Itziar Ituño Argian: “Madrilera joan nintzen lan egiteko aukerarik ez nuelako Euskal Herrian”

Itziar Ituño Argian: “Madrilera joan nintzen lan egiteko aukerarik ez nuelako Euskal Herrian” –

Interesgarria heldu da aste honetako Argia. Euskarari dagokionez, “Iruñearen euskalduntasunerainoko bidaia (Argiak 100 urte)”, Zigor Etxaburuaren “Etxerako lanak besteei jartzen”… eta honako hau: elkarrizketa Itziar Ituño aktoreari. Eduki interesgarri asko hiru orrialdetan. Hona hemen nire gustuko aipuak:

“Netflix tartean sartzea izan da erabakigarria, eta halako plataformek duten gaitasunaren berri bagenuen lehenago ere. Uste dut izan daitekeela bide interesgarria euskal ekoizpenentzat ere. Gertatu da, adibidez, “Handia”rekin eta “Errementari”rekin”.

“Plataforma asko dago, betiko telebistek ere jarraitzen dute. Aukerak biderkatu dira. Baina paradoxa bada ere, Euskal Herrian ez. Goenkale amaitu zenetik, euskal aktoreok oso aukera gutxi izan dugu telebistan lan egiteko”.

“Willy Toledori gertatu zaion moduan: ezin du bere bizimodua garatu bere ideia politikoak direnak direlako, eta hori oso larria da. Oso babesgabe daude. Gogorra da”.

? ARGIA: Urte askoan ez da telesailik egin Euskal Herrian (…). ETBko arduradunek diotenez, garestiegia omen da, ez omen dago ikuslerik…

? (…) Serieak inoizko gorakada handienean daudenean, ez dugu telesailik eskaintzeko. Sintomatikoa da, kate generalistek oro har ikusle pila bat galdu dute, nork bere erritmoan ikusten ditu edukiak plataforma hauen bidez, eta horretara moldatu beharra dago. Iruditzen zait ETB ez dela oso bizi ibili horretan.

“ETB1 sortu bazen helburu batekin, ez du inolaz ere bete. Gaur egungo gazteek, fikzioan, ez dute euskarazko erreferenterik. Mundu osoa dute eskura, gaztelaniaz, ingelesez, eta zaila da horrekin lehiatzea. Baina saiatu ere ez egitea lotsagarria da. Gainera, lehen, ez bazen hemen ekoizten, bikoiztu egiten zen gutxienez. Orain hori ere ez, pentsa”.

Euskarazko ekoizpenik ez, bikoizketarik ez, azpidatzirik ez… Azkenean, espainola, espainola eta espainola. Horra hor ETBren hautua. Hizkuntza gutxituek ez dute audientziarik ematen.

Itziar Ituño Argian: “Madrilera joan nintzen lan egiteko aukerarik ez nuelako Euskal Herria n” Itziar Ituño Argian: “Madrilera joan nintzen lan egiteko aukerarik ez nuelako Euskal Herri Itziar Ituño Argian: “Madrilera joan nintzen lan egiteko aukerarik ez nuelako Euskal Herri

3 pentsamendu “Itziar Ituño Argian: “Madrilera joan nintzen lan egiteko aukerarik ez nuelako Euskal Herrian””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude