Jendartea ala gizartea: ñabardurak eta hautua

Euskaltzaindia, euskara, gizartea, jendartea
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

9 pentsamendu “Jendartea ala gizartea: ñabardurak eta hautua”-ri buruz

  • Primerako erantzuna, bai hoixe!

    2 ataletan laburtzen da:
    a) “Gizarte” hitzak ez du inolaz ere emakumea baztertzen, bere jatorria ez delako “gizon artean”, baizik eta “gizaki artean”. Hau da, “entre humanos”.
    Beraz, ez pentsa “jendarte” esateagatik emakumeoi inolako mesederik egiten zaigunik.

    b) Nahiko lan dugu euskarari eusten, diglosiari aurre egiten, orain “moda” baten jarraikeriari kasu egiteko. Nahiko lan dugu erdaldunek “sozietate”, “gizarte” dela ikas dezaten, orain, are gehiago nahastu behar izateko (adib: gizarte langile=trabajador social)

    Hortaz, “gizarte” da hobetsi beharrekoa.

  • Andre gazte bat naiz, eta ergelkeri bat iruditzen zait “gizarte” hitzak baztertu egiten gaituela esatea.
    Aurreko mezuak dioen bezala, hitzak dioena da: gizaki artean.

  • Nazkagarria da feminismoaren izenean hizkuntzak erabat eraldatzea. Gazteleraz presidenta erabiltzeak ez du zentzurik inork ez duelako “caminanta, estudianta, cantanta, calmanta, lactanta” erabiltzen, neutroak diren hitzak feminizatzea tentelkeria hutsa da.

  • ganbaratxotik 2018-04-02 12:33

    a) Eta “gizaki” nondik etorri da?
    b) Eta iparraldean jendea, gizarteren tokian jendarte esaten ari dena betidanik, oker ibiliko da hortaz?
    c) Euskaltzain guztiak iritzi berekoak dira? Emakumezkoak ere bai?

  • “Jende” hitzak latinezko gens hitzan du bere sorburua eta familiaren arteko leinuarekin du zerikusia. Beraz, zuzentasun politikoa hizkuntzan ere ezarri nahi duzuenok matxistak edo xenofoboak izatea erabaki beharko duzue.

    Postmodernismo tentelaren menpean ez gauden pertsona normaloi berdin zaigu zer nolako etimologia duten hitz hauek.

  • ganbaratxotik 2018-04-02 20:23

    1. Jendarte eta gizarte erabiltzearen aldekoa naiz,biak ala biak. Baliokideak direnez, kontestuaren arabera bata edo bestea.
    2. Xabier Kintana-ri giza erro edo sustraidun hitz edo berba jatorra ahaztu zaio: gizajoa. Nik dakidala ez zaio inoiz ere andre, emazte edo emakumeari lotzen. Hauei gajo (gaxo) dagokielakoan nago.
    3. Aditua ez izanda ere uste 100 urte baino gehiagotan darabilte euskal hiztunek jendarte (iparraldean behintzat), beraz jatortasunari begiratzen bazaio puxtarri gehiago beharko lituzke. Neohizkuntza (gizarte), paleohizkuntza (jendarte). Bestetik, iparraldeko euskalkien hiztun gutxituekiko keinu polita izango litzateke zalantzarik gabe.
    4. Nago, hemen ere euskal sektarismoa azaleratzen zaigula: Sektore politiko jakinak erabiltzeko hautua hartu duenez ba jada ez du balio.

    • 1) Argi esan dute ez direla erabat baliokide.
      2) Ez da posible “neska gizajoa”, “emakume gizajoa”? Bai, noski posible da, nola bestela?
      3) Iparralden 100 urtez erabiltzen? Iturriren bat? Egia da, ez zara aditua.
      4) Ezker abertzaleak erabat onartua du “gizarte”. Berdintasun alorrean lan egiten dutenek beren soldata justifikatzeko eta postureo egiteko erabiltzen dute, baina ez gizartearen gehiengoak (hara, “gizarte” erabili dut!)

  • Juan Inazio Hartsuaga
    Juan Inazio Hartsuaga 2018-04-02 21:20

    Orotariko hiztegiak “sociedad” itzulpena ematen du, besteak beste, bai “jendarte”, bai eta “gizarte” sarreretan. Lehena iparraldean eta azkena hegoaldean gehienbat. Alde horretatik sinonimotzat jo daitezke. Halere, azken mende erdiko hizkera jasoan eta idatzian “gizarte” hobetsi ohi da, hegoaldeak izan duen pisu handiagoa dela eta. Duela urte batzuk berriz, hobespen hori aldatzeko saioa abian da, genero arrazoiak aldarrikatuta.
    Euskararen baitan suma daitezke hiru generoko egitura zahar orokor baten arrastoak: Maskulinoa, femeninoa eta neutroa, Aditzean, toka eta nokaren ondoan xuka dugu horren lekuko. Animalia izenetan ere berdin, artikuluan adierazten den bezala. Eta hiztegiak erakusten digunez, euskaraz gauzak,izan, neutroak dira berez, Honenbestez pentsa daiteke neutroa zela lehenesten zen modua, testuinguruak generoa zehaztea eskatzen ez zuenean.
    Indoeuropar kulturetan berriz, bi genero baino ez izateko joera dago,- maskulinoa eta femeninoa, alegia-, eta horrekin batera, neutrotasuna maskulinoaz adierazteko araua.
    Kolonizatuta gauzkan kulturaren eraginez, euskararen hiru generoko egitura hori pixkanaka ahuldu egin da eta biko egituraren eragina gero eta nabarmenagoa da. Hainbat adjektibok neutro izateari utzi diote : “Andre potola” edo “neska mimosa” errazago entzungo dugu gaur “andre potoloa” edo “neska mimosoa” baino. Baina ondo aurretik ere, aspaldidanik ari dira horrelakoak gertatzen: “Sehaska” eta “senide” hitz neutro moduan erabiltzen ditugun arren, garbi dago “sen” maskulinoren (“senar”, “seme”) garapenak direla eta bertan beraz termino maskulinoak bereganatu duela neutroaren esparrua. Hasi gintezke “haurride” proposatzen “senide” ordez, eta zerbait asmatzen “sehaska” ordezkatzeko, “haurraska” edo “umaska” hiztegian ez datozenez gero. Baina maskulinoa neutroaz jabetu den kasu guztietan hiztegia aldatu behar dugu, badugu galtza bete lan. Genero ikuspegitik, “senide” arbuiatzea baino interesgarriagoa iruditzen zait “senidetasuna” erabiltzea “anaitasuna” ugariak ordezkatzeko.
    Dena den, litekeena da “gizartearen” kasuan beste fenomenoa gertatua, hots, termino neutroa esparru maskulinoa hartua. Izan ere, guztiz onartua ez dagoen baina egiantzarik falta ez duen etimologia proposamen baten arabera, “gi-zon” edo “ki-zon”, “haragi-lurra” bezala itzuli beharko litzateke, eta nekazaritzarekin batera zabaldutako gizakiaren jatorri ktonikoaren mitoa adieraziko luke. Hori horrela balitz, “gizon” terminoa “pertsona” adieraerarekin sortu eta geroztik maskulino bihurturiko hitza litzateke, gero “giza” aldaeraz itzulbidea eginez neutrotasuna errekuperatu duena.
    Honenbestez ikus daiteke nola gauzak normalean, lehen soan diruditenak baino korapilatsuago izan ohi diren, eta beraz, nik esan behar banu, oso gordin eta nabarmen sexistatzat jo daitezkeen adierazpenez aparte, hobe hizkuntza pake-pakean utzi eta ukituren bat ematekotan, narotu, zaulitu eta bizkortzeko eman, auzitan jartzeko baino. Eta nosk, berezko neutrotasuna gehiago trakestu ez dakigun erdaren eraginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude