Gimenokeriak (5): Gimeno, migratzaileak, D eredua eta PAI programa

Gimenokeriak (5): Gimeno, migratzaileak, D eredua eta PAI programa – 

Gimenokeriak (5): Gimeno, migratzaileak, D eredua eta PAI programa

Migratzaileen seme-alabak eta maila apaleko ikasleak D ereduan

“Maila apaleko ikasleak gehiago matrikulatzen dira gaztelaniazko ikastetxe publikoetan, eta gaztelaniazko ikastetxe pribatuek ere D eredu guztiek baino maila apaleko ikasle gehiago hatzen dituzte, barnean direla publikoak eta pribatuak”. “D eredua ez da batere inklusiboa”.

Gimenok askotan salatu izan du D ereduan maila apaleko eta jatorri desberdinetako ikasle gutxi dagoela… eta arrazoi du. Oso zentzuzkoa da kezka hori izatea.

Baina zer egin daiteke ikasleen banaketa orekatuagoa izan dadin Nafarroan? Ba denentzat D eredua jartzea litzateke aukera bat: segregazioa bukatuko litzateke, eta denek ikasiko lukete euskara. Baina PSNk ez du inola ere nahi.

Beste aukera bat litzateke D ereduaren aldeko kanpaina handiak egitea, era guztietako jendea erakartzeko D eredura… Baina Gimenoren departamentuak ez du halakorik egin, eta, gainera, PSNren Gobernuak ez dio utzi Euskarabideari (Euskararen Nafar Institutuari) orain arte bezala D ereduaren aldeko kanpaina egitera. Ez dio utzi bere lana egitera, alegia.

Orduan, zer nahi dute Gimenok eta PSNk? Ez zaie gustatzen D ereduan migratzaileen seme-alabarik ez izatea, baino are gutxiago izatea. D eredua da gustatzen ez zaiena. Euskara da gustatzen ez zaiena.

PAI programa, segregazioa eta Gimeno

Gimenori D eredua ez zaio batere gustatzen, baina PAI eredua (ingelesez ikastea), ordea, sutsu defendatu izan du beti. D eredua segregatzailea omen da, PAI programa berriz… “PAIk ikasleen arteko segregazioa eta hezkuntza eredu elitista sortzen du”. Hala azaldu zion ZUZEUri Castejongo ikastetxeko zuzendariak. Castejongo ikastetxea PAItik ateratzen saiatu zen, baina Gimenok ez zion utzi, aitzakiak baliatuz, beti bezala (“San Adrianen bada gizon bat, deritzen zaio Gimeno, hitzak ederrak bihotza faltso…”).

Bideo honek oso ongi azaltzen du PAI programak zer dakarren, nahiz eta kutsu inperialista espainiar dezente izan (“espainiera munduan gehien hitz egiten den hizkuntzetako bat da”, esaten da; bai, zergatik ote?). Bestalde, bideoarekin euskaltzaleok badugu zer ikasi: eskola ez da aski, euskarazko aisialdia, ikus-entzunezkoak… ere behar dira.

Erreferentziak:

“Gimenokeriak” saila:

Gimenokeriak (5): Gimeno, migratzaileak, D eredua eta PAI programa