Hizkuntz realpolitik-a (sandwich elebitasuna)

Hizkuntz realpolitik-a (sandwich elebitasuna) –

Hizkuntz realpolitik-a (sandwich elebitasuna)Hizkuntza ofizialak sanguitx baten erara erabiltzea oso ohikoa da politikari abertzaleen artean.

Sanguitx-elebitasuna dei dakioke (adituek zehaztuko): ele biak erabiltzen dira, baina bata (euskara) sarrerakoa eta bukaerakoa egiteko, eta bestea, espainiera / frantsesa mezua emateko, zein luzea den ere. Oso “gurea”.

Gehiago (eta sanguitxaren azalak meheago) Jeltzaleek, ezker abertzalekoek baino.

Horratx adibide egiazko eta fresko bat, Nafarroako erreserba ustez baskofonoan jasoa:

Arratsaldeon,

Con el objetivo de abordar la prestación de los servicios de recogida y atención de …, os remito una propuesta de convenio de colaboración con … junto al protocolo de actuación, tal y como han hecho otros municipios con otras asociaciones que actúan en esta materia.
A su vez, os convoco a una reunión de la mesa de trabajo el lunes 27 de noviembre a las 19:00hs. en la Sala de Reuniones del Ayuntamiento, para tratar los dos textos citados.

Fecha: 27/11/2017
Hora: 19:00hs.
Lugar: Sala de Reuniones del Ayuntamiento

Besterik gabe, agur bero bat.


……. alkatea/Alcalde de …….

Hizkuntz realpolitik-a (sandwich elebitasuna)

Oinezkoa

3 pentsamendu “Hizkuntz realpolitik-a (sandwich elebitasuna)”-ri buruz

  • euskaldun bat 2017-11-23 09:25

    Bai, oso ohikoa. Baina kalean ere oso ohikoa da amaieran “agur” esanez amaitzea. Nik ez dut aspaldi “adios” entzun. Nik uste RAEk ere azkenean bere egin beharko duela “agur”.

  • Bilbon, Gsteizen edo Iruñean oso ohikoa da “adios” entzutea. Baita norberak agur esan ondotik ere. Erdaldunek tinko zedarritzen dute euron eremu elebakarra.
    Gero, kaletarren eta alkate baten ardura ez dira berdinak, ala?

  • Hizkuntza izan nahi eta sanwitxkuntza besterik ez. “Euskarak egiten gaitu euskaldun” zaharretik “euskarak egiten digu hamaiketakoa” berrira. Bromatan hartu behar ez deprimitzeko eta eusten jarraitzeko, badago eta galtza bete lan. Etsi gabe eutsi!