Gizarte ongizatea

Gizarte ongizatea –

Alde guztietatik eragin digu birusak, eta etorkizun hurbilean zein ertainekoan, birusari aurre eginda ere, alde guztietatik eragingo dizkigute ondorioek.

Gizarte ongizatea

Testuinguru honek agerian utzi du pertsonak bizitzaren erdigunean kokatu behar direla eta gizarte-ongizateak izan behar duela ardatza. Eta, gizarte-ongizatearen hariari tiraka, burura datorkit birusak Europako estatu gehienetan itxialdiak eragin zituen unean bertan, bere burua giza eskubideen zaintzailetzat duen Europako Kontseiluak egindako oharra. Bertan herritarrei begirako gomendio garrantzitsuenen komunikazioetan “tokiko” hizkuntzak erabiltzeko eskaera egin zien estatuei, hizkuntza horietako hiztunen ongizateari erreparatzeko, hain zuzen.

“Tokiko” hizkuntzetan komunikatzea gizarte ongizatea bermatzeko elementutzat jo zuen. Finean, pertsonak erdigunera ekarri nahi baditugu, inoiz baino beharrezkoagoa da herritarren oinarrizko eskubideak bermatzea.

Zinez interesgarria, bai, “tokiko” hizkuntzen eta gizarte ongizatearen arteko lortua. Errepara diezaiotela, errepara diezaiogun!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko apirilaren 7koa]

Gizarte ongizatea

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusia