Argitalpenetako euskarazko eta gaztelaniazko bertsioei publizitate berbera ematerik ez zen onartu

argitalpenetako euskarazko eta gaztelaniazko bertsioei publizitate berbera ematerik ez –

Iruñeko Udalaren argitalpenetako euskarazko eta gaztelaniazko bertsioei publizitate berbera ematerik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan

IRUÑEKO UDALAREN ARGITALPENETAKO EUSKARAZKO ETA GAZTELANIAZKO BERTSIOEI PUBLIZITATE BERBERA EMATERIK EZ ZEN ONARTU, IRUÑEKO UDALEKO EUSKARAREN ORDENANTZAN

 

Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29tik indarrean dago. 2019ko maiatzaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak erabaki zituen AETren alegazioen inguruan. Egindako txostena Lehendakaritza Batzordean onartu ondoren, Udaleko Osoko Bilkuran onartu zen, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerraren botoekin.

26 alegazioetatik bakarra onartu zen. Hogeita bosgarren alegazioa ez zen onartu. Oro har, euskararen aldeko jarrera ez da nabaritzen txosten horretan.

HOGEITA BOSGARREN ALEGAZIOA.

10. artikulua: “Ele bitan eginen dira Iruñeko Udalaren eta haren sektore publikoa eratzen duten entitateen argitalpenak”

10. artikuluan bigarren pasartea gehitzea:

“Iruñeko Udalaren argitalpenei publizitate berbera eginen die Iruñeko Udalak (euskarazko bertsioei eta gaztelaniazko bertsioei)”

Arrazoia:

“El Plazaola”, “La Ciudadela”, eta “El patrimonio fortificado pirenáico” liburuekin gertaturikoa aurrerantzean saihestea. Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako helegiteen bidez Iruñeko Udalak euskarazko bertsioak egitea lortu omen zen (“El Plazaola” liburuarena, ziur), baina Iruñeko Udalak gaztelaniazko bertsioei emandako publizitatea ez die eman euskarazkoei. Horrela jokatuta, eta liburuak itzultzea zer nolako lana den kontuan hartuta, hausnar daiteke ez ote zen hobe ezer ez egitea.

IRUÑEKO UDALAREN EZEZKOA ALEGAZIOARI.

Alegazioa ezestea proposatzen da, errepikakorra izateagatik; izan ere, bere edukia ondoriozta daiteke hasiera batez onetsitako Euskararen Ordenantzaren Zioen Azalpenean eta IV. Kapituluan (Udalaren irudia) adierazitakotik.

ERANTZUNAREN BALORAZIOA.

Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioei publizitate berbera ematea ondoriozta daiteke Euskararen Ordenantzatik. Ongi erantzunda dago. Arazoa da aipatutako liburuekin hori ez zuela Iruñeko Udalak ondorioztatu, Nafarroako Administrazio Auzitegiak hori aginduta ere.

Gauzak behar bezala egiten ez direnean, ahalik eta zehaztasun gehien eskatzen du Euskararen Ordenantza batek. Iruñeko Udala ez dago horretarako prest. Berriz, borondate txarra. Zinismoa ere bai.

 

Iruñeko Udalaren argitalpenetako euskarazko eta gaztelaniazko bertsioei publizitate berbera ematerik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan

Administrazioan Euskaraz Taldea