Korrika gaur

Korrika gaur –

Angel Errok Berria egunkarian.

Korrika gaurEutsi behar izan nion neure buruari joan den astean Korrikaren hasieraz, edo larunbatean nire hirietako batean igarotzeaz ere, edo asteburu jendetsuan parte hartzeaz, ez idazteko. Ikusgarriak dira hasierak. Etxeparek bazekien. Jarraipena izaten da gogorragoa eta, ondorioz, meritu handiagokoa. Euskara ikastea bera, helduen alfabetatzea; edonor, ia edonor, anima daiteke izena ematera. Irakasleek jakin izaten dute, agian lehen egunetik asma dezakete aurpegieretan, hasierako jende horretatik zati batek baino ez duela jarraituko. Egun zailak gerora datoz. Korrikan ere bai. Ikusgarritasuna eta babes mediatikoa apalduz doazenean. Aurretik dauden kilometroak oraindik beldurgarriak suertatzen direnean.

Lasterka egitea esajerazio bat dela esana naiz. Niri berehala akitzen zaizkit arnasa, goi-arnasa eta asmo onak. Euskara ikastea izan da hasi eta buka egin dudan gauza gutxienetakoa, bidean utzitako hamaika desafioren artean. Oraindik harritzen naiz neure buruaz tarteka. Horregatik dudan kemen apurretik animoak bidali nahi dizkiet, fisikoki ala ez, euskararen lasterrean dauden guztiei, desorduan eta deslekuan, oro har gehien behar direnean bidali ere, beharbada korapilatsuegi gelditu zaidan lekuko honen bidez.

Korrika gaur

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.