Kazetaritza kronika lantzen duen ikastaroa UEUn

Kazetaritza kronika lantzen duen ikastaroa UEUn –

Kazetaritza kronika lantzen duen ikastaroa UEUn“Errealitateak kontatzeko manerak” ikastaroa antolatu du Iruñean UEUk bere udaberriko eskaintzaren baitan. Ikastaro honen helburua ikasleak egungo errealitatea kontatzen trebatu eta tradizioa abiapuntu hartuta, egungo errealitateari heltzeko hainbat estrategia eskaintzea da. Irakasleak Iñigo Astiz eta Edurne Elizondo kazetariak eta Iñigo Aranbarri eta Koldo Izagirre idazleak izango dira.

Kronika, euskaraz ere, errealitatea kontatzeko tresna bilakatu zaigu aspaldi. Adibide ugari aurki ditzakegu gure letretan. Horien irakurketa historikoa eskainiko zaie ikasleei. Bestalde, egungo joerak aztertuko dira hainbat kronika-egileen eskutik. Kazetaritza kronika izanen da tailerraren ardatz nagusia, baina alde berean, kronika literarioa eta biografia ere landuko dira.

Ikastaroa otsailaren 24an hasiko da eta martxoaren 17an amaitu (larunbatak).

Matrikula zabalik dago.

Kazetaritza kronika lantzen duen ikastaroa UEUn

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)