Iturraspek ere, gazteleraz hobeto

Iturraspek ere, gazteleraz hobe –

Ander Iturraspek, denboraldia bukatu eta Athletic utziko du, txiki-txikitatik talde zurigorrian jokatu eta gero.

.

Bizkatiarrak, futbolariek azken aldian ohi duten moduan, gutun baten bitartez agurtu nahi izan ditu taldekide eta zaleak; euskalduna izanik, elebitan: gazteleraz eta euskaraz. Eta ez, honakoan ez dugu agurra euskara batura ekarri.

Iturrasperen agur mezuak berretsi du gutunak idazten dituzten futbolari euskaldunek arreta handiagoa jartzen dutela gaztelerazko mezuan euskarazkoan baino. Nola da posible 30 urteko euskaldun batek, 1989an Abadiñon jaiotako gazte batek, gazteleraz hobeto idaztea euskaraz baino?

Ez al da etsigarria?

.

* Bi bertsioak konparatzeko, klikatu hemen.

Iturraspek ere, gazteleraz hobe Iturraspek ere, gazteleraz hobe

Iturraspek ere, gazteleraz hobe

9 pentsamendu “Iturraspek ere, gazteleraz hobeto”-ri buruz

  • Bada, niretzat etsigarria zera da: Euskara Bat eta Bakar Monolitiko Hiperzuzenaren alde dugun jarrera masokista.

    Testuingurua guztiz informala eta pertsonala izan arren… kupidarik ez! Honegatik edo hargatik, denok bekatari, denok analfabeto! Horrelaxe gabiltza euskaldunok, idazteko ikaraz…
    Euskararari kolore eta bizitasun oro kentzen nola tematzen garen ikustea, gure furor prohibendi autosuntsitzailea, hori bai zinez etsigarria!

    Ondoko bideoan, Agurtzane Elordui andereak bikain azalten du zergatik idatzen duen Iturraspe jokalari ‘bekatariak’ etxeko euskara fonetikoan-edo:

    https://www.youtube.com/watch?v=x3YZsjZhpoc

    Osasuna eta askatasuna!

  • Insistentzia 2019-06-21 13:43

    Biak dira egia borobilak. Batetik Hezkuntza eta hizkuntza erakundeek erdipurdiko lana egin dute euskara batu estandar bat helarazten, eta euskal hiztunok ez dugu euskara ondo zaintzen, eredua edozein izanda ere (hitanoa, euskalkiak…). Eta aldi berean egia da zuzentasuna mantentzeko bidean askotan matraka eman eta eman aritzen garela, guztiok analfabeto bilakatuz eta, zenbait inguru sozialetan lotsa subkontziente bat sartuz. Hizkuntza erabilera onak gizartean zabaltze bidera, hauek ondo irakatsi behar dira, eta erreferentzia argiak mantendu, baina errealitate hutsa den erabilera traketsa oztopatu gabe ere. Bernardo Atxagaren hitzetan (hau nik desitsuratzeko arriskuarekin) asko produzitzen da baina ez dago euskarazko produkzio onak (filmeak, liburuak…) guztiongan zabaldu eta filtratzeko kanalizazio lanik. Ondo legoke euskaldunen %90ak ezagutuko dituen erreferentziak izatea.

  • Kataolatzek dioena izan liteke: hautu pertsonala izan da egiazkotasuna eman eta hurbiltasuna eragiteko. Hipotesi oso posiblea da, batez ere kontuan harturik, Ondarrun –ez dakit Iturraspe ondarrutarra den edo han bizi den– “Tintorerixi” eta halakoak errazago irakur daitezkeela “Tintategia” eta bestelakoak baino (errotuluak euskaraz jartzearren banatzen diren dirulaguntzen letra txikiaz eta horren inguruko hausnarketaz ere, halakorik bada, ez dakit ezer).
    Kontua da, ezen, hori guztiori ezagutu barik, beti geratuko zaigula zalantza: ea ez ote den ezgaitasuna; estandarrean idazteko, eta estandarrean idatziz egiazkotasuna emateko eta hurbiltasuna eragiteko ezgaitasuna. Iturraspe eta bere ohitura linguistikoak ezagutu barik, agian, errazagoa da euskaraz ondo alfabetatu gabea dela pentsatzea eta ez baliatutako euskarri digitalaren arabera egindako hautua dela pentsatzea; izan ere, euskaraz jarduteko gaitasunei dagokienez hain dira hezkuntzaren emaitzak txarrak eta orokorrak!

  • Marirrifartsu 2019-06-23 12:44

    Tira, gazteleraz ere ez nuke esango literato baten aurrean gaudenik. Fija zaitezte azentuazioan eta puntuazioan, eta infinitiboaren bidez egindako aginteran.

    Futbol jokalari bat da; ez idazle, ikerlari edo irakaslea. Agian okertuta gabiltzanak geu gara horrelako jendearengan geure haurren ereduak ikusten ditugulako. Alda dezagun hori.

  • Nola da posible Zuzeuko kazetari batek ez jakitea, 30 urteko euskaldun batek, 1989an Abadiñon jaiotako gazte batek, gazteleraz hobeto idatzi dezakeela euskaraz baino?
    Nola da posible ez jakitea Abadiñon erdara asko egiten dela, etorkin asko eta asko jasotako herria baita?
    Gaur egungo 30 urteko gazte euskaldun batek hobeto egiten du españolez euskaraz baino, Euskal Herriko ia edozein herritan. Telebista, irratia eta internet Abadiñora ere aspaldi heldu zirelako. Eta Ondarrura. Eta Mutrikura. Eta Atarratzera… Eta hedabide horietatik heltzen zaigun eskaintzaren %95 erdaraz dagoelako.
    Utzi Iturraspe bakean, eta galdetu EAJri ea zer nolako hizkuntza politika ari den egiten. Ea zein bazkide aukeratzen dituen. Eta ea euskararen egoerak pixka bat (un poco) ez ote duen kezkatzen.

  • Izo: nolako hizkuntz politika ari diren egiten EAEn? EGA titulua erregalatzen hasi behar duten Autonomia horretan?

  • Ez ba! Ez dut bideoa ikusi, ezta beharrik ere! Horrela idazten du ez dakielako bestela, kito! Eta horrela doakigu! Egun hauetan bai Euskadin, Vascongadetan aproposagoa da, ezbaierik gabe, bai Nafarroan, oposizioak egiten ari dira, “oposaketak” analfabeto anitzen ustez. Ortografia akasts bakoitzeko puntu erdi bat kentzen dute.Anitz iruditzen al zaizu? Niri gutxi.
    Euslkal gizartearen “elitea” analfabetoa bada….. akabo!

  • Orduan entenditu beharko nuke 30 ureteko euskaldun bat-edo, analfabetoa dela? Ez duela euskaraz eskolan ikasi? Ez dakiela eskribatzen? Baina hau zer ostia da?

  • Eta zergtik idazten du espainol batu perfektuan? Guk geure euskaltegian erraten dugun bezala, euskalduntxarra delako, ez euskaldunzaharra, dudarik gabe baztertu beharreko hitza, ez baitu ezer, deus ere adierazten. Bagara euskaldun osoak, eta bestalde, euskaldun direla erraten dutenak, más españoles que un botrijo, y analfabetos. Cuando han leido más de tres lineas en euskara?