[Euskararen (pro)bokazioa] Istorioa eta historia

[Euskararen (pro)bokazioa] Istorioa eta historia –

[Euskararen (pro)bokazioa] Istorioa eta historia

Euskararen erabileraren inguruko atala da Euskararen (pro)bokazioa. Helburua, gaur egun batez ere ahozko ereduaren kasu zehatzak aztertzea da.

.

ISTORIOA ETA HISTORIA

.

Abesti zaharrak dioen bezala:

> Hori bera da denen ixtoria / Herioak bardintzen handi txipiak / Zeren ilüsione bat bera da / Lürren gaineko gure pasajea.

Zer da, ba historia? Lurren gaineko gure pasatzea. Beraz, gertaera errealez ari garenean, historia aipatuko dugu, /h/ eta guzti.

Baina eleberri labur, ipuin, film edo halakorik sortzen badugu, edo gertaera baten narrazioa egiten badugu, erreala edo asmatua, orduan erabiliko dugu istorio /h/ gabe. Saretik:

> Sinuhéren istorioa Berlineko Papiroetako biren bidez ezagutzen den egiptoar ipuina da.

.

Euskaltzaindiaren hiztegitik hartuak:

[Euskararen (pro)bokazioa] Istorioa eta historiahistoria 1 iz. Gizadiaren (edo gizarte edo gizatalde baten) iraganaldiko gertaera gogoangarrien ezagutza edo kontakizuna; horrela kontaturiko gertaerak. Ik. kondairaHistoria orokorra edo orotarikoa. Ingalaterraren historia. Hirugarren Errepublikaren historia. Historia eta historiaurrea. Gure historiaren berri ez dakigulako. || iz. (Giza jardun batez mintzatuz). Musikaren historia. Euskal literaturaren historia. Jakintzen historia.

2 iz. Gizadiaren iraganaldiko gertaerak aztertzen dituen jakintzaHistoriaren iturburuak, tresnak, metodoak. Historia-ikerketak. Historiako irakaslea.

.

istorio 1 iz. Kontakizuna; bereziki, kontakizun laburraEbanjelioaren istorioa. Utz dezagun Piarres Adame bere zenbait istorioren erratera. Hamaika istorio kontatzen zizkien. Gezurrezko istorioak. Kontrabando istorioak. Hona istorio bat mila aldiz supazterrean aita zenari aditu dioguna.

2 iz. GertaeraArnegiko errekan istorio bat gertatu da.

istorio-misterio IpuinaIstorio-misterio batzuk, irudipen hutsezkoak.

.

Baina, zergatik /historia/ baina /istorio/? Hori beste saski bateko arrautza da. Istorio Ipar Euskal Herriko tradiziotik omen dator. Eta gertaera balio ere gordetzen du, Euskaltzaindiaren hiztegian ikusten denez.

Egunerokoan, beraz, eta ñabardurak ñabardura, /historia/ lotuago erabiliko dugu gertatutako zerbaitekin eta /istorio/, berriz, sortutako kontuekin.

/Historio/, ordea, baztertzekoa.

[Euskararen (pro)bokazioa] Istorioa eta historia