Gutun zaharrak (1757) euskaraz

Gutun zaharrak (1757) euskaraz

Sud Ouest egunkariaren bitartez jaso dut berria; Ipar Euskal Herrian presentzia zabala daukan hedabide erdalduna da (ezagutzen ez duen norbait egotekotan, badaezpada).

Euskal Herriko ikerlari talde batek 1757an euskaraz idatzitako 50 gutun aurkitu ditu, eta informazio dezente bildu dute izkribu hauen inguruan. Lapurtarrez daude idatzita, eta 1757ko apirilaren 4ean Baionako portutik atera zen “Le Dauphin” itsasontziak garraiatu zituen Louisbourgera. Gotortutako herri hau Cape Breton uhartean (frantsesez Île du Cap-Breton, mikmakeraz Únamakika) dago, Kanadako Eskozia Berrian.

Gutun zaharrak (1757) euskaraz

1757. urtean ere baziren makina bat gerra munduan, baina gutunen testuinguruan kokatu beharrekoa “zazpi urtetako gerra” da, Frantzia eta Erresuma Batuaren artekoa. Louisbourg garai hartan frantziarren esku zegoen oraindik, eta bertan itsasgizon euskaldun ugari zeuden; tamalez, ez zituzten inoiz jaso haiei zuzendutako eskutitzak, gerra itsasontzi britainiarrek “Le Dauphin” atxiki zutelako helmugara iritsi aurretik. Ordutik hona, paperak eta tintak 300 urteko hautsa hartu dute beren bizkar Almirantego britainiarraren apaletan.

Hauek dira aurkikuntza egin duten ikerlari euskal herritarrak: Xabier Lamikiz, Manuel Padilla (EHU) eta Xarles Videgain  (L’Université de Pau et des Pays de l’Adour).

Beraz, euskara idatzizko komunikazioan erabiltzea ohikoa zela ikusi dezakegu. Lan honen inguruko azterketa sakona eta mardula, Lapurdum ikerketa aldizkariaren hurrengo alean irakurri ahalko duzue.

Gutun zaharrak (1757) euskaraz

3 pentsamendu “Gutun zaharrak (1757) euskaraz”-ri buruz