Gimenokeriak (4): Gimeno eta gainerako alderdi politikoak

Gimenokeriak (4): Gimeno eta gainerako alderdi politikoak   –

Gimenokeriak (4): Gimeno eta gainerako alderdi politikoak“Gimenoren jokabidea errespeturik gabea da, ahozko indarkeria erabiltzen du”, “ohikoa du oihukatzea, garrasi egitea, errespetua galtzea eta baita iraintzea ere, bai parlamentarioak, bai Hezkuntza Batzordean parte hartzen duten gonbidatu asko ere”. Ez dira nire hitzak; Geroa Baik, EH Bilduk eta Ahal Duguk esan zuten: “ez da ohiz kanpokoa; etengabea da”.

Argi dago Gimenoren izaera bereziak problemak ekarri dizkiola gainerako alderdi politikoekin. Baina haren politika euskarafobikoak ere bai? Ez dirudi. Mendigorriari D eredua ukatu zionean zalaparta izan zen, baina irudi du hortxe gelditu zela kontua.

SER irratik kateak Nafarroako lehendakariari egindako elkarrizketa batean, galdetu zioten:

“-Asko hitz egiten al duzue euskararen gainean Gobernu Kontseiluan?

-Egia esan, ez”. Zintzoki zioela zirudien.

Noticias de Navarrak EH Bilduko Bakartxo Ruizi egindako elkarrizketan, hark esan zuen:

“Gobernu hau ahalbidetu genuen aurrera egiteko (…). Gauza batzuetan lortu dugu, eta beste batzuetan, esaterako hizkuntza politikan, ez”.

Eta Izquierda-Ezkerrari argi dago Geroa Bairi, Ahal Duguri eta EH Bilduri baino gutxiago inporta zaiola euskara.

Euskara, sakrifikatu daitekeen peoia?

(Argazkia: Javier Bergasa, Noticias de Navarra)