Juan de Irazusta

Juan de Irazusta –

Hona hemen, euskal wikipediak Juan Irazusta idazle gipuzkoarrari buruz esaten diguna:

Juan Irazusta Alkizalete, euskal idazlea, (Alkiza, Gipuzkoa, 1688 – 1772) Hernialdeko erretore moduan ezaguna.

Biografia
Aita, Joan Bautista, Aginaga baserrian jaio eta herriko arotz-hargina zuen, ama, berriz, Alkizalete etxeko Katalina Alkizalete. Juan Mendia etxean jaio zen, gaurko Mendiko Etxen. Lau anai-arrebetan zaharrena zen. Bere senideak, Maria Josefa Etxabeko herriko notarioarekin, Martin Hernialdeko Igor baserrira eta Martin Jose Errezilera ezkondu ziren.

1714an, Pedro Aguado Iruñeko gotzainak aitortzak eta sermoiak egiteko baimena eman zion Juani, ordurako apaiz baitzen.

Juan de Irazusta

1716an Hernialdeko erretore izendatu zuten eta horrela ibili zen 1752a arte. Hernialden egin zituen urteetan hainbat lan aipagarri eginarazi zituen, parrokiako bi alboetako aldareak eta hilerria, besteak beste.

1752 jaioterriko erretore izendatu zuten eta bertan aritu zen hil arte. Urte haietan, Alkizako elizan hobekuntza nabarmenak egin ziren: zoru osoa berritu, sepulturak, harlanduzko erdiko pasabidea, gizonezkoen eserlekuen azpiko zorua, korupeko arkua eta zurezko zortzi aulkiak esaterako. Santiago ermitarako bidean, 1762- 1763 urteetan, guruzbidea tailatu zuen Martin Karrera arkitektoak.

Juanek bere bizian zehar ondasun handiak pilatu zituen. Hernialdeko Igor baserriko ilobei utzi zizkien ia ondasun denak. Ondasunen artean Alkizako Eleizegi Garaikoa, Garmendia, Gilisagasti, Mendia eta Urruzola Azpikoa baserriak eta dirutan kopuru handia, berak gehien bat herentzien bidez eskuratutakoa. Halaber, Alkiza eta Hernialde bi herrietan mezak emateko kaperautzak fundatu zituen.

.

Doctrina Cristiana
Asteteren dotrinaren itzulpena argitaratu zuen 1739an Iruñean, Doctrina Cristiana Aita Gaspar Astete Jesuitac erderaz compondua ipiñi zuan Eusqueraz D. Juan de Irazusta Erretore Hernialdecoac… izenburuarekin.

Jatorrizko obra digitalizatua HEMEN.

Obrak 50 bat edizio ezagutu ditu hiru mendetan. Geuk hemen eskaintzen dizueguna 1797.ekoa da.

Ikus nolako idaztankera erabiltzen duen Irazusta jaunak:

Amatcen det Jaungoicoa beste gauza guztiac baño gueyago, eta nayago ditut galdu guztiac aren Divina Magestadea baño. Eta nai nuque amatu, munduco Justu guciac, eta Ceruco Bienaventuraduac, eta Serafin guciac amatcen duen becela. Eta posible baliz nai nuque amatu, beraren Ama, ta nere Señora Maria Santisimac amatcen duan becela. Ez amatua, ofenditua, izatea aimbeste ofenditcen dutenac, eta guztiac ez amatcea aren Divina Magestadea, bera dana izanagatic, damu det nere viotz guztitic, eta proponitcen det emendatceco, aren gracia mediante dala. Amen.

Euskara mota honi euskara zaharra deitzen zaio wikipediaren arabera:

1997an, Lakarrak euskararen historiarako periodizazio bat proposatu zuen. Horren arabera, Euskara arkaikoaren aurreko garaia Erdi Aroko euskara litzateke, IX-XV. mende artekoa. Ondorengo garaia euskara zaharra da, 1600. urtean hasi eta 1745ean bukatzen dena.

Eta Gipuzkoako bi autore aipatzen dira: Otxoa Arin eta Irazusta.

Esan dugunez  Irazustaren obra hurrengo bi mendeetan ere berreditatzen da askotan.

Juan de Irazusta

NAFFARRERA

45 pentsamendu “Juan de Irazusta”-ri buruz

  • Irazusta jaunaren liburuaz millaca guipuzcoarrec ikassi çuten iracurcen, idazten eta euscaraz memorizatzen, cembait belhaunalditan.

  • Liburutto hau lehen jaun harcea baino lehen ikassi behar çuten Guipuzcoaco haur guztiec.
    Segurasqui da azquen mendeetan guehien iracurritaco liburua, ceina baita complexuric gabeco euscara guztiz natural eta normala.
    Euscara çaharra?
    Oraino ere actualagoa da batuera baino.

  • Berce çathiño bat:

    PATER NOSTERRA.

    Aita gurea, Ceruetan zaudena: santificatua izan bedi zure Icena: betor gugana zure Reinua: eguin bedi zure vorondatea, nola Ceruan, ala lurrean: Egun iguzu gure eguneroco oguia: eta barca guizquigutzu gure zorraz, guc gure zordunai barcatcen diegun becela: eta ez gaitzatzula utci tentacioan erorten: baicican libratu gaitzazu gaitcetic. Amen Jesus.

    AVE MARIA.

    Ave Maria, graciaz betea, Jauna da zurequin: bedeincatua cerade zu andre gucien artean, eta bedeincatua da zure sabeleco frutua Jesus. Santa Maria, Jaungoycoaren Ama, erregutu ezazu gu becatariocgatic, orain, eta gure eriotzaco orduan. Amen Jesus.

    CREDOA.

    Nic sinisten det Jaungoico Aita guciz poderoso Ceruaren, eta lurraren Criadoreagan. Eta aren Seme bacar Jesu-Cristo gure Jaunagan. Ceña concebitu zan Espiritu Santuaren obraz, eta virtutez: Jayo zan Maria Virginagandic. Padecitu zuan Poncio Pilatos-en aguintearen azpian, izandu zan crucificatua, illa eta enterratua. Gechi zan infernuetara, piztu zan illen artetic irugarren egunean. Igo zan Ceruetara, an dago eseriric Jaungoico Aita guciz poderosoaren alde escuitic. Andic etorrico da viciac, eta illac juzgatcera. Nic sinisten det Espiritu Santuagan. Eliza Ama Santa Catolica, Santuen Comunioa, pecatuen barcacioa, araguiaren resturrecioa, eta vicitza seculacoa. Amen.

  • Joseba Aurkenerena 2020-01-26 19:24

    Aupa Josu. Ez dut bat ere maite erabiltzen duzun grafia, baina horretaz gain, aipatu beharra dago zure artikulu hauekin ekarpen handia egiten diezula bai euskarari eta bai euskal kulturari. Segi aitzina, Josu, nahiz eta batzuek horrelako aurpegi txarrak jartzen dizkizuten, besteok hire artikuluen zain egoten baikara. Besarkada bat.

  • juan inazio hartsuaga 2020-01-26 22:29

    Erdaratik “konplexurik gabe” hartzeko joera hori dela eta, beti galdetu izan diot nire buruari gaia erlijioa izateak zenbateraino baldintzatu ote zuen auzia. Bistakoa baita, heresia hain zorrotz jazarri eta poxpoloa hain erraz irazekitzen zen garaian ez zela giro norbaitek gaitzesgarri aurki zitzakeen terminoen sorkuntzan jarduteko. Zalapartarik gabe pasa al zitekeen Andra Mariaz idazterakoan “kontzebitu” idatzi beharrean “umea hartu” edo “hezurberritu” bezalako terminoak norbaitek erabili izan balitu, terminook eskura egon eta esanahi berberekoak izan arren?

  • Joseba,
    Conquistatu ez baguintuzte, neuc erabilcen dudan graphia liçateque oraino erabilcen guenuqueena.
    Batuerazco graphia herri conquistatua garelacotz sorthua da.

  • Juan Inazio,
    Gure classicoec concebitu idatzi dute bethi, kontzebitu idaztea burutic ere ez baitzitzaien passatu. Are gutiago concebitu ez idazteco termino bat asmatzea!
    Quirol hau Larramendirequin hasten da.

  • “Batuerazco graphia herri conquistatua garelacotz sorthua da”.
    Frankismo garai betean nekez eta dolorez finkatzen hasi (Baionan lehen ernamuina 1963-1964, zortzi euskaltzale ekinzaleen artean) eta azken berrogei urtean finkatuxe den idazkera nazional batua herri konkistatua garelakotz?
    Nik justu alderantziz ikusten dut. Nago euskara batua euskaldunon bateragile handia dela.
    Hori bai, Espainiak eta Frantziak konkistatuak garelako, ez du behar bezalako indarra hartzen, eta baditu ajeak: ahozkoaren eta idatziaren artean alde handiegia (hitzei sarrera ematean zuhurregi jokatzen du Euskaltzaindiak nire iritzirako, nahiz azkenaldian zabalago jokatzen duen), eta, gorago esan bezala, administratiboki eta politikoki zatitutako herria linguistikoki eta kulturalki batzea zaila izan benetan.

  • Benat Castorene 2020-01-27 08:26

    Ni ere Patxiren iritzikoa naiz dudarik gabe.
    Gainera zapalkuntza egoerak euskalkien arteko diferentziak areagotu zituzkeen hain segur.
    Orai zapalkuntza beti egonik ere, kapaz izaitea ulertu eta ulertua izaitea EHguzian da aurrerapen ezin ukatuzkoa.
    Batua desberdina izan zitekeela? beharbada, bainan debateak izan ziren eta iduriz kontsentsu batera iritsi ziren. Batua ere eraldatuko da gero ta geiago etxekotuz, idazleen lanari esker batez ere.
    Bainan orai egiazko, ezinbesteko eta alimaleko erronka da euskara bihurtzea Kultura hizkuntza lehenik elita batentzat eta gero denen eskura.

  • Euscal philologo batec, cein baita guehien estimatzen dudana, 1739.eco lehen editionea ikusteco modua eduqui du Loiolaco archivateguian. Titulua bidali deraut:

    “Doctrina christiana eguin zuana erdaraz, Aita Gaspar Astete,
    Jesuitac. Ipini du Eusqueraz Don Juan de Yrazuzta, Erretore
    Hernialdecoac, ceña dan Provincia Guipuzcoacoan, bere Feligresiaco
    aurrari Doctrina eracusteco; eta añaditcen dio Encanacioco, eta
    Eucaristiaco Mysterioen esplicacioa, baita ere confesio on baten condicioac, eta Acto Fedeco, Esperantzaco, eta Caridadecoac, Licencia necesarioaquin. Iruñeco: Joseph Joaquin Martinez, Impressorearen
    echea. Urte 1739”
    Erraiten derautanez differenciac badirade editione desberdinetan.
    Titulua ikussiric, christiana eta mysterio dakusquit, cristiana eta misterioren ordez, Ochoa de Arinec dakarçan modura.
    Milla esquer!

  • Juan Inazio Hartsuaga 2020-01-27 10:50

    Barka, “… concebitu idatzi beharrean….” esan nahi nuen, eta oker horrek eragin du erantzuna nik nahi ez nuen bidetik joatea. Azpimarratu nahi nuena da, agian gehiegi begiratzen diogula auziari gaur egungo garbizale/ ez garbi zale eztabaidatik, garai hartako testuinguruan garrantzitsu izan zitezkeen beste hainbat aldagai bazter utzita. Aipatu dut heresiarena, baina erantsi nezake halaber prestijioarena eta erlijioari lotu ohi zaion “misterioarena”, aintzat hartu behar baita garaiko euskaldunarentzat “concebitu” zeharo arrotza izango zela norbaitek hura argitu arte. Honelako motibazioak ez dira, nik dakidala, aintzat hartzen eztabaida filologikoan eta esperientziak erakutsi dit, iraganeko kontuak gaurko auzien ikuspegitik begiratzea ez dela konklusio sendoak iristeko bide zuzena.

  • Juan Inazio,
    Barka gaizqui ulertu içana. Punctu hauec asqui ongui explicaturic daude Back to Leizarraga, Kepa Altonagaren liburutto ejerrean.
    concebitu-ren ordez berceric ipincea condemnatua içaiteco motivoric asqui içan liçateque, ez soilic berce munduan, baina mundu honetan ere condemnatua.

  • Patxi eta Benat,
    Mundua ez da hassi franquismoarequin. Oraino ere baditugu gure artean uste dutenac ecen Lequeitio, Guecho, Aguirre, eta abar idaztea Francoren asmaquiçuna edo dela eta orainsu arte euscaldunac analphabeto içan direla.

  • Diario Vasco gaztelaniaz erraz iracurcen duten Guipuzcoaco aiton-amonec erraz iracurrico luquete Irazustaren Doctrina.
    Phoztuco ninçateque baldin baten batec proba eguinen balu, Irazustarena goitic descargatuta eta aiton-amonei helaraciric.
    Azquen mendean haimberce prejudicio erein dirade!

  • Juan Inazio,
    Garai hartaco euscal haurrec eta helduec “concebitu” hitzaren explicationea ençun behar çuten cerbait ulertuco baçuten. Baina erdaldunec ere berdin. Ez da conceptu hori etchean ikasten den cerbait. Horrexegatic doctrinaren importancia, lettra impressoaren importancia.

  • Juan Inazio Hartsuaga 2020-01-27 12:10

    Hain zuzen ere, Josu. Erdaldunek “el Espíritu Santo preño a Maria” ez esateko arrazoi berberak daude euskal katixima zaharrek “concebir” hobestearen atzean. Euskarak ez zituen Elizak behar zituen hitz arraroak, inork ulertzen ez zituenak. Hizkuntzaren funtzioa komunikatzea den arren, komunikatzea ez da bakarrik elkar ulertzea. Ulermena eragotziko duen hizkera erabiltzeak, estatusa, batzuen gehiagotasuna eta besteen gutxiagotasuna, komunikatzen du subliminalki, gaur egun oraindik osasun arloan hain sendo dirauen ohitura klasistaren arabera. Hau esanda, gaztelania, arbaso duen latinean murgil badaiteke hitz ulertezin horien bila eta euskarak ezin badu bere leinu filologikotik baliokideak ekarri edo sortu, beste estatus arrakala sortzen da, apaiza eta feligresaren artekoaz beste, alegia, hizkuntzen eta elekidetzen artekoa, batzuen gehiagotasuna eta besteen gutxiagotasuna plazaratzen duena. Ni garbi zale ala ez garbi zale izango naiz komunikazio helburuaren arabera. Zientzia arloan ez naiz batere garbi zale, baina estatusaren komunikazio subliminala usaintzen dudan lekuetan bai. Helburua ez ulertzea denean, hobe euskaraz ez ulertu.

  • Txirritaren bertso paperak irakurtzen zituzten XIX eta XX mende hasierako euskaldunek, eta bertan jada z, k, tx, tz, z eta beste guztiak ageri dira. Antzeko kontua, Txomin Agirre eta XX mende hasierako euskal literatura guztiarekin. Garai hartan ez al zuten irakurtzen euskaldunek? XVIII mendean utzi al zioten irakurtzeari, ergelen batek k, b eta tz sartu zituelako ordurarteko “euscara nathuralean”?
    Hori esanda, ez dakit zertan itzuli behar dugun duela 450 urteko ortografia arau ez oso koherenteetara: Batzuetan c, besteetan ç “z” adierazteko (ceina, baina çaharra). Baina aldi berean, “c”=”k”. Batzuetan “ç” rekin gainera tz adierazten da (iraulça). Batzuetan bi “s” (lassai), besteetan bakarra nahikoa da (maisu). Batzuetan bi “f” (differente), besteetan “ph” (analphabeto). Batzuetan bi “t” t adierazteko (lettra), besteetan bi “t” horiek bustidura adierazten dute (lantto). Batzuetan “th” (urthe), besteetan t soila (hartu).
    Horrenbeste kontraesan dituen grafia batek balio al du XXI menderako? Nik uste dut ezetz. Ezin zaie meritua kendu euskararen batasunerako saiakera guztiei, eta goretsi behar da Leizarragak 1571an halako ortografia bat ezartzeko egindako saiakera. Kontua da Leizarragak eta Irazustak, c, ç eta ph erabili arren, ez zutela arau estandar berberekin funtzionatzen, eta hitz bera era diferentean idazten dutela (mysterio eta misterio, adibidez). Gaur gaurkoz, euskara batua naffarrera klasikoa baino dezente koherente, erraz eta logikoagoa dela iruditzen zait.

  • Juan Inazio,
    Irazustaren doctrinaren lehenengo editionea, ikussi dugunez, bere Hernialdeco feligresiaco haurrençat eguina cen.
    Gueroagoco 50 editioneac Guipuzcoa ossotic çabaldu ciren, eta dudaric ez dut bizcaieraz eta naffarreraz minçatzen cirenen artera ere heldu cela.
    concebitu eta derivatuac (conceptu, conceptione, anticonceptivo…) liburuetaco hitzac dirade, bai euscaraz, bai romanceetan, bai anglesez.
    conceive angles hitza escolan ikasten duten hitza da. Conceptionea sabelean içan daiteque (ume baten casuan) edo garunean (idea baten casuan).
    Hernialdeco haur euscaldun elhebakar haien casuan, haiec ez cequiten concebitu euscal hitza cen ala latinerazcoa cen. Haien hitza cen catechesian ikasten çutena, ez berceric.
    Contutan har bedi meça XX. mendera arte latineraz içaiten cela Europa ossoan.
    Cerbait gurea cen.

  • Ba ote!,
    Ulercen daquit erraiten duçuna.
    37 urthe luceetan euscal maisua içana naiz.
    Hala ere, erraiten ahal dut gure classico guztiac osso coherente direla, cein bere lekuan.

  • Ez dakit non ikusten diozun koherentzia hitz berbera liburu berean bi modutan idazteari. Edozein kasutan, zenbat buru, hainbat aburu.
    Jaunatiçula egun hon.

  • juan inazio hartsuaga 2020-01-27 13:58

    Zerbait gurea zen, diostazu arrazoi osoz, baina gurea izateak ez du bat-batean zilegi bihurtzen. Jon Gotzonen euskainola zerbait gurea da honezkero, EITBn ezein hiztun txukunak lortu ez duen iraunkortasuna erdietsi eta gero, baina nahiago nuke halere betirako galduko balitz eredu hori. Erraietan sortzen den minbizia ere norberaren zelulek osatzen dute, baina kimio egitera joan ohi gara haiek akabatzeko. Gurea den guztia ezin dugu maitatu gurea izate hutsagatik. Eta “naturaltasuna”, giroa beldurgarria eta ilun-nahi-zalea denean, ez da esanahi onesgarriz erabili behar den hitza, nire uste apalean. Duela mende bat jendea naturaltasunez joan ohi zen mezetara igandetan, baina naturaltasun horrek adierazten duena da ez zegoela beste biderik, sozialki garesti ordaindu nahi ez bazen, behinik-behin. Garbizaletasunaren inguruko eztabaida ezin interesgarriago horretan, testuinguruko hainbat gako behar beste aintzat hartu gabe dihardugula iruditzen zait batzuetan. Dena den, iritzi bat baino ez da. Izan ondo.

  • Juan Inazio,
    Gure classicoec, eta angles classicoec berdin, hizcunça hybridoa erabilcen çuten, romanceetaric, latineratic eta grecotic terminoac harcen lotsa baric, baina Jon Gotzonen “euscainol” hori subproductu nazcagarri bat berceric ez da. Ez da cerbait gurea. Nirea ez, bederen.

  • Ba Ote!,
    Hitz berbera bi modutara idaztea, edo lau modutara (Jangoicoa, Jangoycoa, Jaungoicoa eta Jaungoycoa) ez da batere coherentea. Holacoac aurkitu ahal dira Irazustaren obra honetan.
    Alboco erdaretan egoera’ berdinsua cen.
    Irazustaren casuan, 50 editione horietan unilateralqui eguinico aldaquetac daude batetic bercera.
    Niri personalqui osso gaizqui iruditzen çait.
    Ez dugu jaquiten, berçalde, noren erruz sorthu ciren variante graphico horiec. Guehienetan impressoreen erruz, berce batzuetan idazlearen beraren erruz.
    Doctrina erabili çuten haurrec ere cer erraiten çuqueten laur variante horiec ikussita!
    Jaungoicoa da forma çucen bakarra nire ustez.
    Respectu eta lotsa handiagoa eracutsi behar ukan çuqueten Jaungoicoaren beraren icenaz!

  • Leku honetan:

    https://www.dropbox.com/s/wdcvp7uc8zr1b1s/Irazusta%20CERRENDA.txt?dl=0

    Irazustac obra honetan erabilirico hitzen cerrenda ikusten ahal duçue. Extracto bat eguin dut Jaungoico hitzaren varianteez:

    Jangoico2
    Jangoicoa4
    Jangoycoa1
    Jangoicoac3
    Jangoycoagan1
    Jangoicoaren5
    Jangoicotasuna1
    Jaungoico18
    Jaungoyco5
    Jaungoicoa20
    Jaungoycoa11
    Jaungoicoac11
    Jaungoycoac3
    Jaungoicoagana1
    Jaungoycoagana2
    Jaungoicoaren8
    Jaungoycoaren8
    Jaungoicoari4
    Jaungoycoari1
    Jaungoicotasuna1
    Jaungoicotasunarequin2

    Guztira:
    Jangoico: 15 bider
    Jangoyco: 2 bider
    Jaungoico: 67 bider
    Jaungoyco: 30 bider

    Argui dago Jaungoico dela vatianteric çucenena, ezta?

  • Euskal testu zaharrak, garbizaletasuna…
    Euskal testu zaharrak irakurri beharra izan dut filologiako ikasketetan, eta, dudarik gabe, asko ikas liteke haietatik. Baina ez preseski ortografia kontuan, “ba ote”-k azaldutako arrazoiengatik, eta Iparraldean eta Hegoaldean ezberdin jokatu delako, han frantsesari begira eta hemen gaztelaniari. Hiztegia eta joskera bai, dudarik gabe, eta Juan Irazustarengandik baino askoz gehiago Axular, Mendiburu (Oiartzun), Lardizabal (Zaldibia) eta Duvoisinengandik (Ainhoa) eta, XVII-XVIII-XIX. mendeko idazle onetara mugatuz.

    Garbizaletasun/garbizalekeria ez zuen Sabino Aranak asmatu (oroit Larramendi jesuita, Patrizio Orkaiztegi tolosarra (1840-1924), esaterako), baina berak asmatutako neologismoekin finkatu eta hauspotu eta muturrera eraman bai, batez ere politikoki eragin gaitza izan zuelako.
    Bigarren garbizaletasun/garbizalekeriaren aroa R.M. Azkuek markatu zuen, eta euskara baturako “Gipuzkera osotua” (1934) proposatu. Azkueren garbizaletasuna zen labur esanda; hitz batek tradizio idatzia izan arren erdaratikoa bazen baztertzea, eta, aldiz, hitz bat, ahoz oso leku gutxitan erabilia izanagatik, onartzea, eta lehenestea, euskarazko harrobikoa bazen, edo berak behintzat euskal harrobikotzat bazeukan.

    36ko gerraondoan, Euskaltzaindiari, eta euskara idatzi baturako ereduari zegokionez iraultza F. Krutwigek ekarri zuen. Sabino Aranaren eta R.M. Azkueren eredu garbizaleak baztertu, eta lapurtera klasikoa proposatu zuen, bereziki Leizarragaren eredua. Hasieran Luis Villasante, Jon Mirande eta haste-hastean Gabriel Aresti ere bereganatu zituen, eta Gernika aldizkaria bere hizkuntza-ereduaren erakusgarri bilakatu nahi izan zuen, baina ez zuen lortu. Orduko euskaltzale intelektualentzat zailegia zen, labur esanda, nahiz eta tradizio literario onenaren segidan zetorren.
    “Euzko-Gogoa” euskarazko lehen kultur-literatur aldizkariak Azkueren eta Orixeren ereduari jarraitu zion, oro har, nagusiki gipuzkera osotuari hamar urtez (1950-1960); nahiz eta Zaitegi eta Ibinagabeitia, bi idazle nagusiak oso zabalak ziren, eta eredu guztietako euskarak onartzen zituzten.
    Aita Luis Villasante (herri euskaratik hurbil, baina jasoago), Txillardegi (honek Mendiburu oiartzuarraren eta Duvoisin ainhoarraren ereduetan ikusten zuen batez ere protobatua), Gabriel Aresti, Koldo Mitxelena; Baionan bederatzi hilabetez (1963-1964) elkartu zirenak (Txillardegi buru), eta jakina denez Arantzazuko batzarrak izan ziren erabakigarriak.
    Prozesu aski luzea eta neketsua izan zen, euskaltzaleen artean, belaunaldien artean zauri ugari sorrarazi zuena (“h” dela eta ez dela, besteak beste) eta zorionez, arrakastaz burutua, nahiz eta arazorik gabea ez den, baina arazoak batez ere, euskara gutxi lantzen delako Euskal Herrian, besteak beste, hegemonikoak gaztelania eta frantsesa direlako…
    Juan Irazustaren dotrina horren hasiera ikusi, eta neuri behintzat asko aurreratu dugun sentipena gailentzen zait, beharrik, zorionez.

  • Patxi,
    Ulercen dut erraiten duçuna. Ez dut, hala ere, compartitzen.
    Nire ustez, solutionea Back to Leiçarraga da, Gabriel Arestiren hitzetan erran deçadançat.

  • Thomas Llewelyn Thomas hizkuntzalari galestarrak, Pierre Urteren Testamentu Zaharraren 1894ko argitalpenean idatzitako hitzaurrean, honela ikusten zuen kontua:

    When languages are strong, and have no fear of extinction, they are wonderfully hospitable to borrowed words, but when they become moribund and doubtful of the security of their tenure, a purism of diction is adopted and a literary style demanded which never characterized the languages in their best periods.

    I have seen this in modern Welsh writings. In the sixteenth and seventeenth centuries English words with Welsh terminations were freely admitted by the best writers, but now there is a reaction against such hospitality; obsolete words are resuscitated and new ones coined, so that the style of many literary Pharisees is so pure as to be quite unintelligible to their countrymen. This is also the case with modern Basque.

  • Gilentxo,
    Anhitz esquer!
    Automaticoqui itzulia:
    Hizkuntzak indartsuak direnean eta iraungitzeari beldurrik ez diotenean, zoragarri abegikorrak dira mailegatutako hitzekin, baina hilzorian eta haien edukitzaren segurtasunaz zalantzati bihurtzen direnean, ahoskera purismo bat hartzen da eta idiomak inoiz ezaugarritu ez zituen literatur estilo bat eskatzen da, bere garairik onenetan.

    Galesko idazki modernoetan ikusi dut hau. XVI. eta XVII. mendeetan, idazlerik onenek ingelesezko hitzak onartu zituzten libreki, amaiera galestarrekin, baina orain abegikortasun horren aurkako erreakzioa dago; hitz zaharkituak berpiztu egiten dira eta berriak sortzen dira, eta, beraz, literatura-fariseo askoren estiloa hain da garbia, non herrikideentzat nahiko ulergaitza baita. Hori da euskara modernoaren kasua ere.

  • Ahozko euskara indartsuago zegoen XVI. eta XVII. mendeetan, eta Juan Irazustaren garaian, hots, XVIII. mendearen lehen zatian, baina idatzia? Gipuzkoan, orduantxe abiatzen da gipuzkera literarioa Joseph Otxoa Arin eta Juan Irazustarekin, baten bat ahaztu ez bazait. Idatzia, beraz, hasmentan, lehen urratsak egiten. Landaguneetako apaizek-eta ahozko euskara ederki menderatu bai, guk baino askoz hobeki noski, baina idatzia? Latin eta gaztelania ikasketekin-eta euskaraz nola idatzi asmatzea ez zen erraza. Eta gorago aipatu diren sakratutasun kezkak eta. Eta batzuek gehiago asmatu zuten eta beste batzuek gutxiago.

  • Benat Castorene 2020-01-27 19:52

    Bai bainan, lagunak, ez du den mendren kentzen gure batuaren beharrari.
    Hitz falta dugunean, har eta etxeko dezagun kanpotikako bat bainan eskura daukagunean hobe da euskal hitz bat erabiltzea.
    Zer nahi gisaz, inportanteena da denek edukitzea egiazko Kultura hizkuntza komun bat, gure inteligentziarako poxulurik gabea.
    Gure batua edertzen badugu euskalki ikutu batekin edo antzinako euskara ikutu batekin, hanbat hobe.

  • Egia, Beñat, euskara batua da euskaldunok martxan dugun proiektu nazional (arrakastatsu) bakarra, eta nik haren alde egiten dut, nahiz ez gustatu espainolak hartan duen gehiegizko pisua eta sustatzen den neurriz gaineko garbizaletasuna.

    Garbizaletasun horren gaitz handienak, nire ustez, anbiguotasuna eta lexikoaren pobretasuna dira, zeren maileguak saihestearren adiera gehiegi esleitzen zaizkie hitz batzuei. Adibidez, “zuzendu” aditzak ordezkatu ditu: arteztu, adrezatu, dirigitu, korregitu, emendatu…

    Hitz horietako batzuk, gure zaharrek problema gabe erabiliak izan arren, ez daude onartuta batuan, eta “zuzendu” da batzuek batasunaren izenean bultzatzen duten alternatiba ia bakarra.

  • Patxi,
    Euscaraz iracurcen çuten haiec gaztelaniaz ere iracurcen cequiten.
    Cartilla ikastea asqui cen idazten ere jaquiteco.

  • Benat,
    Euscara batua, eguiatan, bethi eduqui dugu, Leiçarragaz gueroztic.
    Thokian thoki cerbait aldatzen cen, baina uste ohi dena baino gutiago.
    Leiçarraga ongui ikassi dugunoc gueroagoco textu guztiac erraz iracurcen ditugu, graphia cerbait aldatzen bada ere. Batuerazcoac barne.
    Alderancizco bidaia, ordea, ecina da. Batueraren bidez ez dira aurrecoac normaltassunez iracurcen ahal.

  • Benat Castorene 2020-01-27 21:34

    “arteztu, adrezatu, dirigitu, korregitu, emendatu…”
    “arteztu” eta “emendatu” Harluxeten badaude problemarik gabe
    Beste hiruak ez, egia da
    Bainan “dirigitu” badakit zer den nahiz sekula aditu. Proposatzen dizut “gidatu” Harluxeten dagoena zentzu berarekin.
    “Korregitu” uzten ahal ginioke “zuzendu”ri bainan den bezala ere ez da gaizki eta denek ulertuko dugu.
    “Gelditzen da adrezatu” ulertzen eta aurkitzen ez dutana.
    Ikusten ez dela hain katastrofikoa?
    Eni gehiago xifrikatzen nauena da nola erran “moins grand” tipiagoa arazotik eskapatzeko erran gabe.
    Bilatu behar ginuke beharbada Kepa Altonagaren aldetik iduriz Etxepare bezala dena erraiteko kapaz dena

  • Baiki, Josu
    Hala eman dute Iparraldeko hainbat idazlek:

    Espiritua izanen duzu idekiago, gutiago nahasia eta freskoago. SP Phil 92.

    Luzamendu horien ondoan kausi zintezke benturaz gutiago gai sakramenduaren errezibitzeko. Ch IV 10, 4.

    Beste hortz batzü gütiago xuriak. “Moins blanches”. Arch Gram 144.

    Gutiago gizon bihurtu naiz. SP Imit I 20, 2.

    Ez naiz hargatik gutiago iustu. Ch III 30, 5.

    Bertze bat ez gutiago ederra. He Phil 60.

    Neglijatzia ezta gutiago bekatu mortal. CatLan 4.

    Handia balinbazaitzu ere, ez da gutiago egia. Dv Lab 361

  • Benat Castorene 2020-01-27 22:00

    Erran daiteke? zinez?

  • Euskaltzandiaren iritziz, neurriz (EGLU-V, 275):

    “Zehaztasunaren izenean, ezin da sarritan antonimoa erabili. Eman
    dezagun bi pertsona guztiz pobreak ditugula begien aurrean. Orduan, ‘hain pobrea ez dena’ ez da, beharbada, eta zehatz hitz eginez, ‘aberatsagoa’. (….) literaturan, eta bereziki itzulpenezkoan, aurki daitezke gutxiagotasunezko konparatiboen adibide bakan batzuk (…) arazo honen aurrean gomendioren bat eman behar balitz, hau izango litzateke: modu guztiz mugatuan erabiltzea horrelako esamoldeak, zehaztasuna beste bideren batetik ezin salba badaiteke.

  • Benat Castorene 2020-01-27 22:28

    Milesker zueri esker
    Ni, lehen baino gutiago ignoranta naiz orai
    Egizue lo

  • Textu çaharrac aztertzeaz gain, erran behar dut ecen euscara batua onharcen dudala bethe bethean. Naffar Translator programmac euscara-naffarrera itzulcen daqui manera bicainean:

    https://sites.google.com/site/linguanavarrorum

    nafarrera-euskara versionea ere prestatuco dut hurrengo urtheetan.

    Orain escu artean dut Martin de Arzadunen bizcaierazco Doctrinaren lehen editionea 1731coa, digitalizatzecotzat.

  • Adibide modura, hona hemen, Andoni Egañac gaurco Berrian “Ihes” articuluaren naffar versionea originalaren atzean.
    Naffar Translator nire programnac liburu ossoac itzul ditzaque.

    XIX. eta XX. mendeetako jokamoduak direla horiek, zaharkituak guztiz; guztiok batera egin behar genukeela aurrerabiderik izatekotan; duintasuna ez dela euro batzuen gorabehera soila, sakonagoko zerbait baizik; urtarrilaren bukaeran hotz egiten duela eta ez dela sasoirik onena irteerarik gabeko abenturei ekiteko; orain ez dagoela lehen bezain argi nagusi-langileen arteko arrakala non eta nola zertzen den… Tankera horretako argudiodun diskurtsoak azaleratzen hasi dira hilaren hogeita hamarra eta grebarako deia hurbiltzen doazen heinean. Entzun eta irakurriko zenituzten. Eskapismo ariketa horietan, iritsi gara entzun-irakurtzera, guk ezetz, guk ez dugula kexurako eta protestarako eskubiderik. Munduaren hegoaldean jaio izateko zoritxarra izan bagenu, orduan baietz, jakina, bagenukeela. Harrigarria da zerbaiten alde edo kontra gaudenean, errealitatea gure neurrira bihurritzeko zenbaterainoko gaitasuna dugun frogatzea. Hemen grebarik ez dela egin behar argudiatzeko beste batzuen egoera okerragoan babestea ez da serioa ere. Ni baiezkoan nago. Ez dut uste greba tresna zaharkitua denik eta egiteko arrazoiak eta premiak behin eta berriz berritzen dizkigutela iruditzen zait. Zerbait aldatu behar da. Eta egonean egonda ez da aldatzen.

    XIX. eta XX. mendeetaco jocamoduac direla horiec, çaharquituac guztiz; guztioc batera eguin behar guenuqueela aurrerabideric içaitecotan; duintassuna ez dela euro batzuen gorabehera soila, saconagoco cerbait baicic; urtharrilaren bucaeran hotz eguiten duela eta ez dela sasoiric onena irteeraric gabeco aventurei ekiteco; orain ez dagoela lehen beçain argui nagussi-languileen arteco arracala non eta nola cercen den… Tanquera horretaco argudiodun discursoac açaleratzen hassi dira hilaren hogueita hamarra eta grevaraco deia hurbilcen doacen heinean. Ençun eta iracurrico cenituzten. Escapismo ariqueta horietan, iritsi gara ençun-iracurcera, guc ecetz, guc ez dugula quexuraco eta protestaraco escubideric. Munduaren hegoaldean jaio içaiteco çoritcharra içan baguenu, orduan baietz, jaquina, baguenuqueela. Harrigarria da cerbaiten alde edo contra gaudenean, realitatea gure neurrira bihurritzeco cembaterainoco gaitassuna dugun frogatzea. Hemen grevaric ez dela eguin behar argudiatzeco berce batzuen egoera okerragoan babestea ez da serioa ere. Ni baiezcoan nago. Ez dut uste greva tresna çaharquitua denic eta eguiteco raçoinac eta premiac behin eta berriz berritzen derauzquigutela iruditzen çait. Cerbait aldatu behar da. Eta egonean egonda ez da aldatzen.

  • Irazustarena 2020-04-05 12:18

    eutzi > utzi, bidi > bedi, leen > len, diuztegun > diegun, eskuetik > eskuitik… Bai, euskara zaharra(goa) da 1739ko ediziokoa.

  • diuztegu ez da diegu, derauztegu/dizquiegu baicic.
    1739co editionea ikusteric ukan duçu?

  • Irazustarena 2020-04-06 12:38

    Oraingoz ez (Azkue liburutegian dago?), baina han-hemenka bildutako aipamenak dira.

  • Gorago aiphatu beçala Loiolaco archivateguian dago 1739co editionea.