[Euskararen (pro)bokazioa] Hatxearekin jolasten

[Euskararen (pro)bokazioa] Hatxearekin jolasten >

Euskararen probokazioa

Euskararen erabileraren inguruko atala da Euskararen (pro)bokazioa. Helburua, gaur egun batez ere ahozko ereduaren kasu zehatzak aztertzea da.

Hirugarren proposamena:

.

H HIZKIAREKIN JOLASTEN (1)

Grafia hizkuntza bakoitzak bere hitzak idazteko era da. Ortografia, berriz, grafia hori kodetzen denean sortzen diren arau edo konbentzioek osatzen dute.

Bateratze prozesu horretan hartzen diren erabakiak arrazoi askoren araberakoak izan daitezke: etimologiaren araberakoak, ahoskatzeko moduaren araberakoak eta erabaki arbitrarioen araberakoak.

Euskaraz ere hala gertatu da, eta gure gaur egungo ortografia bateratuak 50 urte ditu betetzear. Euskara batuaren ezarpenaren pean, erabaki asko hartu dira eta gaur egun hein handi batean bateratuta dagoela esan dezakegu. Baina euskaraz ere erabaki arbitrario asko hartu dira. Eta arbitrarietaterik handiena, seguruenik, /h/ hizkiaren idazketak eragin du. Hainbat alditan jorratuko dugu gai hau.

.

1.- Hatz eta behatz

Jar dezagun sarean topatutako esaldi bat:

Ejerzitoaren kontrol ugari, Caguan-era bidean. Soldaduak adeitsu hatzamar lodiak erakutsiz.

Ejerzitoaren kontrol ugari, Caguan-era bidean. Soldaduak adeitsu atzamar lodiak erakutsiz.

Hatz eta behatz, biak /h/ hizkiaz idazten dira, baina haien eratorria den atzamar /h/ hizkirik gabe. Eta bide beretik atzapar, atzazal, azazkal

Zergatik behar dute /hatz/ hitzaren eratorriek /h/ hori galdu?

Baina, hazka ala azka?

Eta, bide batez, /behatz/ bakarrik erabiltzen ez dutenen artean, inork esaten al du hatz/behatz? Ala atzamar/behatz?

[Euskararen (pro)bokazioa] Hatxearekin jolasten

11 pentsamendu “[Euskararen (pro)bokazioa] Hatxearekin jolasten”-ri buruz

  • Egunotan, hain çucen ere, h eta h postconsonanticoen azterquetá eguiten dihardut.
    Armiarmaco classicoen artean 106 idazlan ditugu ceinetan consonante ondocoac aguercen baitira (ph, th, nh…), eta ceinetan h benetan aspiratua baita:

    https://www.dropbox.com/sh/l4mypkar4uskbvq/AACdsMSbJQeZPUSdLUMLfgPIa?dl=0

    Daquiqueçunez, neuc naffarreraz postconsonanticoac representatzen ditut. Eman deçagun aiphatu, ethorri…
    Baina casu batzuetan ez daquigu cehatz gorphutz edo gorputz idatzi behar dugun. Honetara dathor, bada, gaur amaituco dudan lan hau. Alaba ala alhaba? Senar ala senhar?
    Erabilera maiztassunac aguinduco du.

    • Ttuku-ttuku 2017-03-19 22:02

      Ez al duk nahiko hire artikulu zoldazuekin? Ritxirenak ere saboteatu behar dituk?
      Aurpegi haserreak hirekin heldu dituk, hire thonthakerien eskutik.

  • Ipharraldeco 106 liburu horietan erabilirico hitz cerrenda alphabeticoa prestatu dut:

    https://www.dropbox.com/s/ta2r6vyf6rl9lhw/AITHOR.txt?dl=0

    H ez da consideratzen, halaco modu batez non hatzapar eta atzapar elkarren ondoan aguercen baitira. Honela erraz jaquin ahal dugu cembat aldiz erabili den bata eta bercea.

    atzamar 0 aldiz
    atzapar 29 aldiz
    hatzapar behin
    azazkal 3
    hazazkal 0
    atzazal 0
    hatzazal 0
    azka 0
    hazka 13

    Beraz, Euskaltzaindia çucen dago punctu honetan.

  • Hacca (hache) batzuc ez dirade berce batzuc baino importanteago.
    Armiarmaco classico guztiac contutan harturic “bothere” hitza (eta derivatuac) 1200 aldiz, guti gora behera, aguercen da. “botere” (eta derivatuac), ordea, 60 bat aldiz.
    Argui dago naffarreraz bothere dela forma çucen bakarra. Eta horrela erabilico dugu euscalqui guztietan.
    Erabileraren contra batueraz botere hautatu dute, baina hau ez da gure problema. Hacca hori arbitrarioqui kenduta dago eta quitto.

  • dena den, nh, lh, th, kh eta abar finkatu nahi badira, corpus horretako numero absolutuetan oinarritzeaz gain, ez al lirateke kontuan hartu behar halaber hedadura, bilakaera, hedadura, iraupena eta gaurko erabilera, besteak beste?

  • Bittor Hidalgo 2017-03-19 22:05

    Ohartxo bat, Ritxi, EJERZITO hitzaren inguruan. Ez nirea, baizik Euskaltzaindiaren Hiztegikoa (sarean). Hal dio sarrerak:
    ejerzito iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ejerzito-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. armada eta gudaroste].
    Adeitasun guztiz
    Bittor

  • Gileni,
    Çure erranec cer pensatua eman deraucute.
    Bi criterio applicatuco ditugu haccadun hitzen establitzecotz:
    Lehena: 106 obra horietan forma erabiliena içaitea eta gutienez 54 obratan erabili içana.
    Bigarrena: Hala ez bada, ikussi behar da ea Leiçarragac edo Axularrec nola erabili duten.
    Adibidez, gorphutz hitzac lehen criterioa bethetzen duenez bera da egoquiena, nahiz Leiçarraga-Axularrec erabili ez.
    Mesedez, conforme ez baceunde, jaquinaraz ieçaguçu.