Interneten lehen hitza euskaraz

Interneten lehen hitza euskaraz –

Interneten dauden hainbat zerbitzuk zure datuak batzen dituzte. Onerako zein txarrerako. Esaten dute enpresa batzuek zutaz gehiago dakitela zure pertsona hurbilenek baino. Poltsikoan duzun txoritxo horrek zutaz dena esaten die konpainia handiei eta horiek badakite datu horiekin zer egin.

Hori jakinda, duela urte batzuk kanpaina bat egin zen euskal blogosferan, besteak beste, euskaldunak euskaldun bezala agertzeko interneten. Euskaldun guztiok euskara ez den beste hizkuntza batean jardungo bagina beti interneten, sarean ez ginateke existituko. Konpainia handi horiek gutaz paso egingo lukete. (Egun, euskaldunok jende multzo txikia izanda, enpresa askoren guganako interesa ere txikia dela ematen du).

Kanpainari Lehen hitza euskaraz izena jarri zioten. Nabigatzailea, bilatzailea, Interneten gehien erabiltzen ditugun zerbitzuak, gure gailuak, euskaraz konfiguratzera animatu nahi gaituzte kanpaina horrekin.

Urte berriko eginbehakoen zerrendarako; aurten interneten euskaldunago:

Interneten lehen hitza euskaraz

Interneten lehen hitza euskaraz
Firefox euskaraz erabiltzen dugunok badugu instalatzeko gehigarririk. Xuxen eta Euskalbar ezinbestekoak dira.
Interneten lehen hitza euskaraz
Chrome nabigatzailea ezin da euskaraz erabili. Hala eta guztiz ere erabili nahi baduzu eta euskaldun bezala Interneten agertu, ‘Lehen hitza euskaraz‘ gehigarria erabili ahal duzu.
Interneten lehen hitza euskaraz
Chrome nabigatzailean Euskalbar gehigarria ezarri daiteke. Dena den, oraingoz, 2018. urtearen hasiera horretan, ez dabil Firefoxen bezain txukun. Norberak lehenetsitako ezarpenak ez dira gordetzen.
Interneten lehen hitza euskaraz