquidan hitz atseguinengatic. Orain badaquit berce persona bat interessaturic dagoela zuzeuco nire hitz familietan.
    Anhitz esquer!

  • flamma

    + lama
    Gaztelaniaz: llama

    flamba = flamma
    flammeo
    flammeatu = flambeatu = flammatu
    flammifero
    flammatu
    flammant = flammante
    inflammatu
    Leiçarragac: enflammatu
    inflammable = inflammagarri
    inflammabilitate = inflammagarritassun
    ininflamable = inflammaecin
    inflammatione
    inflammativo
    inflammatorio
    disinflammatu = desinflammatu
    lanceaflammas
    es: lanzallamas
    autoinflammatu
    autoinflammable

  • estranio

    Leiçarragac: estranio
    Batueraz: estrainio
    Gaztelaniaz: extraño

    estranitate = estraniotassun
    estraniatu
    estraniamentu = estraniamendu

    estraniero
    estranieria
    Batueraz: estranjeria

    estranjeria
    iz. Beh. [Oharra: Euskaltzaindiak, estranjeria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. atzerri].

    Leiçarragac estranger eta estrangertu aditza ere erabilcen ditu.

    Bi hitzoc Orotaricoac honetara dakarça: estranjer eta estranjertu, hau da, ahoscatzen diren beçala.

    Latineraren bidetic estra- hassieraren ordez extra- behar luquete.

  • Betiko matraka, tokaio

    GERTU euskera CERTUmrtik datorrrla,

    era ZERU, antza denez, COELUMetik

    Afirmaçione erabat anti-zientifikoak, lagun!

  • Hori da Euskaltzaindiac, çure academiac, erraiten duena.
    Neuc cer erabilcen den berceric ez dut plaçaratzen.
    Non erraiten dut nic cer nondic dathorren?

  • eternal.
    (S ap. Lrq ; SP, Urt I 370, H), eternel.
    Eterno. v. eterno.
    Tr. Usado desde Leiçarraga en la tradición septentrional, de modo casi gral. hasta finales del s. XIX, aunque apenas hay ejs. del XX. Al Sur sólo se encuentra en Lizarraga de Elcano, en Echenique, en los Marijesiak de Guernica (Balad ) y en Lasa. La forma eternel aparece una vez en CatS (2), junto al más frecuente eternal . En DFrec hay 2 ejs.

    To be continued

  • Tira, Josu

    Ez diat hire denbora baliotsua galerazi nahi, baina
    CERTU, honetatik datorke GUERTHU diok;

    eta CELU =CERU

    SERU etruskoan hilobietan ageri da, latin bere COELUrekin sortu baino lehen: eta
    GERTU latina jaio aurretik utzi zuten idatzita iberoek (AKER/AKEL).
    Eskerrak haiek idatzita utzi zutela, bestela alferrik izango zuan “nire Akademiari” forogatzea Gernika, Agerre eta halako argudio EZ-IDATZIEN BIDEZ.

    Eta hik CENTU lehenestea duela 18.000 milako euskal EHUN hitzaren ordez… Esango diat norat garamatzaan, tokaio.

  • celu hori da çuberotarren celü, ceina baita ceru hitzaren synonymo.
    Neuc ez dut erran cein ceinetaric dathorren. Latina ere ez dut aiphatu.
    cento/centu aztertu dut hitz honec derivatuac utzi baititu gure hizcuncetan. Euscaldun xumeenac ere bi hizcunçatan, gutienez, hitzeguiten jaquin baitugu ia ia bethidanic. Ez erraiteagatic bethi, ecen bethi jaquin baitugu euscaldunoc hizcunça bat baino guehiago.
    Nire hitz familia hauen contua ez duçu batere ulertu.

  • Aristôn Ammôn lampos eleutheropompo tois uasconois.

    Arêtaco onena ascatassun eramaile arguia vascoinençacotz

    Honaco hau, graiquera classicoa ikasten ari nincela orain dela urthe guti batzuc, 2017. urthean, nic neuc practica guisa isquiriatu nuen poiemattoa da, charactere graicoequin, bainan hemen charactere latinoequin aurquezten dut, eta behar bada, cembait akatsequin ere.

    Federicoren eraguinez hassi nincen graiquera classicoa ikasten, eta ikassi dudan aphur harec duen valioa itzela da. Bethi egonen naçaio esquertuta.

    Tôn uascôn nosoi eisi polloi cai deinoi cai tois anthrôpois tên psykên eis tên thanatta ferusi.
    Ta zôia hyber tus anthrôpus nomicei.
    Tois anthrôpois tên psykên cleptei ho tôn zôiôn patridos.
    Tois pro tês patridos makomenois ananke esti tên arêten ergazomenois.
    Kalôs poiein prosêkei aytos tên eleutheria tois uascois tois anthroopois.

    Vascoinen gaitzac dira anhitz eta latz eta guiçonei arima heriotzarunz daramaquiete.
    Animmaliec guiçonen gainean aguincen dute.
    Guiçonei arima laphurcen deraue animmalien aberriac.
    Aberriaren aldeco gudariençacotz beharrezco da vertutea landu içaitea.
    Conveni çaie vascoinei guiçonei euren libertatea ejerqui creatzea.

    Graiquera classicoa hizcunça itzela da. Harequin pareca daditequeen hizcunça bacarra, nere ustez, euscara da, evidentqui classicoa, ez gaurco bantua. Nere ustez, ethorquiçuneco Europaren bi hizcunça nagussiac içanen dira euscara eta graiquera.

    Federicorengatic içan ez balitz euscara aguian jada desaguerturic legoque.

    Alexandre

  • eterno

    eterna
    eternitate
    eternal
    eternalqui
    eternisatu = eternizatu
    coeterno
    coeternal
    coeternitate
    sempiterno
    sempiternal

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude