Kanpainak prozesuaren hasieratik modu elebidunean diseinatzea ez zen onartu Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan

Kanpainak prozesuaren hasieratik modu elebidunean diseinatzea ez zen onartu Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan –

Kanpainak prozesuaren hasieratik modu elebidunean diseinatzea ez zen onartu Iruñeko Udaleko Euskararen OrdenantzanIruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29tik indarrean dago. 2019ko maiatzaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak erabaki zituen AETren alegazioen inguruan. Egindako txostena Lehendakaritza Batzordean onartu ondoren, Udaleko Osoko Bilkuran onartu zen, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerraren botoekin.

26 alegazioetatik bakarra onartu zen. Bigarren alegazioa ez zen onartu. Oro har, euskararen aldeko jarrera ez da nabaritzen txosten horretan.

.

Bigarren alegazioa

7. artikulua: “Iruñeko Udalak eta haren sektore publiko instituzionalak berdintasunean erabiliko dituzte gaztelania eta euskara herritarrei orori zuzentzen zaizkienean, eta bereziki irudi korporatiboan. Hartara, ele bitan eginen dira:”

7.b) artikulua: “Publizitate instituzionala, prentsa-oharrak eta kanpaina informatiboak eta instituzionalak”.

7.b) artikuluari alegazioa.

Hurrengo esaldia gehitzea:

“Kanpainei dagokienez, prozesuaren hasieratik modu elebidunean diseinatuko dira”.

Arrazoia:

Esaldi hori Ordenantza berriaren proiektuan zegoen. Osoko Bilkuran kentzea erabaki zen, PSN-PSOEren zuzenketa bat onartuta.

Gure ustez, esaldi hori mantentzea egokiagoa da. Hala ez egiteagatik, kanpainen euskarazko bertsioek batzuetan akats nabarmenak dituzte.

.

Iruñeko Udalaren ezezkoa alegazioari

Ikuspuntu tekniko-juridikotik, alegazioa ezestea proposatzen da.

Teknikoki gomendagarria bada ere ele biko kanpainen diseinua ele biz egitea hasieratik, hala inpaktu-arrazoiengatik nola helarazi nahi diren ideietan esanahi-galerak edo itzulpen-akatsak ekiditeagatik, ez da behar-beharrezkoa alegazioak jasotzen duena Ordenantzan aipatzea, alegazioak gauzatu nahi duen irizpidea izan daitekeelako Ordenantzaren geroko garapenaren xede edo, are, kontratu-klausulen jomuga.

.

Erantzunaren balorazioa

Euskarazko publizitatearen % 97 itzulpena da. Praktika zein den kontuan hartuta, Ordenantzan gauzak behar bezala zehaztu ordez, geroko garapenerako uzten da aplikatu beharreko irizpidea. Ziur aski, kanpainen euskarazko bertsioa itzulpena ez izateko segurtasun juridikoa eskatzea gehiegizkoa delako. Ba, UPNren esku geratuko da garapena. Ea lauko alderdiek baino borondate gehiago duen!

Kanpainak prozesuaren hasieratik modu elebidunean diseinatzea ez zen onartu Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude