Goizeko ordu txikitan

Goizeko ordu txikitan –

Iker Tubiak

Goizeko ordu txikitako eztabaidek, normalean, ez dute deus konpontzen. Hala ere, halako bat kontatuko dizuet. Caldereriako tabernak itxita, Iruñeko Udalean ordezkaririk ez duen ezkerreko alderdi bateko kidearekin egin nuen Jarautarako bidea. Nola ez, ezin eutsi euskararen gaia ateratzeari. Gertatu zenak harrituko zaitu. Edo ez.

Gazte hark onartzen zuen gizona zenez gero, emakumeak zapaltzen zituela. Ez zuen arazorik ere onartzeko zuria izanda, arrazializatuak zapaltzen zituela. Baina, euskararekin? Ezetz. Ez zela zapalkuntzarik. Berak ez zuela errurik, txikitan ez ziotela euskara irakatsi. Ezin zela euskara eskatu lanpostu publiko gehienetan.

Solasaldia, noski, gaztelera batuan izan zen, zapalkuntzaren erakusgarri. Baina ikusi nahi ez duenak… Sektario deitu ninduen hiru bider. Zer uste dugu, euskaraz bizitzeko eskubidea dugula? Gero bakoitza bere xendan. Ondorioak oso bestelakoak badira ere, zapalkuntza guziek berdin funtzionatzen dute. Ea noiz lortzen dugun ezkerreko hauen begiak irekitzea. Hau da, euren pribilegioak alde batera uzten hastea.

Goizeko ordu txikitan

Goizeko ordu txikitan

Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude