Hezkuntzan, Euskara atala hil zorian

Euskara atala hil zorian –

Gasteizko IRALE irakastegiko klaustroak ohar batzuk zabaldu nahi ditu, Hezkuntzaren web orrian ekainaren 30ean argitaratutako ebazpenaren[1] aurrean. Ebazpen horren arabera, IRALEren bost irakastegietako bitarteko irakasleek ezin izango dute IRALEn jarraitu.

Hezkuntzan, Euskara atala hil zorian

  1. Ebazpen hau ildo bereko beste urrats batzuen segida da. Hezkuntza Saila, bere azken erabakiekin, baliabidez husten ari da Euskara Zerbitzua: IRALEn ez da irakasleen prestakuntzarako liberaziorik izango 2020-21 ikasturtean; era berean, auzitan dago Euskal Girotze Barnetegien etorkizuna.
  2. Neurri horrekin erabat ezinezkoa da 2020-21 ikasturterako IRALEri ezarritako eginkizun berriei aurre egitea, baita aurrerago, ohikoak berreskuratzea ere. Murrizketa horrek kolokan jartzen du Zerbitzu osoaren etorkizuna.
  3. Ezohiko ebazpenaren arabera, langileen herena IRALEn jarraitzeko aukera barik geldituko da; irakasle askok urteetan pilatutako gaitasuna eta eskarmentua alferrik galtzea dakar horrek.
  4. Gasteizko irakasle taldearen iritziz, ezin da pandemia erabili Euskara Zerbitzua desagertze bidean jartzeko. Hori dela eta, Hezkuntza Sailari hartutako erabakietan atzera egin dezala eskatzen diogu, eta berma ditzala euskarak Hezkuntzan premiazko dituen baliabideak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko uztailaren 1ean

 

[1]https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_ccss_prorrogas_20_21/eu_def/adjuntos/ccss_luzapena_20_21_irale_deialdia.pdf

Hezkuntzan, Euskara atala hil zorian