Komunitatea ostera ere

Komunitatea ostera ere –

Txerra Rodriguezek, Garaigoikoa blogean.

.

Dei nazazue inozoa, agian arrazoia izango duzue,
baina ezin badut mundua aldatu, metro koadro bat behintzat aldatuko dut.
Dei nazazue idealista, agian arrazoia izango duzue,
baina ezin badut bide osoa egin, urrats bat behintzat emango dut.
Oier Guillan

.

Zorionez, hizkuntza egitate komunitarioa da guztiz. Baina horrek ez du esan gura norbanakook eragiterik ezin dugun. Azken finean, komunitatea pertsonok osatzen dugu, ezta?

Beraz, aldaketa sozialean hainbat faktorek eragiten du, baina, azken finean, mentalitate aldaketarekin hasi egin behar da, norbanako zein kolektiboen mentalitate aldaketarekin. Pentsatu eta sentitzen dugun formak jarduten dugun forma baldintzatzen du. Eta portaera indibidual zein kolektiboen aldaketek eragin eta aldatzen dute gradualki praktika sozialak egituratzen dituzten arau eta instituzioak. Izan ere, kontuan hartu behar dugu guk nahi duguna (euskaltzaleok nahi duguna) ez dela kabitzen legeetan (ezta balizko gure estatuaren legeetan ere).

Komunitatea ostera ereMuskulatura gehitu behar dugu, entrenatu behar dugu, aldaketak sakonago eta errotuago egiteko. Baina kontuan hartu behar dugu jende nukleo batek maila nahikoa badu kontzientzian, gaitasunetan zein praktiketan (edo portaeretan), eta batzeko erabakia hartzen badu, sorrarazten duen dinamika areagotu egiten dela. Eta, hortik, imitatu beharreko ereduak sortzen dira. Eta horrekin, gainera, egunero eraikitzen ditugu burujabetza txikiak, egunero autodeterminatzen gara (apur bat bada ere).

Baina, kontuz, komunitatea ere imajinarioa da, sortu eta birsortu egiten da egunik egun. Adibidez, Bernice Reagon historialari afroamerikarrak honako hau dio: “lurraldeak baino, kantek batzen dute gure komunitatea”. Gure komunitatea, gure lurraldea, gure identitatea sortu eta birsortzen ere lana egin beharko dugu, inoiz.

Komunitatea ostera ere

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Komunitatea ostera ere”-ri buruz

  • Komunitatea da, ondo ezan bezala, norbanakoaren oinarria. Komunitate hortan datza euskaldunen biziraupenerako giltza baita ere. Txikia eta erlatiboki ahula izanagatik jakin izan dugu mendeetan nola-hala bizirauten. Azken urteetan, ordea, politika instituzionalari eta borroka armatuari eman zaion zentralitateak komunitatearen beste aspektu (nire ustez garrantzitsuago) batzuei kasurik ez egitera eraman gaitu.
    XXI. mende hasiera honetan, aurreko mendean gure Herria biziberritu eta indartu zuen belaunaldia badoa, Manex Pagola azkenekoa (Betiko Argia!). Gainbehera argian egonik, indarberritze bat behar dugu urgenteki, mende honetan edo hurrengoan desagertuko ez bagara. Komunitatearen sustraiak eta oinarriak indartzea esan nahi du horrek, inposatu nahi diguten bizi-eredu materialista honi uko egin eta Herria lehenengo jartzea. Ondo izan