Iruñeko euskarazko Haur Eskolen aldeko mobilizazioa GAUR

Iruñeko euskarazko Haur Eskolen aldeko mobilizazioa GAUR –

Haur Eskolak Euskaraz Plataformak mobilizazioa deitu du gaur, urtarrilak 29, 18.00etan, Nafarroako Hezkuntza Departamentutik, euskarak duen egoera larria salatzeko.

Iruñeko euskarazko Haur Eskolen aldeko mobilizazioa GAUR

UDAL GOBERNUAK HAUR ESKOLETAN EGINDAKO EUSKARAZKO ESKAINTZAK URRIA IZATEN JARRAITZEN DU

Udal gobernuak egindako haur eskola publikoen hizkuntza ereduari buruzko proposamenak ez du inondik inora Iruñean ematen den egoera larria orekatzen.

Beste behin ere, beren umeak euskaraz hezi nahi dituzten familiei oztopoak jartzen dizkie Navarra Sumak, eta haien gertutasun eta oreka geografikoaren aldarrikapenak ez ditu kontuan hartzen. Euskaldunak desplazamendu handiak egitera behartuko ditu, beste behin ere.

Agintariekin hainbat bilera egin dugu, eta gehienetan atera da Nafarroako Justizia Auzitegiaren epaia. Horren irakurketa propioa egin dute, eta azpimarratu digute bertan aipatzen diren eskoletan aldaketarik ezin dela egin. Printzearen Harresin euskara lerro bakar bat ezartzeak ez du inondik inora iruindarren beharra asetzen, ezta hiriko hegoaldean topatzen dugun euskara hutsunea edo euskararen basamortua konpontzen ere.

Gizartearen euskara eskariaren aurrean Navarra Sumak PSNren laguntzarekin, hainbat hizkuntza eredu nahastea erabaki du. Baina ez dugu adar jotzerik onartuko. Navarra Sumaren jukutria da, zurikeria, antzezlana. “Eredu mistoak” ez du oinarri pedagokikorik. Murgiltze eredua defendatzen dugu, euskara ikasteko tresna pedagogiko bakarra baita. Euskara bezalako hizkuntza gutxitu batek babes eremuak behar ditu gaztelera eta ingelesa bezalako hizkuntzek zapaldu ez dezaten, eta argi dago, murgiltze eredua dela babes eremu posible bakarra. Navarra sumaren jokaldia da euskara desagertaraztea ingelesa inposatuz.

Nafar gobernuko hezkuntza departamentuak du haur eskoletako hizkuntza eskaintzaren azkeneko erabakia. Aurrekoan azaldu genien gure gutxieneko proposamena. Iruñeko mapa bi ardatz erabiliz lau eremutan banatu, eta hauetako bakoitzean euskarazko murgiltze eredua duen haur eskola bat ezartzea. Ezin dugu gutxiagorik onartu.

Honengatik guztiarengatik, ostiral honetan, Urtarrilak 29, 18:00etan hezkuntza departamentutik aterako den mobilizaziora deitzen ditugu iruindarrak. Kalean euskarak duen babesa instituzioen eskaintzan ere islatu dadin.

Iruñeko euskarazko Haur Eskolen aldeko mobilizazioa GAUR