Jean Barbier

Jean Barbier –

Jean Barbier (Donibane Garaci, Naffarroa Beherea, 1875eco uztailaren 9a – Sempere, Laphurdi, 1931co urriaren 31) euscal idazlea içan cen. Aphaiz ikasquetac eguinic, 1898an aphaiztu cen.

Theologian doctore eguinic, Larresoroco iracasle icendatu çuten, eta Baionaco cathedraleco vicario içan cen guero. 1913tic aurrera Semperen retore içan cen.

Escualduna aldizcarico lanquidea, 1921ean Gure Herria aldizcaria sorthu çuen berce cembait lagunequin batean. Idazle joria içan cen hitz lauz eta versoz, eta theatroa ere landu çuen. Sari asco jasso cituen bere poemequin, Sara, Hendaia, Urruña, Buenos Airesen. Ancerti jostalari eta barregarria cerabilen: Sorguinac (1922), Çubietaco Debrua (1922), Ezquila xarmatua (1922), Causerac eta cruxpetac (1924), Xilincha sorguina (1924), Gauden escualdun (1926), Haurric ez! (1931), denac «Gure Herrian» aguertuac. 1924an Supazter xokoan arguitaratu çuen, hogeita borz iphuin, poema bat eta borz ancerqui lan bilcen dituena.

Osso chiquia celaric etcheco supazterraren ondoan aiton-amonen iphuin, canta, passadiço eta istorio anhitz aditu cituen, gueroago bere erara moldatu eta aberastuco cituenac.

Jean Barbier aphaiçac litteraturac dituen arlo asco uquitu cituen. Luis Villasantec gogorazten deraucu ecen garaztarra iphuinguilea, elheberriguilea, olercaria, musicaguilea, folkloreçalea eta comediographoa içan cela. Jaquina da arlo horietan guztietan eguin cituen lanac ez cirela neurri berean meritu berdinecoac içan. Iphuin sailari bagagozquio, Supazter xokoan lana aiphatu behar da lehembizi. Liburu hori berce litteratura genero batzuen lanez osatuta dagoen arren, hogueita bor iphuin ere bilcen ditu. Baionan, 1926. urthean, açaldu cen. Aita Villasantec dioscu iphuin hauec Axular handia bera gogorazten deraucuten çaporea dutela. Herrietan jassotaco kutsua darie. Era berean, sail horretan Ixtorio-mixterio deithu iphuin bilduma sarthu behar da. Baionan açaldu cen, 1929. urthean. Liburu chiquia da, eta herri iphuinez ossatuta dago: euscaraz eta erdaraz. Elheberri sailari gagozquiolaric, Piarres aiphatu behar da. Batzuec, bi tomotan eguinda dagoen lan honi, elheberri folklorista deithu deraucote. Bertan euscaldunen ohiturak, jolasac, jaiac, elizquiçunac, euscaldunec eguindaco guerrac, hiletak, ezconçac, eta abar, eracusten derauzquigu Jean Barbierrec.

Elheberri horren lehenengo çathia Baionan açaldu cen, 1926. urthean, eta bigarrena ere hiri hartan berean, 1929. urthean.

Beharbada, Jean Barbierren merituric handienetacoa euscarazco herri litteraturaren traditioneari atchiqui içana dateque, bai iphuina sorcen duenean, bai ancerquiaz herrietaco gende xumea ekarcen duenean, bai elheberri içan nahi duena eguiten saiatzen denean eta, orobat, olerquien eta cantuen bidez barneco sentimenduac eracusten dituenean.

Berçalde, garaztarra ez da euscara hitz berriez eta borchatuez çaildu nahi duen horietacoa.

Idazlanac HEMEN naffar graphian.

Jean Barbier

NAFFARRERA