Hirurehun karakteretako lehiaketa

Saure argitaletxearen eta Imartgine galeriaren eskuz datorren txapelketa berri honek orain arte euskaraz egin diren lehiaketa guztiak goitik behera aldatzen ditu, teknologia eta sare sozial berrietan oinarritzen baita.

Hirurehun karakteretako lehiaketa

Gaur egungo gazteoi izugarri gustatzen zaigu non gauden eta zer egiten gauden aldi oro kontatzea, baina ez dugu Interneta gure gaitasun literarioak hirurehun karakteretan erakusteko maiz erabiltzen. Tira, oraintxe dugu aukera! Idaztea gustoko duten pertsona guztiontzat sortu da 300 Proiektua. Ikusizko literaturako partaidetza-proiektu teknologikoa da gurea, baina zergatik “ikusizko literatura”?

Txapelketa honek literatura unibertsalari buruzko ezagutzak frogatzen ditu, hainbat testuetan oinarritutako marrazkiak aurkeztuz. Horieri begira hausnarketa egin behar da eta hirureun karakteretako esaldi bat sortu, beraien ideietan edo filosofian oinarrituz, modu erakargarrian eta testuekin bat etorriz.

Asmo handiko proiektu honek literatura eta sare sozial berriak erabiltzeko dagoen ohitura nahasten ditu, hare gehiago, euskaraz ez da inoiz honelakorik egin. Gainera, sari handiak irabazi daitezke: liburuak, e-komiki esperientziak eta 300 eurotik gorako diru sariak nagusientzat.

Parte hartzeko www.hirurehun.org web orrialdean sartu behar gara eta hantxe deskribatuko zaigu eginbeharra. Hain zuzen ere, hainbat testu eta garaietako pertsonaien marrazkiei begiratzea eta horiei buruzko hirurehun karakteretako esaldi bat idaztea. Proposatzen diren testuak hurrengoak dira, bata besteetatik oso desberdinak: Rinconete eta Cortadillo (Miguel de Cervantes), Capitaine Fracasse (Théophile Gautier) eta Huckleberry Finn (Mark Twain).

Lana errazteko lehenik eta behin, obretan oinarritutako hiru testu labur eta erraz aurkezten dira, istorioak barneratu eta pertsonaiak ezagutu ditzagun. Esaldiak amaitu ondoren, testuen gaineko galdera sorta txikia aurkezten zaigu, gure ezaguerak froga ditzagun. Egiten den lan guztia webgunean bertan aurkeztuko da.

Hamar urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte eta bi taldetan banatuko dira epaiketak, beraz, bi sari mota egongo dira. Alde batetik, 10-15 urteko lanak aztertuko dira; bestetik, 16-99 urteko jendeak bidali duen lanak epaituko dira.

Azkenik, aurkezteko epeari dagokionez, 2015eko martxoaren 1etik urriaren 18ko gaueko 00:00ak arte izango da.

Anima zaitezte! Lehiaketa guztiz dibertigarria da, gehienbat geure burua aztertzeko beste garai eta leku bateko pertsonaien burua aztertu nahirik gaudenean. Gainera, pertsonaia literarioei buruzko gogoetak egitean hobeto uler ditzakegu hain ospetsuak diren obra klasikoak.

euskara, gazteak, Imartgine, lehiaketa, Saure

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude