Familien herenak euskara aukeratu du Iruñeko Haur Eskola publikoetan

Familien herenak euskara aukeratu du Iruñeko Haur Eskola publikoetan –

Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak atera berri diren Iruñeko haur eskola publikoen aurre-matrikula datuak aztertu ditu. 17 haur eskola publiko daude osotara Iruñeko Udalaren 12ak eta Nafar Gobernuaren 5 haur eskolak kontuan hartuta, non 10 haur eskola gaztelaniazko murgiltzean diren, euskarazko murgiltze bakarra dagoen eta euskara eta gaztelania lerroak partekatzen dituzten beste 6 dauden (eredu mistoak). Haur eskola horietako batzuk ingelerako aktibitateak ere sartzen dituzte.

Iruñeko hego-mendebaldeko auzo guztietan (*) eta hego-ekialdeko auzo ia guztietan (**) euskarazko eskaintza %0a da. HE Gurasoak dioenez, “Euskara ezin da eskaintza-eskaria parametrotan neurtu. Ume guztiek dute euskara ikasteko eskubidea. Estatistikak egiteko orduan, egiari zor, ezin da euskararen eskaria datu estatistiko absolutuetan baloratu Iruña erdian euskarazko plazarik eskaintzen ez den bitartean. Datuak auzoz auzo baloratu behar dira zintzoak nahi badugu izan. Gertutasuna oso kontuan hartzeko faktorea da familientzat hautu bat edo beste egiteko orduan”.

Familien herenak euskara aukeratu du Iruñeko Haur Eskola publikoetan

Honek guztiak HE Gurasoak honakoa adieraztera eraman du, “Iruñeko Udalak euskarazko eskaria %20 batean mugatu du, estatistika faltsuak eta bere nahiaren propaganda eginez. Euskarazko eskaintza dagoen tokietan, euskararen eskaria bataz besteko %35.2koa da.

Azkenik, instituzioak interpelatu dituzte, “Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren euskarazko eskaintza murritza, geografikoki desorekatua eta ia murgiltze eredurik gabekoarekin bukatu beharra dago. Euskararen bazterkeriarekin bukatu eta eskubideen eremura pasatzeko garaia da. Euskarazko 0-3a gertu eta murgiltze ereduan behar dugu”.

Familien herenak euskara aukeratu du Iruñeko Haur Eskola publikoetan