Joxe Mari Allur, bidelaguna: “Azulera (Argentina) iritsi nintzenean, sentitu nuenak, ez du preziorik”

Joxe Mari Allur, bidelaguna –

“Hamabost egun eman ditut Argentina aldean; hegoaldetik iparreraino zeharkatzeko denbora izan dut. Dena den, bada Buenos Airesko probintzian Azul izeneko herri bat.  Herri handia, 60.000 biztanle badira bertan. Hangoxea dut nik bidelaria, Elisabeth Etchegarai da bera. Buenos Airestik 300 kilometrotara dago Azul.

Goizeko 7.30ak aldera, Buenos Airesen autobusa hartu eta, eguerdian iritsi nintzen. Elisabethi aurrez deitu nionez, zain nuen bertan.

Hamabostetik behin Interneteko leihatilatxoan elkar ikusten ohituak, han elkartu ginen, eta besarkada hunkigarria izan zela esan behar dut.

Joxe Mari Allur, bidelaguna: “Azulera (Argentina) iritsi nintzenean, sentitu nuenak, ez du preziorik”
Joxe Mari Allur bidelaguna eta Elisabeth Etchegarai bidelaria

Elisabeth emakume saiatua eta kementsua da, azken aldian, bere saiakerari esker, euskararen jabe egin dela esango nuke, euskaraz hitz egiteko gai dela, alegia. Dena den, bere lanak bidelagunaren bultzada eta ahalegina behar zituelakoan, joan nintzen Azuleraino.

Euskaraz ikasten ari denak, edo bidelariak, bere basamortua pasa behar izaten du, eta guk, bidelagunok, eskutik heldu eta pazientzia handiz tira egin behar izaten dugu. Azulera iritsi nintzenean, sentitu nuenak, ez du preziorik.

Herria erakutsi zidan, eta nola ez, ‘Gure Txokoa’ euskal etxera eraman ninduen.

Han zebilen emakume talde bat, inurrien pareko, lan eta lan. Euskal Herria sentitzen dute eta maite dute, hori da eurekin izandako solasalditxoaren ondorioa.

Bidelagunak ere izan dezake bere basamortua pasa beharra, eta oraingoan, Azul izan daiteke oasia.

Ni euskalduna naiz eta euskaraz bizi nahi dut. Horregatik, ikasi nahi dutenei laguntzen saiatzen naiz”.

Eta zu? Zeren zain zaude? Egin zaitez BIDELAGUN! Lagundu euskara on line praktikatzen!

EMAN IZENA 

Joxe Mari Allur, bidelaguna: “Azulera (Argentina) iritsi nintzenean, sentitu nuenak, ez du preziorik”