fatigatu

fatigatu –

Eta hori eçaguturic Iesusec dioste, Cergatic fatigatzen duçue emazte haur? ecen obra ombat enegana obratu du.
Mattheo 26:10 Leiçarraga

dioste = diotse

ombat = on bat

Hirur modutara erabili içan da aditz hau euscaraz: fatigatu, fatigadu eta fatigatü.

Hitz internationala da ossotoro:

fatigar v to fatigue; also: to weary, tire, etc.
Hence: fatiga; fatigante; fatigabile-infatigabile-infatigabilitate; fatigate

fatigatu

NAFFARRERA

6 pentsamendu “fatigatu”-ri buruz

  • Iñaki Segurola cendu berriaren Orotariko Euskal Hiztegian:

    https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=151957

    fatigatu.
    (-du Lcc).
    Fatigar(se); molestar.
    Hire alabá hil duk, zergatik fatigatzen duk majistrua? “Travailles” . Lç Mc 5, 35. Zergatik fatigatzen duzue emazte haur? ezen obra on bat enegana obratu du? “Donnez-vous fâcherie” . Lç Mt 26, 10 (cf. Lç Mc 14, 6, s.v. fasxatu). Zatozte enegana fatigatuak eta kargatuak zareten guziák. Ib. 11,28. Jan baga fatigadurik. Lazarraga (B) 1200vb. Urte bat eta bi, bost eta amar / kastadu egian desditxaduak, / beti bere minaz fatigaduak. Ib. (B) 1154rb. Aparta lezan […] akulu gaixto hura, zoiñek xoflestatzen eta fatigatzen bainundian. Tt Arima 39. Fatigatürik beikira / gitian repausa. Xarlem 474.

  • Aditz hau transitivoa edo pronominala içan daiteque gure inguruco hizcunça romanicoetan.

    fatigatzen dut
    fatigatzen naiz

    Trincoqui ere jocatzen ahal dugu:

    dafatigat
    nafatiga

    ni nafatiga = yo me fatigo
    edo
    harc ni nafatiga = él/ella/ello me fatiga

    naTHOR / naKAR beçala, baina erroa berdina (-fatiga-) bietan.

    Ez dut uste nehorc erabilico dituenic honelaco aditz “berri”ac, baina valio dute eta egoqui dirade, nire ustez, euscal aditzaren mechanismoa hobequi explicatzecotz.

    fatigatzen duc / dun
    fatigatzen haiz

    dafatigac / dafatigan
    hafatiga

    hi hafatiga = tú te fatigas
    edo
    harc hi hafatiga = él/ella/ello te fatiga

    fatigatzen du
    fatigatzen da

    dafatiga (casu bietan)

    hura dafatiga = él/ella/ello se fatiga
    harc hura dafatiga = él/ella/ello le/la/lo fatiga

    Bihar pluralac GU/GUC, ÇU/ÇUC, ÇUEC/ÇUEC eta HAIEC/HAIEC.

    ÇU/ÇUC horrec bethi plural itchuraco formac ditu, egun singularra denarren, ÇUEC/ÇUEC sorthuaz guero.

    Adeitsuqui

  • NOR pluraletan TZA sarthu behar da:

    dafatigagu = fatigatzen dugu
    gafatigatza = fatigatzen gara /gaitu

    dafatigaçu = fatigatzen duçu
    çafatigatza = fatigatzen çara / çaitu

    dafatigaçue = fatigatzen duçue
    çafatigatzate = fatigatzen çarete / çaituzte

    dafatigate = fatigatzen dute
    dafatigatza = fatigatzen dira / ditu

    NORC harc denean, coinciditzen da NOR formarequin. Adibidez:

    gafatigatza = gu fatigatzen gara
    gafatigatza = harc gu fatigatzen gaitu

    Adeitsuqui

  • NOR(-NORC)
    Hirugarren personac DA (dathor, dakar) orainaldian eta CE iraganaldian (cethorren, cekarren)

    Orainaldia

    na, ha, ga, ça eta ça-te
    nathor, nakar
    etc

    Iraganaldia

    Luceac

    ninda, hinda, guinda, cinda eta cinda-te
    nindathorren, nindakarren
    etc

    Laburrac

    nen, hen, guen, cen eta cen +te
    nenthorren, nenkarren
    etc

    NORC-NOR
    ne, he, guene, cene eta cene+te
    *nethorren, nekarren

    NOR plurala denean TZA sarcen da. L, N eta R ostean ÇA.
    *nethorçan, nekarçan
    etc

    + NORC marcac
    + NORI marcac
    + QUE

    Oharra:
    *nethorren ençuten ahal da nenthorren çucenagoaren ordez
    *nenthorçan, ordea, ez dut behin ere ençun edo iracurri.

    norc-nor modura ethorri aditza berez ez da existitzen. Hala ere, litteraturan aguer litezque, edo chancha modura.
    Adibidez:
    Ni nenthorren = ni ethorcen nincen
    Nic *nethorren = nic *ethorcen nuen, hau da, ekarcen nuen
    Nic *nethorçan = nic *ethorcen nituen, hau da, ekarcen nituen

    Adeitsuqui

  • Zeu eta zeure bakarrizketak, autoiruzkinak barne, bai zaretela “fatigosoak”, Josu. Edozein aitzakia da on zeure idiolektoari hauspoa emateko, dela Segurolaren heriotza.dela edozer.

  • Irune,
    Fatigaturic baçaude, jessar çaitez lassaiquiro eta arnasa har eçaçu saconqui hirur aldiz.
    Bakoitzac daduca bere idiolectoa:

    https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Idiolekto

    Adeitsuqui

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude