Gure hatsa

Gure hatsa –

Gure hatsa
Arg: Kanaldude

Komunitatea hats bahiturik’ bere liburua hizpide izan zuen asteazkenean Ainize Madariagak. Zaldiko Maldikon izan zen hitzordua. Liburuan zuberotar baten bizipenak aipatzen dira: bost urterekin eskolan sartu, eta frantsesez aritzera behartu zuten. Horregatik, bi urtez mutu egon zen. Trauma horrek bere bizitza osoan eta bere osasunean izan du eragina. Euskara bahitu zioten, eta apnea eragin.

Berdin gertatu zitzaion Iruñeari. Mutu utzi zuten, gaztelera erabiltzera beharturik. Psikoterapeutarik gabe bada ere, hiri buruzagia ari da hatsa berreskuratzen.

Igandean apnea gainditu eta egun batez kokoek hartuko dituzte Alde Zaharreko karrikak. Mutu nahi bagaituzte ere, ozen altxatuko du ahotsa Iruinkokoak, kokobeltzak isiltzerik ez baitago. Eta horretan gabiltza, sortuz, euskaratik eta euskaraz, eraginez, gure hatsa berreskuratu nahian.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020 otsailaren 21ekoa]

Gure hatsa
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude