Harrotasuna vs. auto-gorrotoa. Honela ere adierazi nezakeen, baina paso, mus. Auto-gorrotoa asko aztertu da (aztertzen ari da) soziolinguistikan, baina harrotasuna ez horrenbeste (arazoa orokorra da: hizkuntza ordezkapena asko ikertu da, baina hizkuntzaren mantentzea ez, are gutxiago hizkuntzari hauspo berria ematea, hizkuntza biziberritzea, alegia). Parentesi bat soziolinguistikako frikientzat: Martin Sarmiento abade galiziarrak gorroto berba darabil XVIII. mendean zeri eta auto-gorrotoari erreferentzia egiteko.
Baina gatozen bada harrotasunera. Txepetxek autokonfiantza deitu zion honi eta normalizazioaren puntu gorena eman. Nago hori baino lehenago kokatu behar dugula, baina tira, ez nator hiztegi honetara beste egileek egin izan dutena kritikatzera. Autokonfiantza hori honela dakarte modu dibulgatiboan Garabidekoek: “hizkuntza komunitate osoak barneratu behar du egoera minorizatuan egon den bere hizkuntzak gaitasun eta ahalmen osoa duela bere behar guztiei erantzuteko”. Nago biziberritzeko lehen baldintza dela …
Izan ere, gutxitutako hizkuntza bat berreskuratzeko lehenengo eta ezinbesteko baldintza hiztunen nahia da, hiztunen benetako borondatea. Hizkuntza komunitateak bere nortasuna babestu nahi ez badu, asimilatua izateko prest baldin badago, kontzienteki edo oharkabean, ez dago ezer ere egiterik. Eta nik horri harrotasuna deitzen diot (izateko nahia edo prestigioa ere deitu ahal den arren). Eta uste dut harrotasun hau behin eta berriro, goiz, arrasti edo gauez, 24/7 elikatzen jarraitu behar dugula, gaur eta hemen, bihar eta hor.
Azken finean, harrotasun honek balio dezake galdera nagusiari erantzuten hasteko (inork ez du erantzun beterik, faktore askok eragiten dutelako eta, seguruenik, ezberdina izan beharko litzateke erantzuna komunitatetik komunitatera): zeintzuk dira bermatu beharreko gutxieneko eta ezinbesteko bizi-baldintzak, hizkuntza batek iraungo badu?
Harrotasuna (Atik Zra) –

Harrotasuna (Atik Zra)