Gure hezkuntza sistemaren euskalduntasunaz

Gure hezkuntza sistemaren euskalduntasunaz –

Jexux Larrañaga Arriola ARGIAn.


Egun, D ereduaren irakaskuntza EAEn zabaldu eta orokortu egin den arren, ikasleriaren batezbesteko euskara konpetentzia linguistiko apala erakusten dute egindako neurraldiek, derrigorrezko eskolaldi amaieran ikasle guztiek lortu beharreko maila ez da lortzen, eta irabazitako gaitasunak ez du erabilerarekiko proportzio orekaturik islatzen, erabilera urriagoa baita. Horrez gain, eskolako hizkuntza ereduen baliagarritasunaren auzia dago, eta askoren ustez, indarreko ereduen porrota ere bai, euskalduntze maila eskasaren adierazleak direnez gero, eta gizarte egoera diglosikoaren indargarriak.

Gure hezkuntza sistemaren euskalduntasunaz

Hara nola, hizkuntzaren irakaspen hutsean oinarritu diren euskalduntze ereduek, testuingururik gabeko hizkuntza irakastera bultzatu duten eskola hein handienean. Euskara ikasteko motibazio instrumentala gizartean nagusituz joan den neurri berean, motibazio kulturalaren eta integrazionalaren nahia apalduz eta indargabetuz joan da. Ondorioz, euskalduntzea gaitasun akademiko formalean oinarritzen den hizkuntza irakaspenera murriztuta gelditu da, euskararekiko gogo beteko harremana lortu ezinik. Haatik, baieztatu dezakegu, konpetentzia apalaz gain, hizkuntza identitate ahuleko atxikimendua dela gure hezkuntza sistemak erdiesten duena, hots, erdal hiztun elebidunak sortzen ditu bere gehiengoan.

Horrek erakusten digu, hizkuntza irakaste prozesuaren kultur testuinguraketaren gabezia batetik, eta kultura transmisioaren ahulezia bestetik, hizkuntza/ kultura bien arteko haustura areagotu egin dela eskuz esku aritu beharra duen eskola/gizartean. Eta horrez gain, gizarteko diglosia egoera iraunkorrak zailtasun erantsia eransten diola gure gazteen euskalduntze prozesuari, hizkuntzaren erabilerari darion identitatea erdietsi ezinda; hizkuntzaren erreferentziazko mundu kulturala eta hizkuntza identitatea birsortu ezinda, alegia.

Haatik, kulturaren indarraldi baten premiaz aurkitzen den hizkuntza identitatea da gurea. Zeren gure ikasleen euskalduntasunaz ari garenean, ez gaude soilik euskara gaitasunaren alderdi akademiko formalaz ari, ezpada izaera baten fluxua bereganatzeko eta atxikimendu abegikor/egonkor bat sortzeko dugun hezkuntza ahalmenaz; kultur fluxu baten osagai kulturalek duten balio eta erakarmen ahalmenaz ari gara. Eta, aldi berean, belaunaldi berriei gogo eta bizi indar hori transmititzeko dugun ahalaz. Hezkuntza ahalmen horretan jokatzen da hezkuntza sistemaren arrakasta eta balioa, hizkuntza erabileraren elkarrekikotasunean eta osagarritasunean ernaltzen delako gure gazteen biharko identitate kulturala (hots, euskalduntasuna), hiztun subjektuaren baitan txertaturik baino haziko ez dena.

Hara zelan, hezkuntza sistemak egiten duen ekarpena hizkuntzaren normalizazio sozialean harago doa, eta soilik gaitasun linguistikoaren terminoetan planteatuz gero, ez da bideragarria izango; zeren bistan da horrek ez duela emaitza onik izan, hau da, proposatutako euskalduntzerako ereduek bere horretan mantenduz, ikasleen euskarazko gaitasunak are eta beherago egingo duela ondorioztatu dezakegu. Haatik, euskarazko hezkuntza eredu orokortua, inklusiboa eta bakarra hezkuntza sare osora zabaltzea hezkuntza eragileen premiazko erabakia da.

Eskolaren ekarpena eta eginkizuna, hizkuntzaren maila akademiko formala eskuratzetik harago, identitate baten fluxua (autokontzientzia) transmititzeko hezkuntza ahalmenean ere badago. Identitatea sortzeko ahalmen hori, ezagupen akademiko formaletik ez ezik, gizarte kulturalaren indarralditik sustatu beharko da, euskal kulturaren osagaiak erdiguneratuz eta bermatuz; euskaraz lan egin eta bizitzeko baldintzak sortuz, erronka hori gizarte osoarena baita. Hori liteke euskalduntasun bizigarriago bat lortzeko gizarte testuinguraketaren bermea, hizkuntza/kultura eta eskola/gizartea eskuz esku indar hartuta, eremu publiko soziofuntzionala euskaratik eraikiz, eta bertoko hizkuntzaren erabileraren normalizazioan lagunduz.

Izan ere, euskalduntasun kultural osoa lortzeko utopia integral baten partaide esanguratsua izan da eskola bere herriaren historian; eta bere jarduna gizarte ezinen itolarrian erdiesten duen arren, bidean izandako lorpenek, gizarte iraultza txiki bat direla sinetsita indarberrituz egin du aurrera. Bere on eta gaitzekin, lorpen eta hutsekin, egindako bidean dago hizkuntza biziberritzerako arnas luzeko erronkari egindako gizarteratze ekarpenik funtsezkoena.

Gure hezkuntza sistemaren euskalduntasunaz Gure hezkuntza sistemaren euskalduntasunaz

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Gure hezkuntza sistemaren euskalduntasunaz”-ri buruz

  • josu naberan 2022-11-27 19:22

    bAI,

    Egungo HEZKUNTZA-ITUNAK ezin eman gehiago: “derrigorrez-gainditu-beharreko-asugnatura”, horixe baita Euskera Hizkutza.

    Ez euskeraren historia, ez antropologia (penrsaera),ez egoera diglosikoare kiontzientzia… ez ezer: EUSKERA MANTXUA, BILUZIA.

    Baina galdera da: zergatik?
    1-Hezkuntza Itunak gehiagorako ez duelako emoten?
    2-Hezkuntza Itunaren araberako Euskeraren Programakuntza egiten duena ez delako kapaz bestelakorik egiteko?
    3-Ez duelako nahi bestelakorik egitea?

    Edozein gauza izan daiteke.
    Arazoa da Hezkuntzaren programakuntza SIL-SOILKI Administrazioaren esku uzten dela, eta hori ez dala bidezko (ela agian ez-legezko);
    Programakuntza ESKOLA_ KOMUNITATEAREN ESKU egon behar da: Administrazioaz gain, ikasle, irakasle eta guasoen eledunak, bederen.

    Hori ez dagoenez kontenplatuta ITUN barregarri honetan, egungo Alderdi Garaileen esku geratzen da programazioa eta beste guztia.
    Beraz, PSE/PNVren esku dago guztia. Esango nuke PSEren esku, zeren PNVek “arazo kulturalak” haren esku uzten baititu, PNV bera eonomia eta txantxuiluetara emana dagoelako.

    Horrela bada erroilo osoan, nola espero dezakegu euskel ikasleria motibatuta egotea “derrigorrez-gainditu-beharreko-asignatura horrekin?
    Zenbat eta ikastordu gehiago, txarrago, aspertuago, aborreziduago!
    Eta gero esanen dugu euskeraren moribazioa eta erabilpena beherantza doazela, edo mantendu bere horretan!

    “Evidente Mr. Watson”