Gimeno: Demagogiarik ez Tafallako Ikastolarekin

Gimeno: Demagogiarik ez Tafallako Ikastolarekin –

GIMENO: DEMAGOGIARIK EZ TAFALLAKO IKASTOLAREKIN

Gimeno: Demagogiarik ez Tafallako IkastolarekinHezkuntzako kontseilari Gimenok eragozpen asko sortu ditu eragozpenik ez zegoen lekuan. Hala izan da Pirinioaldeko ikasleekin, Tafallaldeko eta Zangozaldeko D ereduko ikasleekin, Leitzan ikasten duten herri txikietako ikasleekin…

Tafalla ikastolako kasuari lotuz, bertako ikasleak, 32 urtez, IruƱeko Iturramako institutura igaro dira Batxilergoa euskaraz egitera, autobus geltokitik hurbilena dagoelako. Orain, Gimenok institutu horretara joateko erraztasunak kenduko dizkie, eta ez zaie bermatuko bertan ikasi ahal izatea. Bakartxo Ruiz parlamentarioak konponbide bat eskatu, eta Gimenok erantzun zion: “Esaten ari zara ikastetxe PRIBATU bateko ikasleei aparteko puntuak eman behar dizkiodala institutu publiko batean ikasteko?”.

Gimeno kontseilaria: oso ongi dakizu Batxilergoa orain euskaraz ikasi behar duten tafallarrek ikastola izan dutela aukera bakarra euskaraz ikasteko, eta hori hala da zuk bezalako politikariek ahal duten guztia egin dutelako sare publikoan D eredurik izan ez dadin. Egia esan, zure kasua are okerragoa da: joan den legealdian ahal zenuen guztia egin zenuen FustiƱanako ikastetxean A eredua ere ez eskaintzeko, eta horren ondorioz elkarbizitza arazo larriak izan ziren herrian.

Berriki esan du Txibitek: “hizkuntza politika ez da bakarrik Funtzio Publikorako sarbidea: hizkuntza politika Hezkuntza ere bada…”. Bai, dudarik gabe, PSNren euskarafobiak alor asko hartzen ditu.

Hezkuntza politika euskarafobikoaren kontra egin nahi duenak, badu aukera heldu den ostegunean: ekainaren 24an, goizeko 11:00etan, Parlamentuaren aurrean, ELAk, LABek eta STEILASek deituta.

Gimeno: Demagogiarik ez Tafallako Ikastolarekin

Administrazioan Euskaraz Taldea