Osakidetza: Kartela ez dagoela euskaraz? Lasai, ziur edukia garrantzitsua dela

Osakidetza: Kartela ez dagoela euskaraz? Lasai, ziur edukia garrantzitsua dela
Osakidetza: Kartela ez dagoela euskaraz? Lasai, ziur edukia garrantzitsua dela

Herritar batek Bilboko San Adrian osasun etxean kartel batzuk gaztelera hutsean topatu, kexa jarri, eta Osakidetzaren erantzuna jaso du. Erantzunaren azken paragrafoan Bilbo Basurtu ESIko Pertsonal Zuzendariak adierazten du EAEtik kanpoko entitateen gaztelera hutsezko kartelak jarri daitezkeela osasun etxe eta ospitaleetan, baldin eta “edukia garrantzitsua bada”. Gure ustez adierazpen honek ezin argiago erakusten du Osakidetzako hainbat arduradunek euskararekiko duten jarrera.

Axolagabeak dira euskararekiko. Hain axolagabeak, Osakidetzaren Euskara Planean kartelei buruz adierazten denaren aurka dagoen erantzuna eman dutela. Irakurri ote du Pertsonal Zuzendari honek Osakidetzaren Euskara Plana? Ba ote daki Euskara Plana dutela?

Eta azken galdera. Noiz jarriko ditu Osakidetzak euskararen erabilera normalizatzearen beharraz sinisten duten arduradun eta zuzendariak? Ze, bitartean, hauekin, jai dugu.

Hona hemen Osakidetzaren Euskara Planean kartelei buruz adierazten dena:

Osakidetza: Kartela ez dagoela euskaraz? Lasai, ziur edukia garrantzitsua dela

Osakidetza: Kartela ez dagoela euskaraz? Lasai, ziur edukia garrantzitsua dela

Osasungintzan euskaraz bizi eta lan egin nahi dugu! www.osaeus.eus