Ez gara hain gutxi

Ez gara hain gutxi –

Ez gara hain gutxi

Mila aldiz errepikatutako gezurrak egi bihurtu ohi dira. Berdin, mila aldiz errepikatutako egi erdiak bilaka litezke marko mental. Nafarroako alderdi euskarafoboek behin eta berriro diote Iruñean euskaldunak %2,9 garela. Nafarroan %6,7. Kale erabileraren datuak erabiltzen dituzte ezagutza mailaz ariko bailiran.

Haien markotik ateratzen laguntzeko datuak argitaratu ditu gobernuak. 15 urte edo gehiago duten nafarren artean %27,9k badaki zerbait euskaraz. Gazteen artean %40k. Euskaldun osoak %14,3 gara, 1991n baino bi aldiz gehiago.

Beste datu interesgarri batzuk: euskaldun horien %62ak badaki ingelesa eta %37,5ek badaki frantsesa. Erdaldunen kasuan baino 10 puntu gehiago.

Esanak esan, euskaldunak ez gara hain gutxi eta eleanitzagoak gara.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020 otsailaren 7koa]

Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude