Konturatzerako euskaraz! lelopean abiatuko dira aurtengo Mintzapraktika egitasmoak

Konturatzerako euskaraz! lelopean abiatuko dira aurtengo Mintzapraktika egitasmoak

KONTURATZERAKO EUSKARAZ!

  • Astero 6000 Mintzalagunek baino gehiagok euskaraz bizitzearen alde eragiten dute, elkarrekin ordubetez euskaraz arituz.
  • Mintzapraktika egitasmoa urtez-urte hedatuz doa. Aurten 23 herri eta eskualdek parte hartuko dute kanpainan.
  • Mintzapraktikan parte hartu duten gehienek errepikatu egin dute, euskara aisialdian eta lagun giroan praktikatzeko esperientzia hau atsegin dutelako.

 

2016-2017 ikasturteko Mintzapraktika egitasmoak abiatu du bere bidea, zabaldu da izena emateko epea eta Euskal Herriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker.

Aurten ere herri eta eskualde askok zabalduko dizkiote ateak Mintzapraktikan aritzeko aukerari, tokian tokiko euskaltzaleen elkarteekin eskuz-esku. Mintzapraktika programak Euskal Herriko 76 herri/eskualdetan burutzen dira, eta 76 herri horietatik 23k parte hartzen dute ere kurtso hasierako kanpaina honetan. Honako herrietan eskaintzen da Mintzapraktika programa:

  • Gipuzkoan (27 herri eta eskualdetan)

Aretxabaleta, Azpeitia, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Eskoriatza, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orereta, Pasaia, Soraluze, Tolosa, Urretxu-Zumarraga, Usurbil, Villabona, Urola Kosta.

  • Nafarroan (7 herri eta eskualdetan)

Agoitz, Bortziriak/Baztan/Malerreka, Iruñerria, Lizarraldea, Sakana, Ultzama, Larraun.

  • Araban (7 herri eta eskualdetan)

Aiaraldea, Añana, Errioxa, Gasteiz, Lautada, Kanpezu Mendialdea, Zuia Gorbeialdea.

  • Bizkaian (35 herri eta eskualdetan)

Arakaldo – Arrankudiaga, Arrigorriaga, Arrankudiaga, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berriz, Bilbo, Deustua, Durangaldea, Durango, Elorrio, Enkarterri, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika, Getxo, Bilbo Erdialdea, Igorre, Iurreta , Lea Artibai, Leioa, Lemoa, Mahatserria, Meatzaldea, Mungia, Otxandio, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Uribe Butroe, Uribe Kosta, Txorierri.

Konturatzerako euskaraz! lelopean abiatuko dira aurtengo Mintzapraktika egitasmoakMintzalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, ilobarekin hitz egiteko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… baina denek badute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzen dute eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzen dute. Askok, gainera, egitasmoaren helburua bete ostean ere elkartzen jarraitzen dute. Hori ere, esperientziak erakutsi digu.

Euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzen dituzte Mintzapraktika egitasmoek, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko. Astero 6000 Mintzalagunek baino gehiagok euskaraz bizitzearen alde eragiten dute, elkarrekin ordubetez euskaraz arituz.

Bospasei laguneko taldeak izaten dira Berbalagun, Solaslagun, Mintzakide edo Mintzalagunak: batzuk beren hizkuntza gaitasuna hobetzen dute, hizketarako lotsa galtzen dute eta konturatzerako euskaraz aritzen dira berbetan. Besteek, berriz, inguruko euskaltzaleei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiten diote.

Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea. Geroz eta jende gehiago ari da bihurtzen Berbalagun, Solaslagun, Mintzakide edo Mintzalagun, eskatzen duena baino askoz gehiago ematen duelako bueltan esperientzia honek.

Astean ordubetek askorako ematen du, Mintzapraktikak hori ere erakutsi digu.  Jende asko ordubetez euskaraz aritzeko elkartzeak euskal hiztunak ugaritzen dituela, harreman berriak sortzen dituela eta hizkuntza bat bidelagunekin batera ikasten bada, orduan indartzen dela haren erabilera.

Mintzapraktikan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean duzu eskura.

 

topagunea-logoa

www.mintzalaguna.eus

www.topagunea.eus

Konturatzerako euskaraz! lelopean abiatuko dira aurtengo Mintzapraktika egitasmoak
euskara

2 pentsamendu “Konturatzerako euskaraz! lelopean abiatuko dira aurtengo Mintzapraktika egitasmoak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude