Jaurlaritzak eta Topaguneak prestatutako ponentzia entzuteko eta ekarpenetan parte hartzeko aukera ireki da

HPSk eta Topaguneak aurkeztuko duten proposamena jarraitzeko aukera zabalik

Ostiral goizeko saioetara joateko aukera berria epearen barruan matrikulatu ezin izan dutenentzat

250 pertsonak eman dute izena matrikulatzeko epearen barruan. Ondorioz, inoizko parte-hartze kopuru handiena izango da aurtengo Udaltopen, Goiegi jatetxeko mahai guztiak betetzerainokoa. Ohiko izen-ematea joan den apirilaren 28an itxi zen, eta orduan aurreratu bezala, Antolamendu Batzordetik ostiraleko saioa jarraitzeko aukera zabaltzea erabaki da.

EHPSk eta Topaguneak aurkeztuko duten proposamena jarraitzeko aukera zabalikgun horretan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarrekin landutako proposamen berria aurkeztuko da. Xehetasun handirik ematerik ez badago ere, hizkuntza ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herriko herri guztietan eta elkarrekin lantzeko proiektua aurkeztuko da. Aurkezpena, Kike Amonarrizek lagunduta, HPSko eta Topaguneko arduradunek egingo dute, eta ondoren, parte-hartzaile guztiek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute horretarako propio prestatuko den ekarpen-saio batean.

Proposamena bertatik bertara jarraitzeko ez dago Udaltopen matrikulatu beharrik, baina derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea udaltop@gmail.com posta helbidean. Doakoa da, baina izen-ematea egiteko azkeneko eguna maiatzak 9a da

euskara, udalerriak, Udaltop

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude