Nola hobetu ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna

Ondo moldatzen al gara jendaurrean hitz egin behar dugunean? Komunikazio-egoera ezberdinei aurre egiten asmatzen al dugu? Komunikatzeko trebetasuna oso garrantzitsua da norberaren ibilbide pertsonalaren zein profesionalaren garapenereko. Adituek diote komunikaziorako gaitasuna baliagarria dela pertsona autonomoagoak eta seguruagoak izateko. Era berean, jendaurrean hitz egiten ikasi egiten dela ere esaten dute adituek.

 Hainbat komunikazio egoerari aurre egiten abila izatea garrantzitsua da gaur egungo gizartean. Hiru zutarri daude komunikazio eraginkorraren atzean: PRESTAKUNTZA, LANA eta PRAKTIKA. Ahozko zein idatzizko komunikazioa hobetzeko, hemen duzue ikastaro-proposamen bat:

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

– Helburua: jendaurreko komunikazio-egoerei (ahozko zein idatzizkoei, lan alorrekoei zein maila pribatukoei) modu eraginkorrean aurre egiten ikastea.

– Irakaslea: JOXERRA GARZIA GARMENDIA

– Iraupena: otsailak 23 – martxoak 18 (31 ordu)

– Metodologia (online + aurrez aurreko saioak Donostian)

Egitaraua

Hauxe da ikastaroaren webgunea: http://komunikazioa.asmoz.org

komunikazio

Etengabeko formakuntzarako zentroa. Online ikastaroak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude