4 pentsamendu “HIKA: noka & toka”-ri buruz

  • Cerrenda horretan aguercen diren guehienac seculan ez dira erabili, ez ahoz ez eta idatziz ere, euscará euscara denetic.

    Batez ere impracticableac dira IEZAZKI contenitzen dutenac (hitanoric ez dutenac barne): diezazkieket, niezazkiekeen, bageniezazkizue, zeniezazkigukete, etc.

    Goicegui eta bi aldiz pensatu gabe erabaqui cituen Euskaltzaindiac hyperadizqui hauec. Gure classico guztiec IEZAZKIren ordez IETZA erabili dute. Batuerazcoei applicaturic: dietzaieket, nietzaiekeen, bagenietzazue, zenietzagukete, etc.
    Hau da, objectu singularrarequin Z (diezaiodan), eta plurala denean TZ (dietzaiodan), ceren ZKI erabiliz guero (diezazkiodan) ecin ahoscatuzco formac sorcen baitirade, cein fracassorat condemnaturic baitaude.
    Are hobeac lirateque DIEZODAN eta DIETZODAN forma laburrac.
    Oraindic garaiz gaude.

  • Gilen Mejuto 2017-01-03 21:51

    Kaixo! Eta idazle batzuek gabeko formak ere erabili dituzte: DEZON, DETZON…

    Asko dira adizki laburrak euskara klasikoan, gaurkoak baino askozaz erabilgarriagoak, nahiz eta agian maila jaso batean. Hala, adizki batzuek hiru erregistrotarako formak dituzte, adibidez: DAITEKE (estandarra), DAITE (klasikoa/jasoa) eta DAIKE (ahozkoa/lagunartekoa).

    • Baiqui, hala da.
      Ascotan autoreec orain forma laburrac orain forma luceac erabilcen daquite.
      Batueraren morphologiá guztiz çurruna da hassieratic, gorphu bat beçain çurruna. Lexicoan eta orain are syntaxian ere aldaqueta onuragarriac emaiten ari dirade.
      Içan onsa eta urthe berri on!

  • Gilen Mejuto 2017-01-03 21:56

    “I” gabeko formak esan nahi nuen, baina nola < I > idatzi dudan, testua etzanda jarri dit eta desagertu da.