Jose Mari Armentia: “Osakidetzari komeni zaio langileak ordezkatu ahala, elebidunak kontratatzea”

Jose Mari Armentia “Osakidetzari komeni zaio langile belaunaldiak ordezkatu ahala, elebidunak kontratatzea”

Euskarak osasungintzan duen egoeraz eta, batez ere, Lanbide Heziketako osasun arloan izan duen garapenaz jardun zuten atzo Aretxabaleta Lanbide Eskolan.

Jose Mari Armentia Osakidetzako giza baliabideetako zuzendariak eta Xabier Arauzo Osakidetzako Euskara Zerbitzuburuak, euskarak Osakidetzan azken urteotan izan duen garapenaz jardun zuten. Armentiak azaldu zuenez, “Osakidetzak euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartuta dauka”.

Jose Mari Armentia: “Osakidetzari komeni zaio langileak ordezkatu ahala, elebidunak kontratatzea”

Euskara, osasungintza eta Lanbide Heziketa izan zituzten berbagai atzo, asteazkena, Aretxabaleta Lanbide Eskolak antolatutako jardunaldian. Osasungintza eta Lanbide Heziketako ordezkariek hartu zuten parte ekitaldian: Jose Mari Armentia, Osakidetzako giza  baliabideetako zuzendaria; Xabier Arauzo, Osakidetzako Euskara Zerbitzuburua; Kepa Altube, Laneki – Jakinbai.eus-eko kudeatzailea; eta Rikardo Lamadrid, Lanekiko presidentea eta Aretxabaleta Lanbide Eskolako zuzendaria.

.

Lanbide Heziketa euskaraz

Jose Mari Armentia: “Osakidetzari komeni zaio langileak ordezkatu ahala, elebidunak kontratatzea”Azken urteotan aurrerapausoak egin dira Lanbide Heziketan euskararen normalkuntza lortzeko eta, arlo horretan, lan handia egin du Laneki elkarteak, Lanbide Heziketako euskarazko materialak sortuz 2001a ezkero. Horiek guztiak Jakinbai.eus webgunean biltzen dituzte eta azken urteotako garapenaz eta aurrera begira dituzten erronken inguruan hitz egin zuen Rikar Lamadrid Lanekiko presidenteak eta Aretxabaleta Lanbide Eskolako zuzendariak.

Lamadridek nabarmendu zuenez, “Euskal Lanbide Heziketak indar handia hartu du eta nortasun handiago bat emateko, Euskal Lanbide Heziketa Euskaraz egiteko aukera bermatu behar dugu”.

.

Euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa Osakidetzan

Osakidetzan ere aurrerapausoak egin dituzte euskararen normalkuntzari begira eta Jose Mari Armentia Osakidetzako giza baliabideetako zuzendariak eta Xabier Arauzo Osakidetzako Euskara Zerbitzuburuak eman zituzten aurrerapauso horien inguruko xehetasunak.

Osakidetzak euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartuta daukala azaldu zuen Armentiak eta zera gaineratu zuen: “Areago, premisa bezala daukagu euskarazko zerbitzuak eskainita, zerbitzu asistentzialen kalitatea hobetzen” ari garela. Halaxe jasota dago Osakidetzaren 2013-2016 epealdiko Plan Estrategikoan (4.5 helburu estrategikoa)”.

Armentiak azaldu zuenez, “aurrera begira espazio sozio-sanitarioak pisu handia hartuko du. Bertan, pertsonekiko harremanek garrantzi handia daukate eta giza harremanetan hizkuntza klabea da”.

Osakidetzaren kontratazioetan ere euskarak bere lekua izango duela adierazi zuen Armentiak: “Osakidetzari komeni zaio langileen belaunaldiak ordezkatu ahala, profesional elebiduna kontratatzea. Lan eskaintza publikoak (OPEak) aurreikusita daude datozen urteetarako”.

Jose Mari Armentia: “Osakidetzari komeni zaio langileak ordezkatu ahala, elebidunak kontratatzea”Xabier Arauzo Osakidetzako Euskara Zerbitzuburuak nabarmendu zuen Osakidetzan euskararen egoerak aurrera egin duela nabarmen azken 10 urteetan: “Lanbide heziketatik datozen ikasleen euskara-gaitasun datuek ere hori adierazten dute. Datu zehatzei erreparatuta, etorkizun hurbilean tendentzia horrekin jarraituko dugu: akreditazio modu berriak daude; ebentualen euskara maila finkoena baino hobea da; plazen ezaugarrietan euskara ezarri da gero eta plaza gehiagotan; eta kontratazioan euskararen ezagutza txertatuta dago”, gaineratu zuen.

.

Euskararen lau zutabeak

Azkenik, jardunaldia amaitzeko, Kepa Altube Laneki – Jakinbai.eus-eko kudeatzaileak euskararen lau zutabeen berri eman zuen:

  • Erakundeak eta legeak: kontratazioa euskara irizpideak/ Euskara planak eta hizkuntza planak/Legediak
  • Lantokia eta lantaldea: harremanak, hizkuntza konpromisoak, hizkuntza paisaia, enpresan egonaldiak
  • Baliabideak: aplikazioak, material didaktikoak, jakinbai.eus, harrera koadernoak, protokoloak, prozedurak,…
  • Hezkuntza eta bezeroak: eskaintza, matrikula, lantokiko prestakuntza, zerbitzua, eskubideak, kalitatea.
Jose Mari Armentia: “Osakidetzari komeni zaio langileak ordezkatu ahala, elebidunak kontratatzea”