Joseph Ochoa de Arin

Joseph Ochoa de Arin –

1713. urthean guipuzquerazco lehen liburuac ikussi çuen arguia. Orain, 300 urthe luce passaturic, berriz ekarcen derauçuegu digitalizaturic graphia originalean lehenengo aldiz. Eguiçu clic:

Joseph Ochoa de Arin

DOCTRINA CHRISTIANA

Joseph Ochoa de Arin (1672-1743) dugu liburuaren eguile. Latinerazco parteac ez ditugu digitalizatu eta, beraz, bazterrerat utzi ditugu momentuz.

Joseph Ordiciaco vicarioa içateaz gain, musicoa ere bacen. Guitarra barrocoraco toccata hauec, adibidez, youtuben ditugu ençungai. Irudiac estreinatu ciren egunecoac berecoac dirade:

https://youtu.be/FrS02yk3tg0

Josephen aita, Lorenzo Ochoa de Arin, Espainiaco Carlos II.aren idazcaria içan cen cembait urthez.

Iruzquinetan berce questione batzuc tractatuco ditugu.

 

Joseph Ochoa de Arin

 

Josu Lavin

NAFFARRERA

18 pentsamendu “Joseph Ochoa de Arin”-ri buruz

  • Josu Lavin

    Liburuaren hassiera:

    DOCTRINA
    CHRISTIANAREN
    TEXTOA

    PATER-NOSTERRA

    AIta gueurea, Ceruetan zaudena: santificatua izan bidi ceure icena. Betor ceure reinua gugana. Eguin bidi ceure vorondatea, nola Ceruan, ala lurrean. Eman eguiguzu egun gueuren egunoroco oguia. Eta barcatu eguizcutzu gueuren zorrac, gueuc gueren zordunai barcatzen diegun becela. Eta tentacioan erorten eutzi ez gaitzatzula. Baicican libra gaitzazu gaitcetic. Amen.

    AINGUERUAREN
    Salutacioa.

    AVE Maria graciaz betea: Jauna da ceurequin: Bedeicatua cerade zu andre guztien artean, eta bedeicatua da ceure sabeleco frutua Jesus: Santa Maria, Jaungoicoaren Ama, regu eguizu gu pecatariocgatic orain, eta gueure eriotzaco horduan. Amen.

    CREDOA, CEÑARI BES-
    te modu batez deritza:
    amabi Apostolu Santuen Symboloa

    1. NIc sinisten det Jaungoico Aita guziz poderosoa, Ceruaren, eta lurraren Criadoreagan.
    2. Eta aren Seme bacar, Jesu Christo, gueure Jaunagan.
    3. Ceña concebitu zan Espiritu Santuaren obraz, ta virtutez, jayo zan Maria Virginagandic.
    4. Padecitu ceban Poncio Pilatosen aguintearen (edo, poderioaren) azpian, izandu zan crucificatua, illa, eta sepultatua.
    5. Jaichi zan infernuetara, piztu zan illen artetic irugarren egunean.
    6. Igo ceben Ceruetara, an dago jarriric Jaungoico Aita guziz poderosoaren alde escuietic.
    7. Andic etorrico dà, viciac, eta illac juzgatzera.
    8. Nic sinisten det Espiritu Santuagan.
    9. Eleiza Santa Catholica, Santuen comunioa.
    10. Pecatuen barcacioa.
    11. Araguiaren resurrreccioa.
    12. Eta vicitza eterna. Amen.

  • Josu Lavin

    Aurreco çathian iikusten ahal denez, duela 300 urtheco guipuzquera eta gueuc erabilcen dugun naffarrera osso osso ancecoac dirade.
    Liburuaren editionea 1600 bat alecoa içan cen Udaletcheac ordainduricoac, ceinac erran nahi baitu ecen Ordiciaco etche bakoitzean ale bat egon cela urthe lucez.
    Çorci bat urtheco haurrec cartilla honen parte asco buruz ikassi behar ukaiten çuten communionea eguin baino lehen.
    Euscaldunac analphabeto içan direlaco contua contu hutsa içan da. Gueçurra.

  • Josu Lavin

    Euscal Wikipedian hauxe iracurcen ahal dugu Ochoa de Arinen obrari buruz:

    Luis Villasanteren ustez erdal lexikoaren mende agertzen da, baina baditu, aldiz, beste balore batzuk: (Gaztelaniaz) “Ochoa de Arín, al exponer la doctrina, echa constantemente mano de voces y vocablos castellanos hasta límites inverosímiles, y ésta es la única razón del veredicto condenatorio que hemos transcrito. (…) Pero una vez reconocido esto, también debemos decir que este libro, como en general todos los antiguos, tienen mucho que enseñarnos como maestros de lengua, sobre todo en el dominio de la gramática, conjugación, etc. El que para exponer el catecismo echen mano del argot o léxico románico usual en los libros castellanos, no obsta para que por otro lado manifiesten a cada momento el dominio y posesión perfecta que tenían de la lengua vasca, en que vivían inmersos sus autores” (1979, 121. or.).

    Eta neuc diot ecen Ochoa de Arinen euscara guztiz euscara normala dela, prejudicioric gabea aleguia.

  • Josu Lavin

    23 reactionario hassi dira eracusten aurpegui hasserreac.
    Mindu dira gaixoac.
    Ez dira 23 persona differente içan, hirur baicic.
    Ederqui daçaguzquit.

  • Josu Lavin

    mysterio hitza hirur janci differentetan agueri çaicu obratto eder honetan:

    mysterio
    misterio
    eta
    misteryo

    Azquena errore arguia da eta mysterio modura berridatzi dut.

    Larramendic, Villasantec eta abarrec jaquin behar ukan luquete ecen hitz hau latinerazcoa dela (grecquerari hartua) eta erdaraz beçala, euscaraz ere erabilia.

  • Josu Lavin

    Tolosaldeco Alquiça herrian jaiotaco Juan de Iraçusta aphaiçac 1739. urthean berce Doctrina Christiana bat arguitaratu çuen Iruñean. Liburu honec, bi mendetan, berroguei ta hamar bat editione eçagutu çuen, ceinari esquer milla eta millaca haurrec euscaraz iracurcen ikassi baitzuten. Erran beçala, euscaldunac ez ciren analphabeto. Hauec gueroagoco genio linguisten obra dirade.
    Computerizatuco dudan hurrengo liburua içanen da, erran nahi baita, graphia originalean.

  • Guztiz ados, Josu, euskaldun analfabetoarena mito hutsa da, edo gehienez ere azken bi mendeetako kontua. Kapanagak honela esplikatu zigun 1656. urtean (batura ekarrita):

    Zeren herria izanik hain banatua eta dauzkana etxaguntzak hainbat montaña eta haitz artean zeinda akudidu ezin lezakeen hainbat bider zein behar lukeen elizetara, euren maisu eta kura jaunak dotrina irakatsi ahal liezaieten, faltoso honetan egotea ez da marabilla. Baina izanik hirietan, etxaguntzetan gutxi irakurtzen ez dakitenak, liburu honekin edukiko du bakoitzak bere etxean maistrua irakatsiko diona zer egin behar duen, arrazoia zer den jakin dezanerean [dezanetik] eta Jaungoikoari Arima eman diezaion artean.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-23 17:43

    Josu,
    Nahiz originala samar zaren, zure iruzkinak preziatzen ditut.
    Egia da badela joera bat konplikatuegia mintzatzeko.
    Baina erraiten duzunean: “Consequencia palpablea da”
    Ez ote duzu exageratzen konbentzitu nahian?
    Alta ni bezain kapable zara erraiteko ” ondorioa haztagarria da”
    Joera hau estrapolatuz hemendik mende erdi bat euskara normalizatuko da, ez du diferentziarik izanen castillanoarekin.
    Bitxia dena, zu ere xapeldun izan zaitezke konplikazioan:
    “Ederto daçaguzquit”.
    Egin behar zinuke beste aplikazio bat horrelako aditz formak desglosatzeko edo despiezatzeko Hegoaldean erraiten den bezala.
    Adeitasunez

  • Beñat, kastillano huts-hutsa ez da, ezta?
    La conséquence est palpable.
    The consequence is palpable.
    La conseguenza è palpabile.

    Tartasek titulu hau ipini zion bere liburu bati 1672. urtean:

    Arima penitentaren occupatione devotac

    Akaso gaurko euskaldunek, beheko eran idatziagatik, hobeto egiten dute euskaraz Tartasek baino?

    Arima damudunaren zeregin jainkozaleak

  • Josu Lavin

    Gilentxo,
    Milla esquer, ecin hobequi explicatu baituçu.

    Benat,
    “Ondorioa haztagarria da” erabil neçaque problemaric gabe, baina “consequencia palpablea da’ hori da aurrenic bururat ethorri çaitana modu naturalean. Palpablea erran nahi badut, ez naiz hassico “euscarazcoago” omen den forma baten bilha.
    “daçaguzquit” hori berdin ethorri çait, eçagutzen ditut” baten ordez, ceren ari bainaiz pensatzen hasserre aurpeguia ipini duten horiei.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-23 18:56

    “Consequencia palpablea da”
    barkatu Gilentxo baina hau euskara biziki itsusia iduritzen zait, Euskara baino Latino euskara da.
    Sobera egon zen latina ikasten eta idazten
    Espero hau baino hobeto egiteko kapaz zela.

  • Josu Lavin

    Benat, Neuc ere viciqui estimatzen çaitut.
    Erraiten duçu:
    “Baina erraiten duzunean: “Consequencia palpablea da”
    Ez ote duzu exageratzen konbentzitu nahian?”
    Certan dira “gureagoac” “exageratzen” eta “konbentzitu” nire biac baino?

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-23 19:16

    Gilentxo ez zintudan ongi ulertu
    Bainan orai bi esaldiak ikusi ta, bigarrena nahiago dut ,
    Horretan ikusten da egileak zentzua ulertu eta entseiatu zen bederen euskaraz itzultzen
    Lehenbizikoan aldiz latina kopiatu du hitzez hitz batere akitu gabe
    Konprenitu gabe ere berdin egin zezakeen

  • Gilen Mejuto 2020-01-23 20:06

    Zenbat buru hainbat aburu, Beñat, denak ere errespetatzekoak.

    Nire iritziz, esaterako, Tartasen izenburua (lehenengoa) hizkuntza molde naturala da bere erregistroan, euskara bizi-bizi eta indartsu zen garaian eskribatua euskara besterik ez zekitenentzat.

    Bigarrena (neuk moldatu dut) guztiz artifiziala da, euskara eri eta hilzoriko baten erakusgarria, erdara ez bezalakoa izateko sortua, euskara bezain ongi, edo hobeki, erdara dakitenentzat idatzia.

    Nik uste dut ezen noizbait euskarak bere bizi-indarra berreskuratuko balu Tartasen moldea lehenetsiko luketela euskaldunek.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-01-23 21:13

    Othoi Gilentxo eta Josu lagunak enekin segizazue egundaino egiten duzuen bezala…artifizialki baldin bada ere, ene latina maila nahikoa ez da eta
    Anartean gau on biei

  • Josu Lavin

    vici eta vicitza bethi Leiçarragaren modura, hau da, berdin.
    bihotz, ordea, bethi viotz.

  • Josu Lavin

    https://www.dropbox.com/s/kncux4arqw7vqtk/Ochoa%20cerrenda.txt?dl=0

    Goico documentu honetan Ochoa de Arinec erabilitaco hitzen cerrenda.
    Alphabetizationean
    h lettra ez dut consideratu
    ç lettra z baliz moduan
    v lettra b bailicen
    y lettra i baliz beçala
    ñ lettra n bailicen
    Erdaratico hitz asco? Nire ustez copuru normala.

  • Josu Lavin

    https://zuzeu.eus/euskara/naffar-translator/

    Batueratic naffarrerarat automaticoqui.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude