Jasanezina… Edo ez

Jasanezina… Edo ez –

Jasanezina... Edo ez
Arg: Engin Akyurt (pixabay)

“Iruñeko Udalak are gehiago murriztuko du euskarazko eskaintza bere haur eskoletan”. Berdin dio noiz irakurtzen duzun hau.

“Nafarroako Gobernuak ez du azken lan deialdian euskararen ezagutza aintzat hartuko; bai ordea aleman, frantses eta ingelesarena”. Berdin dio noiz irakurtzen duzun hau.

Gure erakunde nagusiak behin eta berriz ari dira Nafarroa Garaiko euskaldunen hizkuntz eskubideak urratzen. Eta nik erranen nuke giro euskarafobiko hau jasanezin ari dela bilakatzen. Baina ez nago oso ziur.

Izan ere, batetik, euskalgintza saiatzen ari den arren, oraindik ez du lortu kaleko erantzuna erasoaren tamainakoa izatea. Eta bertzetik, Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztietatik inorendako ere ez da oraingoz euskaldunen eskubideen defentsa zeharkatu ezin den marra gorri bat.

Eta, zera, barkatu, gaur berriz okerreko hankarekin jaiki bainaiz. Berdin dio noiz irakurtzen duzun hau.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko urtarrilaren 27koa]

Jasanezina… Edo ez

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.

16 pentsamendu “Jasanezina… Edo ez”-ri buruz

  • Nafarrak oso fatxak dira, batzuk agerian eta beste asko, gehienak, disimuloan. Lotsa ematen dit erkidego horrek.

  • Euskagintza iratzarri beharko genuke. Nik uste dut, joan de 20 urte honetan apalduz apalduz joan dela.
    Bestalde, uste fut Gure seme-alabak ez ditugula euskadun izateko hazi. Hedonismorako gehiago bideratu ditugu borrokarako baino
    Oraindik garaiz gaude buelta ematen hasteko. Militante zaharrei dei eginen nieke lehenik, urtetan sarturik egon arren, plazara ateratzeko.
    Eta hori erdiesten dugunean, gazteak ere etortzen hasiko dira.
    Hemen ez dago jubilatzerik, eta bazterrera erretiratu zineten horiek, zatozte berriz borrokara

  • Benat Castorene 2021-02-07 08:44

    Irazarri beha dela “Euskagintza” edo euskalgintza? biak uler daitezke eta

  • “…bideratu ditugu borrokarako baino”, “…zatozte berriz borrokara”. Borroka, borroka, borroka… Zer borroka? “…bideratu ditugu euskaldun izatera baino”, “… zatozte berriz euskaraz bizitzera” izan beharko litzateke. Borroka UPNren aurka esan nahi zenuen? Beti horrela saltzen duzue, UPN dela arazo bakara baina ez. Nafarroan euskaldunek beraiek dute errurik handiena: errurik handiena oso klasistak izatea, zeharo inkultoak izatea eta UPNrekin batera, “euskaldunak badatoz” beldur surrealista disimuluan partekatzea. Lotsa.

  • Beñat: hiztegia begiratu, baina ez dut euskagintza topatu.

  • Che: barkatu, baina nik ez dut UPN aipatu. Hemen, hasteko eta behin, euskaraz bizitzeko, zuk zerorrek zere kabitxoa egiteko egunero borrokatu behar izaten da. Bai Che, borroka, hemen Nafarroan eta baita EAEn ere. Frantzian frantsa da eroso eta Espainian gazteleraduna. Guk euskaldunok oso gaitz dugu, eta galtzeko numero guziak ditugula uste dut

  • Benat Castorene 2021-02-07 20:05

    Bai huts sinple bat izango da, inportantziarik gabekoa.
    Bainan zuk, Che, zure erasoaldian, zer zentzutan erabiltzen duzu “klasista” hitza?

  • Zer zentzutan? Nafar gizartea oso tradizionalista izan da beti eta euskal mundua gutxietsi egin du eta egiten du, inon baino gehiago. Euskara EAEko kontu bat dela sinetsiarazteraino, eurena ez balitz bezala. Hartu Indurain adibidez, nafar guztientzat jainkoaren parekoa. Eta aztertu nolakoa den Indurain eta esango didazu orduan nolakoa den nafar gizartea. Xabierko Frantzisko santutegia, nafar izaeraren erdigunean, Arantzazu gipuzkoarren erdigunean dagoen bezala. Orain alderatu biak eta esango didazu nolakoa den nafar gizartea. Gero bai, zarata asko (gehiegi agian) ateratzen duen talde bat dago, euskaratik hurbil edo esan daitekeena, esan badaiteke, zeren hauek kapitalismoa, sozialismoa eta mundu berria berrasmatzen gehiago aritzen dira beste ezertan baino. Eta horixe da nafar gizartea.

  • Benat Castorene 2021-02-08 10:55

    Hau guzia da klasista izaitea? Ez nuen bakarrik asmatuko.
    Baina ongi ulertu balinbazaitut, ez diezu “klasista izaitea” bakarrik nafartarrei eta A-ri egozten ahal. Lehenik nafarrak anitzak dira eta bestetik denok gara guti edo aski “klasistak”:
    Erdi kalitutako xuberotar euskaldun egiazkoak, Nafarroako erresuma ospetsuaren sujeten ondokoak, EAEko autonomista errealistak eta arrakastasuak, lapurtar gaizoak ez ezik beharbada.
    Badugu denok naturalki gure burua aparta sentitzeko eta aldarrikatzeko joera. Batez ere beste euskaldunen kontra.
    Behar ginuke sentimendu zozo hori euskaraz hobeki izendatu eta guziz gudukatu euskal komunitatea berrosatu nahi badugu.
    Che, dena barka eta ahantz, ez bazaitut ongi ulertu .

  • Beñat, ez duzu ulertu. Klasista, ez diot euskaldunen artean, euskaraz bizitzen direnen artean. Baizik eta, nafar askok euskara zokoratu zuten, gizartean gora egiteko. Hori goiko klaseek erakutsi zieten egiten, eta behekoek kopiatu. Baina behekoek, goikoek baino bortitzago egiten dutela jartzen dira, toki guztietan errepikatzen den kontua da hori. Emaitza: gizarte klasista bat, non euskal mundua zokoratzeko beharra dagoen. Beste tokietan ere gertatu da hori, baina Nafarroan indar gehiago izan du horrek beste tokietan baino. Errealitate bat ari naiz deskribatzen, eta ez iraintzen. Nolakoa den nafar gizartea? Berriro diot, Indurain eta Xabierko santutegian arnasten dena, adibide garbiak dira. “Geroa Baik ez du euskara babesten!” kexatzen dira. Nola babestuko dute bada, nafar gizartea eta bere botoemaleak nolakoak diren ikusita!

  • Eta gizarte horretan, “kontuz! Euskaldunak datoz” delakoa ia denek partekatzen dute, batzuk agerian, besteak disimuluan, eta piskat estutuz gero ateratzen zaie. Beraz, euskaldun kontsideratzen direnak ere, “bai baino ez” joerakoak dira. Horrelako jendea, hoberena, pake-pakean uztea, “ez zaituztet molestatuko, baina zuek ere ez etorri molestatzera”. Nik “bai baino ez”-arekin ez dut ezer jakin nahi. “Bai” interesatzen zaidanean, eta”Ez” interesatzen zaidanean…. ba ez!

  • Benat Castorene 2021-02-08 15:58

    Bueno, erabat erratzen ari nintzan beraz, aurre-azken iruzkinean deskribatzen duzuna asimilazio prozezua bera da eta iparralderako berdin berdina erran zinezake. Handinahia, igo-nahia, anbizioa baita gehiengo frantziarraren aitorpen beharrarekin batera, denak ezinbestekoak dira beste motibazio sakonagorik gabe. Hauek berak dira euskal komunitatea abandonatzera bultzatzen gaituztenak.
    Barkatu baina azken iruzkina aldiz “kontuz euskaldunak datoz” delakoa, ez dut oraindik ulertu.
    Hasten naiz kezkatzen. Ni naiz bakarrik ulertzen ez zaituena? ala beste guziek ulertuarena egiten dute?

  • “Kontuz! Euskaldunak datoz!” esaldia UPNrena da, erderaz esanda, noski. EAEk Nafarroa bereganatuko duenaren beldurra zabaltzeko esaten dute. Ez zenuen inoiz entzun? UPNek esaten du, beldurra zabaltzeko, baina beste askok, ez esan arren, subkonszientean dute hori. Bitxia da, eh? Nafarrak dira euskal elitea, eta “euskaldunak datoz” erabiltzen dute. Gizarte hori noraino erorita dagoen isladatzen du. Horixe da nafar gizartea, deskribatzen ari naiz, ez iraintzen.

  • Benat Castorene 2021-02-08 17:40

    Eskerrik asko, orain banaiz.
    Ez “kontuz euskaldunak datoz” errannahia ez nuen ezagutzen eta ez dut uste gizakide bakarra nintzela iparraldean hau ez konprenitzeko.
    Zuzeun interesgarria litzateke euskal komunitate guziak ulertzeko moduan idaztea, edo, oraindik hobe, esplikatzea.
    Baina, gauden egoera kritikoan, hori erraiten edo pentsatzen dutenak euskal komunitatekoak oraindik ote dira? ez ote dute beste hautu bat egin behin betikotz?

  • Ez ote duten dagoeneko hautua egin? Nire ondorio berera iritsi zara. Hortxe dago koxka. Eta hori da deskribatzen dudana: interesatzen zaidanean euskalduna naiz eta interesatzen ez zaidanean beste zerbait naiz (navarro, español edo batek daki). Eta batzutan adarra jotzen ari ote zaizkizun pentsatu izan dut. “Hori asimilazioa da”, “ez dira errudunak”, eta Francok eragindako amaiezineko kaltea azalduko dute askok. Denbora dexente Franco hil zela, aitzaki hori jada ezin da ibili. Abizeb euskaldunak dituzte, herri-izen euskalduna duten herrietan bizi dira, euskaraz ulertzen dutela eta hitz egiteko ere gai direla esango nuke, eta zonalde euskaldunera ez pasatzeko bozkatzen dute. Asimilazioaren biktimak? Ez, modu konszientean hartzen dituzte erabakiak, gazteak dira, ez dute erabakiak hartzeko inolako arazorik. Bi horma dituzte: euskaldun eta mixto artean, mixto eta ez euskaldun artean. Hori munduko zein lekutan gertatzen da?! Hori ez da posible, euskaraz dakiten nafarren partehartzerik gabe. Hara hor gizartearen deskribapena.

  • Benat Castorene 2021-02-09 09:49

    Asimilazio ez da bakarrik linguistikoa eta politikoa, egiazko komunitate hautu historio bada ere. Parte batean baldintza sozio politikoek eragindua baldin bada ere, fenomeno pertsonal eta kolektibo kontzientea ere bada. Asimilitzen den gizakia ez eiki da bakarrik biktima nahiz askotan ibilaldi pertsonala hurbildik ikusita desenkusak badituen. Horrela erdikusten dut, umilatsunez, pertsonalki hunkotzen nauen fenomeno konplikatu hori.
    Ni ez naiz Nafarroaren ezpezialista baina deskribatzen duzuna badu antza hemen ikusten dugunarekin. Zona linguistikoetan zatiketa horretaz aparte. Artetik erraiteko, ezdakit, dagoeneko, udalerri bakar batean ere, gehiengoak onar lezakeen euskal zonaldean saikatua egoitea Nafarroan bezala. Ikusi behar dugu ez garela bakarrik biizitzen gure lurraldeetan baizik eta komunitate espainol/frantses batekin baizik, izan dadin euskal jatorrikoa edo arrotzekoa. Toki batzuetan gehiengoa du jada eta besteetan ez oraindik baina entseiatzen da lortzen. Izan ere borroka politikoaz gain bizitzarako borroka existentziala bada ere.
    Ez badugu hau ulertzen segituko dugu ezer entzun nahi dutenei zinkurinaka pleinitzen eta erreportxatzen, gu egunen batean desagertu arte.