“Kolorezko zenbakiekin matematika lantzen”, on-line ikastaroa

“Kolorezko zenbakiekin matematika lantzen”, on-line ikastaroa

UEUren udaberriko on-line eskaintzaren barruan “Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez” izeneko ikastaroa izango da. Erregeletak edo kolorezko zenbakiak George Cuisenaire irakasle eta musikariak asmatu zituen XX. mendeko 40ko hamarkadan. Musika irakasteko sortu zituen berak, baina laster konturatu zen kalkulurako zuten balioaz. Material horrek eskaintzen dituen aukerak ikasiko dituzte formazio honetan. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta dago.

"Kolorezko zenbakiekin matematika lantzen", on-line ikastaroaHauek dira ikastaroaren helburuak:

  • Etapako irakasleek elkar ezagutzea eta laguntza bultzatu, partekatzea.
  • Ikasle guztien garapenean areagotzea, eragin positibo eta eraginkorra lortzea.
  • Manipulazioa ikasleekin lantzea.
  • Irudikapena sustatzea.
  • Abstrakzioa lortzea.
  • Deskonposaketa ulertzea eta indartzea.
  • Eragiketak egiteko beste bide batzuk ezagutzea.

Irakaslea Lorena Egidazu Ormazabal izango da. Irakurri egin diogun elkarrizketa. Ikastaroa on-line izango da eta martxoaren 1ean hasiko da.

Informazio gehiago eta matrikula egiteko: Kolorezko zenbakiak

“Kolorezko zenbakiekin matematika lantzen”, on-line ikastaroa

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)