Gaztelania = errespetua

Gaztelania = errespetuaGaztelania = errespetua. Nahiko zeresan sortu dute PPko Javier Garciaren adierazpenek. Nafarroako hezkuntzako lan eskaintza publikoari buruzko eztabaidan, euskararekin lortutako kristoren perlak bota ditu; itxuraz, harrituta geratu da legebiltzarkidea sindikatuek euskaraz hitz egin zutelako: “Errespetuagatik, gaztelania erabili beharko zenukete, parlamentari gehienek entzungailuak jarri beharrik izan ez ditzagun”.

Adierazpen horrek sare sozialak aztoratu ditu. Twitterren, ugaritu egin dira #JavierPonteLosCascos traolarekin idatzitako txioak. Jende askok erantzun dio Garciari euskara ikas dezan eskatuz eta, bitartean, entzungailuak erabiltzeko esanez.

Hori gutxi balitz, Garcia nahastu egin zen bere interbentzio hasieran; “atónito” (txundituta) esan beharrean “atónico” esan zuen.

Hemen txio batzuk:

Ahotsaren bideoa:

2 pentsamendu “Gaztelania = errespetua”-ri buruz

  • Albako dukearen ondorengoak gaztelauentzat errespetu eske! Nafar hizkuntza deusestatu eta gero! Mundua aldrebes! Eta gainera ez dabil txantxetan ez horixe!

  • Euskaldun bat 2016-01-31 19:35

    Konkistatzailearen arropuzkeria beste behin! Madrileko kongresuan ez dago kaskorik, zuzenean isilarazi eta kanporatu egiten zaituzte.