Gaztelera aberasten

Gaztelera aberasten –

Gaztelera aberasten

Iritsi zitekeen gauza zen, eta azkenean iritsi da. Kontaktu batek asteburu honetan helarazi didan dokumentu baten arabera, gaztelerak euskarazko hainbat hitz bereganatuko ditu aurki. Espainiako berri agentzia ospetsu baten zigilua daraman albiste bat da, eta bertan esaten denez, RAEk, (Espainiar Hizkuntzaren Erret Akademiak), euskarazko hitz sorta sartuko du, urtero urte hasieran egin ohi duen hitz berrien zerrendan.

Erret Akademiak dioenez, arras zilegia du hitz horiek espaiƱoltzat hartzea eta bere hiztegian espainiera baitliran argitaratzea, gaztelera hutsezko elkarrizketetan behin eta berriz agertzen direlako, baita euskaraz apenas dakitenen artean ere. Horregatik dio hitz horiek gaztelerazkoak direla jada, Euskal Herrian hitz egiten den gazteleraren lokalismoak hain zuzen. Eta noski, horrek gazteleraren fonetika eta ortografiara egokitzea dakar. Berri agentziaren dokumentuak hiztegiaren sarrera berriotako bat erakusten duen irudi bat dakar, hemen erakusten dugun irudia hain zuzen, bati baino gehiagori begietako mina eragingo dioena zinez. Baina ez da bakarra halere, zerrenda luze bateko aurrena baizik, eta agidanez, bigarren hitz zerrenda ere prestaturik omen dago, aurrenekoak eragitea espero den haserrealdia baretu ondoren plazaratzeko, agian 2019ko hitz berrien artean.

Albisteak, joan den abenduaren 4ko data du, eta ordu batzuz baino ez omen zen ikusgai egon. Une honetan ez da berri agentziaren web orrian ageri, eta ikusgai zegoenean egindako artxibo inprimatua da, geratzen den froga bakarra. Hemen ikusgai.

Desagerpen azkar horrek zer pentsa ematen du. Madril eta Gasteizen arteko harremanak hain ezti eta gozo diren une honetan, litekeena da adiskidantza giro hori ez hondatzearren kontua estali izana, edo areago, apur batean hozkailuan sartu izana. Dena den, eztei bidaia betirako izango ez denez, gogoeta egin daiteke, euskararen erabilpen erritualak labur barru, euskararen hainbat hitz, gazteleraren “lokalismo” bihurtzera eramango duela ezin bestean. Erabilpen erritual horren zaleak, orain arte horrenbestez euskaraz ari direla uste duten horiek, aurki ikusiko ditugu zaputzetan. Hil hurrena ohean, familia kitarra joz eta arrotza burla eginez. Noiz arte?

Gaztelera aberasten

Zer duzu buruan “Gaztelera aberasten”-ri buruz