Iruñeko haur eskoletan euskara eskaria egin duten familiei

Iruñeko haur eskoletan euskara eskaria egin duten familiei –

Iruñeko Haur Eskoletan euskara eskaria egin duten familiak informazio-bilera batera deitu dituzte, bihar asteartean, maiatzak 18.

Itxaron zerrendetan gelditu diren familiei, Iruñearekin muga egiten duten udalerrietako plaza libreen eta beste aukera batzuen berri emango zaie.

Haur Eskoletako Gurasoak taldeak adierazten duenez, “165 familia euskararik gabe geldituko dira Iruñan hurrengo ikasturtean behin-behineko zerrenden datuen arabera. Horretaz gain, familia kopuru zehaztugabe batek gaztelaniara jotzen jarraitzen du etsita, euskarazko plaza bat lortzea zaila ikusten duelako eta geografikoki gaizki banatuta daudelako. Hala ere, oraindik ere, euskara eskatzen da, baita onartzeko aukerak oso murritzak diren lekuetan ere”. Gaineratu dutenez, “Ez ditugu eskaintza eta eskaria baloratzen, euskara eskaintzen denean, eskatu egiten da. Euskara eskubidea urratua izaten ari da Iruñeko auzo askotan, batez ere Iruñeko hegoaldean, non zenbait haur-eskola topa daitezkeen bata bestearen ondoan, horietako bakar bat ere ez euskarazko murgiltze eredukoa”.

Diotenez, “familiek euskararen eskariari uko egitea eragin nahi dute. Badakite urte gutxiko tartea dela, jendea sartu eta irten egiten dela, kontziliazio arazoak daudela, hurbiltasuna lehenesten dela, haur- eskolak zerbitzu-kontzeptu gisa gaizki ulertzen dela,… Eta badakite ere, trabekin euskararen transmisioan eragiten ari direla. Euskarak, hizkuntza gutxitua den heinean, hezkuntza arautuan presentzia eta murgiltzea eskatzen du, baita etxean ikasita ere, eta are gehiago adin tarte horretan, non oso oinarri sendoak ezartzen diren ikaskuntza mota askotan, besteak beste, hizkuntzaren barneraketan. Horregatik, familiei eskatzen diegu ez dezatela atzera egin, eta, gutxienez, informatzera etor daitezela.

Haur Eskoletako Gurasoak informazioa biltzen ari da Iruñarekin mugakide diren udalerrietako haur eskola publikoetako plaza libreei buruz, beste aukera batzuekin batera. Adierazi dutenez, “Gure eskubideak aldarrikatu behar ditugu, baina baita baztertutako familia askori alternatibak eman ere”. Bilera Auzotegin egingo da (Etxarri Aranazko kalea, Txantrea), maiatzaren 18an 18:00etan, eta bertaratzea baieztatu beharko da helbide honetara idatzita: hegurasoak.harrera@gmail.com.

Iruñeko haur eskoletan euskara eskaria egin duten familiei“Zerbitzuaren doakotasun faltsuaren marketina” ere salatu dute. Diotenez, “Kanpoan geratzen diren familia gehien-gehienak oso urrun daude aparteko diru-sarrerak edukitzetik. Udalak, PSNren laguntzarekin, familia askorentzat matrikula erdi-doakoak izatea eragin du (jantokia kanpoan utzita), eta itxaron-zerrendetan geratzen direnek, berriz, zerbitzu pribatuak bilatu beharko dituzte, hilean 350- 500€ ordainduta. Neurri aurrerakoia al da hori?”

Era berean, salatu dutenez, Nafarroako Gobernuak “Iruñeko Udalak baino plaza gutxiago eskaintzen ditu eta ez du euskarazko murgiltze ereduko zentrorik eskaintzen. Bada garaia alderdi euskaltzaleek sinatutako Gobernurako Programa-Akordioan agertzen den eredu mistoen promozioari uko egiteko”.

 

Iruñeko haur eskoletan euskara eskaria egin duten familiei

2 pentsamendu “Iruñeko haur eskoletan euskara eskaria egin duten familiei”-ri buruz

  • Bukaerako, “eredu mistoen promozioa” zer da? Zer dute sinatua Geroa Baik eta Bilduk?

  • Eredu mistoa, euskal adarra eta erdal adarra ikastetxe berean bateratzea da, murgiltzea oztopatuz, espazio eta aktibitate komunak baitaude. Euskararen transmisiorako birus bat.

    Eta sustatzaile nagusia PSN da. Baina NG-ko alderdiek Akordio-Programatikoan hori sinatuta daukate, eta ez pentsa lotsagorritzen direnik. Geroa Bai eta Ahal Dugu-Podemos NG barruan daude eta IE-k kanpotik akordioa babesten du. Horri gaineratzen zaio, 0-3-tik haratgo eramatea eredu mistoa. Pentsa, murgiltze ereduko ikastetxeekin bukatzea.

    EH Bilduk aurrekontuak babestu ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude